Europako Banku Zentralak interes-tasak oinarrizko 50 puntu igo ditu
Europako Banku Zentralak (EBZ) Euroaren interes-tasak oinarrizko 50 puntu igo ditu gaur, hilabete hasieran zorra erosteari utzi ostean. Ukrainako gerraren ondoren Eurogunea astintzen ari den inflazioaren etengabeko gorakadari eta euroaren kotizazioaren jaitsierari aurre egiteko neurri gisa erabaki zuen tasak igotzea. Hala, igoerarik gabeko 11 urteko aldia bukatuko da. Hurrengo bilera irailaren 8an izango da, eta, EBZko lehendakari Christine Lagardek azaldu duenez, bertan erabakiko da tasak bere horretan uztea, edo horiek berriro igoko diren eta zein neurritan egingo duten.
EBZk azken asteotan merkatuak oinarrizko 25 puntuko igoeraren inguruan ohartarazi zituen, baina, ostegun honetako bilera hasi baino lehen, 50 puntura igotzea erabaki du, adierazleek iragarri ondoren inflazio-aukerak gehiago hondatuko zirela. Erabaki horrek Europaren % 2ko inflazio-helburua epe ertainean betetzen lagunduko du.
Halaber, Banku Zentralak Transmisioa babesteko tresna izenekoa onartu du, euroguneko herrialde batzuetako arrisku-primek gora egin ez dezaten. Lagardek jakinarazi duenez, euroguneko herrialde guztiek eskura izango dute berariazko arriskuei aurre egiteko programa.
Kontseiluak erabakiko du programa horretan interesa duen herrialdeak hori lortzeko aukerarik izango duen herrialde horren egoera aztertu ondoren. EBZk irizpide hauek erabiliko ditu tresna aplikatu ala ez erabakitzeko: EBren esparru fiskala betetzea, desoreka makroekonomiko larririk ez izatea eta iraunkortasun fiskala.
Erabakiaren ondorioz, euroaren balioa puntu erdi inguru igo da. Europako moneta dolarraren aldean jarri zen hilabete honen hasieran.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.