Egipto
2021/03/29 - 16:37
Askatu dute Suezko kanalean hondartutako "Ever Given" ontzia
Astelehen goizaldeko maniobrek arrakasta izan dute eta 10 atoiontzi erraldoiren laguntzarekin itsasontzia askatzea lortu dute. Hala ere, ez dute oraindik iragarri noiz zabalduko duten Suezko kanala.
2021/03/29 - 12:49
Askatu dute Suezeko kanalean hondartutako ''Ever Given'' zamaontzia
Suezeko kanaleko agintariek esan dutenez, 10 atoiontzi handiren laguntzarekin, % 80an lortu dute ontzia zuzentzea eta itsasertzetik 102 metro aldentzea.
2021/03/29 - 12:17
Mugitu dute Suezko kanalean hondartuta egon den ontzia
"Ever Given" ontzia itsas-bide hori trabatzen egon da martxoaren 23tik. Sei eguneko lanen ostean, 10 atoiontzik hondarretatik ateratzea lortu dute.
2021/03/28 - 13:03
Ever Given ontzia flotarazteko ahaleginak huts egin du, berriro
Suezko kanalak, beraz, blokeatuta jarraitzen du. Erreskate operazioaren arduradunek atzo adierazi zutenez, bart gaueko baldintzak "egokiak" ziren ontzia atzera berriz martxan jartzeko.
2021/03/26 - 15:42
Suezko kanalak itxita jarraitzen du, Ever Given ontzia harrapatuta dagoelako
Munduko itsas nabigazioan eragin handia izaten ari da Suezko kanala itxita egotea. Bi muturretan 200 bat itsasontzi daude geldirik, ezin igarota, eta egunero 9.000 milioi euro xahutzen ari dira.
2021/03/25 - 16:33
Suezko kanalean harrapatuta geratu diren edukiontzietako 50ek Euskadi dute helmuga
Edukiontzi horietan mota guztietako produktuak daude, besteak beste, EAEko industriarako osagai garrantzitsuak, baita material sanitarioa ere.
2021/03/25 - 15:49
Ever Given ontziko 50 kontainer Bilboko Porturako dira
Santurtziko portuan Evergreen enpresaren arduradunak baikorrak dira. Euren ustez, datozen orduetan libratu daiteke Suez kanalean 22.000 kontainerrekin trabaturik dagoen ontzia.
2021/03/25 - 14:03
Suezko kanalean nabigazioa eten da hondartutako ontziagatik
Kanala itxita egongo da Panamako edukiontzia askatzeko lanak amaitu arte.
2021/03/25 - 09:38
Suezko Kanalean gurutzatuta dagoen ontzia erreskatatzeko lanek aurrera darraite
Ever Given edukiontzia blokeatuta dago Suezko Kanalaren hegoaldeko zatian. Ontziak 400 metroko luzera du eta zortzi atoiontzi ari dira lanean erreskatean.
2020/12/20 - 15:46
10 urte dira Arabiar Udaberria bezala mundu osoan ezaguna egin zen iraultza hasi zela
Tunisian hasi eta berehala zabaldu zen beste herrialde askotan. Hala ere, duela 10 urte piztu ziren ametsak ez dira bete eta, Tunisia kenduta, beste herrialdeetan bortizkeria da nagusi.
2020/11/14 - 19:52
100 sarkofago baino gehiago topatu dituzte Saqqarako nekropolian
2020ko aurkikuntzarik garrantzitsuena dela esan dute Egiptoko agintariek. Sarkofagoek 2.500 urte baino gehiago eman dituzte itxita, arkeologoen arabera.
2020/08/17 - 12:39
775.000 pertsona baino gehiago hil dira dagoeneko pandemiaren ondorioz
Guztira, 21.672.429 lagunek hartu dute birusa, eta horietatik 775.246 hil dira. Era berean, azken egunean, 4.000 hildako baino gehiago zenbatu dira.
2020/08/11 - 14:42
Maiatzetik itxita egon den Rafako pasabidea ireki du Egiptok
Gazako Zerrendara pasa nahi duten 2.000 palestinarrek berrogeialdia egin beharko dute hiru astez, horretarako prestatutako instalazioetan.
2020/08/01 - 16:15
Egiptok eta Turkiak neurri zorrotzak ezarri dituzte Tik-Token bideoak zabaltzeagatik
Kairoko bi emakumeri justiziak bi urteko espetxe zigorra eta 16.000 euroko isuna ezarri dizkie inmoralak eta familiaren balioen kontrakoak omen diren bideoak zabaltzeagatik.
2020/07/27 - 11:19
Naturaren jabetza
Egiptok, Sudanek eta Etiopiak, urtetako lehia dute Nilo ibaiaren uraren banaketa dela eta. Afrikako ibai oparoaren urek Egiptoko lurrak aberastu dituzte mendetan zehar.
2020/07/17 - 13:16
20 urte
Tangoak dio 20 urte ez dela ezer,baina siriar askorentzat azken 20 urteetan, beste leku batzuetan mendetan zehar bildu ohi diren madarikazio eta zorigaitz guztiak pilatu dira.
2020/06/29 - 09:05
Koronabirusak hamar milioi pertsona kutsatu eta milioi erdi hil ditu munduan
Hain zuzen ere, Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) eta Brasilen zenbatu dituzte orain arte baieztatutako heriotza gehien; 125.714 eta 57.070, hurrenez hurren.
2020/06/09 - 12:40
406.000 hildakotik gora eta 7,1 milioi kasu baino gehiago utzi ditu pandemiak munduan
AEBk martxoaren 26tik, egun batean izandako kutsatze kopururik txikiena erregistratu du, guztira bi milioi kutsatu inguru daude.
2020/06/08 - 11:33
Koronabirusaren pandemiak 400.000 hildako baino gehiago utzi ditu mundu osoan
Koronabirusaren balantze orokorrean, 7.015.128 kasu eta 402.285 hildako zenbatu dira 188 herrialde eta lurraldetan.
2020/05/27 - 13:41
350.000 heriotza eta 5,59 milioi kasu zenbatu dira munduan
Estatu Batuetan 98.000 hildako baino gehiago zenbatu dituzte, eta martxoaren amaieratik egunero erregistratu diren kutsatze kopururik txikienak izan dira.