Chillida, Munch eta Guerrero artisten lanak faltsutzen zituen gizon bat atxilotu dute
Espainiako Poliziak gizon bat atxilotu du Madrilen, Eduardo Chillida eskultorearen eta Edvar Munch eta Jose Guerrero margolarien lanak faltsutzea leporatuta. Faltsifikazio horiek enkanteetan saltzen omen zituen.
Galeria baten jabeak ohartarazi zuen iruzurraz. Atxilotuak Alemaniako erakusketa bati utzitako obra bat eskuratu zuen eta faltsua zela konturatu zen.
Salaketa jasotakoan, Poliziak ikerketa abiatu zuen, eta horri esker jakin ahal izan zuenez, berau saltzeko beste hamaika faltsifikazio utzi zituen Madrilgo enkante areto batean. Halaber, beste bost artelan enkantean atera eta 20.000 euroan saldu zituen.
Atxilotuak enkanteetako erosleen konfiantza bereganatzen zuen, bere burua nazioartean ospea zuten artistekin harremanak zituela esanda. Horrela, artelan faltsuak saltzen zituen.
Poliziak iragan astelehenean atxilotu zuen gizona, Madrilgo Chamberi barrutian, jabetza intelektualaren kontrako delitua eta iruzurra egotzita.
Operazioaren baitan, Chillidaren, Munchen eta Guerreroren 16 obraren kopiak berreskuratu dituzte. Horiek salduta 250.000 eurotik gora jasoko zituen, adituen ustez.
Horien artean garestiena Munchen bat izango litzateke, 115.000 euroren truke baitzuen salgai.
Ikerketa ez dute bukatutzat eman oraindik.
Zure interesekoa izan daiteke
"Fantasia eta arrazoia": Goyaren artelan handiak biltzen dituen erakusketa, Arte Ederren Gasteizko Museoan
Gerraren hondamenak, Tauromakia, Burugabekeriak eta Kapritxoak dira, besteak beste, Francisco de Goyaren lau sail nagusietakoak. Erakusketa 2027ko otsailera bitarte egongo da Arte Ederren Gasteizko Museoan. Bestetik, Donostiako San Telmo museoan Goya protagonista duen erakusketa bat dago.
Goyaren lanak, Donostian eta Gasteizen
Francisco de Goyaren estanpak ikusgai daude bi erakusketatan, Donostiako San Telmo Museoan eta Arte Ederren Arabako Museoan.
"Carne y arena" instalazioa «azalean sentitzen» den obra gisa definitu du Gonzalez Iñarrituk
Zinegilea Bilbon izan da, ekainera arte EITBren egoitzan bisitagai izango den errealitate birtualeko bere instalazioa aurkezteko. Esperientzia horretan, Mexiko eta AEBren arteko muga zeharkatzen duten migratzaileek bizi dutenaren zati bat sentitzen dute ikusleek.
BBK Artearen Ibilbideak animaliak ditu protagonista aurten, eta Bizkaiko 30 udalerritara iritsiko da
Arte Ederren Bilboko Museoaren bildumako 38 artelanen erreprodukzioak bildu dira, hainbat paneletan. Erakusketan, artista, garai eta teknika desberdinetako aleak daude: margolanak, grabatuak, kartelak, arte aplikatuak... Maiatzaren 11n (Bilbo) hasi, eta abenduaren 9an (Durango) amaituko da, Bizkaiko 30 herritatik igaro ondoren.
Ibone Bengoetxea: "Venezian, zer izan nahi dugun ere erakutsi nahi dugu"
Euskal arteak Veneziako Biennalen presentzia egonkorragoa izateko lanean aritu da egun hauetan Eusko Jaurlaritza Italian, "I Baschi alla Biennale 1976/2026" proiektua garatzen. 2028tik aurrera Euskadik bienal horretan presentzia propioa izatea da helburua, Kultura sailburuak azaldu duenez.
Euskal artistek aldarrikapen politikoa eta mintzaira abangoardista uztartu zituzten Venezian 1976an
Beñat Sarasola eta Leire Vergara adituek 1976an euskal ahotsa Veneziako Bienalera eraman zuen artsita taldearen lanaz hitz egin dute, Veneziatik bertatik.
Euskal ordezkaritza Veneziako Bienalean da
Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburua buru dela, "I Baschi alla Biennale 1976/2026" ekimenak programa instituzional, akademiko eta artistikoa garatuko du Italiako hirian. Duela 50 urte, frankismoste betean euskal artea topagune horretara eraman zuten artistak izango dituzte gogoan.
Igshaan Adamsek tapizak eta "hauts hodeiak" zabaldu ditu Guggenheimen
"Igshaan Adams. Hautsa harrotzen: Gorputzaren artxiboa" erakusketa Museoaren in situ erakusketa-zikloko hirugarren emaitza da. Museoak areto jakin baterako pentsatutako eta eraikinaren arkitekturarekin elkarrizketa bat sortaraziko duten obrak sortzera gonbidatzen ditu artistak, programa horretan.
Iberdrolaren artelanak, Arte Ederren Bilboko Museoan ikusgai
Bilboko konpainiaren 138 artelan bildu dituzte “Paraleloak eta meridianoak” erakusketan. Zortzi ataletan banatu dituzte: Hastapenak; Natura, urak eta bilbeak; Gorputza eta aztarnak; Lana; Argia; Artista eta haren espazioak; Arkitektura eta eraikuntza; Hiria eta portua. Abuztuaren 30era arte egongo da ikusgai.
"RESET" izango da Getxophotoren 20. urteurrenaren leloa, maiatzaren 28tik ekainaren 21era
Urteurrena ospatu, jaialdia birpentsatu, eta berrabiatu: horiek dira RESET 20. edizioaren helburuak. Ekimenen artean, 20 urteotako historia biltzen duen artxibo digitala, Alejandro Acinen El último lunes erakusketa eta aurreko edizioetako 7 proiektu berreskuratuta, begi berriz aurkezteko. Horrez gain, Portu Zaharreko Sirenoarekin photocalla antolatuko dute: izaera hibridoko pertsonaiaren agurra izango da.