Eduardo Chillida
2022/08/19 - 16:09
1924. urtean jaioa, Eduardo Chillida XX. mendeko artistarik nabarmenetako bat bilakatu zen
1924. urtean Donostian jaioa, arkitektura kasketak hasi zituen, baina berehala nabarmendu zen eskultore gisa Parisen. Gerora Euskal Herrira itzuli, eta XX. mendeko artistarik nabarmenetako bat bilakatu zen.
2022/05/20 - 14:09
Chillida Lekuk Joan Miroren lanak erakutsiko ditu
"Miró Zabalagan" erakusketak Zabalaga baserriko lehen solairua hartuko du nagusiki, eta maiatzaren 21etik azaroaren 1era egongo da ikusgai.
2022/04/08 - 16:58
Oteiza eta Chillida, elkarrizketan San Telmo Museoan
Donostiako museoak 'Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida. Dialogoa 50eko eta 60ko urteetan' erakusketa aurkeztu du.
2021/10/26 - 16:15
Donostiako Udalak 800.000 euro erabiliko ditu Haizearen orraziaren ingurua birgaitzeko
Birgaitze-lanek mendi-hegalaren, lurzoruaren eta petrilaren egokitzapena jasotzen dute. Lan horiek egiteko udalaren aurrekontua 400 000 eurokoa da 2022an, eta beste 400 eurokoa 2023an.
2021/08/05 - 21:32
Chillidak eta Basque Wine markak bat egin dute Euskadin ekoitzitako ardoak eta garagardoak ezagutzera emateko
Basque Wine markak biltzen dituen edariak, Arabako Errioxako ardoa, eta Euskadin ekoitzitako txakolina, sagardoa eta garagardoa, Eduardo Chillida izenari lotuta egongo dira aurrerantzean. Chillida-Lekuko “Lurra” kafetegira hurbiltzen diren bisitariek eskura izango dituzte.
2020/09/17 - 00:29
20 urte bete ditu Chillida Lekuk, Eduardo Chillidaren ametsak
20 urte joan eta gero, Zabalagan, Eduardo Chillidak asko miresten zuen San Joan Gurutzetakoaren kantika espirituala entzun da Amancio Pradaren ahotsean.
2020/04/23 - 23:30
Kulturgintzak eta buruzagi politikoek atsekabea adierazi dute Zumetaren heriotzagatik
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Usurbilgo Udalak, Chillida Lekuk eta San Telmo museoak argitaratu dituzte, besteak beste, margolari handiaren aldeko mezuak.
2020/02/08 - 16:10
Myriam Perez koreografoarekin Txillidaren eskulturak gorpuztu dituzte familiek
Txillidaren eskultura higiezinei bizia eman diete zenbait ume eta gurasok Myriam Perez koreografoaren laguntzaz. "Lotura XXXII" eskulturaren korapiloak irudikatu dituzte besteak beste.
2019/12/26 - 15:23
Donostiako 'Haizearen Orrazia' kultur ondare izendatu du Jaurlaritzak
Chillida eskultoreak eta Peña Ganchegui arkitektoak diseinatutako multzoa “gure erkidegoko ikur kulturala da”, Bingen Zupiria Kultura sailburuaren hitzetan.
2019/12/04 - 22:06
Chillidaren ''Argiaren bila'' aldi baterako erakusketa, Zabalaga baserrian ikusgai
Chillidak argia eta arkitektura kontzeptuen inguruan egindako ikerketa eskultorikoa eskaintzen duten 42 piezaz osatuta dago erakusketa.
2019/10/11 - 17:22
David Smith eskultore abstraktoaren lanak jarriko dira udaberrian Hernaniko Museoan
Eduardo Chillidaren lanak, David Smithenekin batera jarriko dira datorren apiriletik aurrera Chilida-Lekun.Bi artistek elkar ezagutu ez arren, bien arteko loturak egon badaude adierazi dute adituek
2019/09/06 - 19:39
Chillidaren proiektua Tindayan aurrera eramatea erabat baztertu du Fuerteventurak
Egitasmoa 1984an planteatu zuen euskal eskultoreak. Mendia zulatzeko eta tolerantziaren aldeko monumentu handi bat jartzeko asmoa zuen.
2019/09/04 - 22:45
Lazo horiak pintatu dituzte Donostiako 'Haizearen orrazia' eskulturan
Eduardo Chillidaren obrako eskulturetako batean egin dituzte. Altzairua da eta ez omen da erraza izango bertatik kentzea.
2019/08/22 - 20:01
Chillida Leku bisitatzeko 100 tokirik onenen artean sartu du 'Time' aldizkariak
Museoa aurtengo zerrenda ospetsuan sartzea lortu duen Estatuko leku bakarra da.
2019/04/15 - 15:16
Chillida, Munch eta Guerrero artisten lanak faltsutzen zituen gizon bat atxilotu dute
Madrilen egin dute atxiloketa, galeria baten jabeak salaketa jarri eta gero, iruzurgileak Chillidaren eskultura baten kopia saldu ostean.
2019/04/10 - 16:09
Urkullu: 'Artista aparta eta unibertsal batek sortutako lekua da Chillida Leku'
Hernaniko museoa gaur ireki dute berriz, Mireia Massagueren zuzendaritzapean. Hasiera ekitaldian erakundeetako ordezkari ugari izan dira.
2019/04/10 - 13:55
Chillida Leku, berriz zabalik
2019ko apirilaren 17an, Chillida Leku museoa publiko orokorrarentzat zabalik izango da berriro, itxi eta zortzi urtetara. Arduradunen arabera, 'XXI. mendera egokituta eta mamia gordeta' ikusi ahalko da erakusketa zentroa.
2019/04/09 - 18:24
Chillida Leku 'XXI. mendera egokituta eta mamia gordeta' irekiko dute
Hernaniko museoa asteazkenean, apirilak 17, irekiko dute berriz, Mireia Massagueren zuzendaritzapean.
2019/03/29 - 17:41
Salgai daude Chillida Leku bisitatzeko sarrerak
Apirilaren 17an berriz irekiko duten museorako sarrera orokorren prezioa hamabi eurokoa izango da.
2019/02/21 - 16:32
Chillida Leku apirilaren 17an irekiko dute, erakusketa antologiko batekin
“Eduardo Chillida. Oihartzunak” lehen erakusketak donostiar artistak 1940ko hamarkadaren amaieratik 2000. urtera eginiko eskulturen lagin bat jasoko du.