Ever Given ontzia flotarazteko ahaleginak huts egin du, berriro
Ever Given kargaontzia flotarazi eta Suezko kanala libratzeko beste saiakera bat egin dute, bart, baina ahaleginak huts egin du. Itsasgora eta ilargi betea, bi baldintza horiekin erreskaterako "une egokia" zela uste arren adituek, ez da hala izan.
"Tamalez, itsasoaren egoerak ez digu lagundu Ever Given berriz martxan jartzen", esan du Leth Agencies erreskate-operazioa zuzentzen ari den konpainiak, sare sozialetan. Gaur, igandea, berriro saiatuko dira ontzia askatzen, atoiontzi berezien bidez.
Martxoaren 23tik dago Ever Given ontzia Suezko kanalean ez atzera ez aurrera, eta ondorioz, 326 ontzi daude inguruan pilatuta. Saiakera bat baino gehiago egin dira azken egunotan, azkena bart, baina ezer gutxi aurreratu dute. 400 bat metro luze eta 65 metroko zabal da, eta 230.000 tonako edukiera du. Panamako bandera duen ontzia, Txinatik Rotterdamerako bidean zihoala, haize kolpe baten ondorioz, trabeska geratu zen, kanalaren mutur batean.
Orain, Suezko Kanalaren Agintaritzak itsasaldietan jarrita du begirada. Antza, goranzko mareak lagunduko egingo lieke ontzia mugiarazten.
Ever Given ontziak daramatzan ehunka edukiontzietako 50 batek Bilboko portua dute helmuga, EITB Mediak baieztatu duenez. Edukiontzi horietan mota guztietako produktuak daude, besteak beste, EAEko industriarako osagai garrantzitsuak, eta baita, material sanitarioa ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi lurrikara gogorrek Venezuela astindu dute eta, gutxienez, 188 hildako eta 1.500 zauritu utzi dituzte
Venezuelako agintariek larrialdi egoera ezarri dute, eta nazioarteari laguntza eskatu diote. AEBko Zerbitzu Geologikoaren arabera, hildakoen kopurua 10.000 eta 100.000 artekoa izan liteke.
Euskal jatorriko emakume bat hil da eta beste bat desagertuta dago Venezuelako lurrikaren ostean
Hainbat orduz bila aritu ostean, Alazne Solabarrietaren familiak haren heriotza baieztatu du. Bestalde, Bilboko Venezuelarren Plataformak euskal jatorriko beste emakume baten desagerpenaren berri eman du.
Mikel Moreno, Caracasen bizi den euskal herritarra: "Eroritako eraikin, zubi eta zuhaitz asko ikusi ditugu"
Mikel La Guairan zegoen lurrikara hasi denean, eta, Agustin, Caracasen. Mikelek etxera itzultzea erabaki du, hiriburura. Ordubetean egiten den ibilbidea osatzeko, ordea, bost ordu behar izan ditu. Ez du ikusitakoa ahaztuko. Erreplikak behin eta berriz nabaritzen dituzte, eta nazioarteko laguntza eskatu dute egoerari aurre egiteko.
Venezuelarekin bat egin du munduak, eta gobernu askok laguntza eskaini dute lurrikaren ostean
Albistearen berri izan orduko mundu osoko gobernu eta erakundeek babesa eta laguntza eskaini diete Venezuelako gobernuari eta herritarrei.
Agustin Otxotorena, Venezuelan bizi den euskal herritarra: "Egunak argitzen duenean, gauza latzak ikusiko ditugu"
Agustin Otxotorena Venezuelan bizi den euskaldunari elkarrizketa egin diote Egun Onen, bertan izan diren lurrikarak direla eta. Dioenez, hainbat eraikin erori dira, baina oraindik gaua da han, hortaz, ezin dute balantzerik egin oraindik.
Europa itolarrian, beroaren ondorioz
Kontinenteak egunak daramatza ezohiko tenperatura altuak jasaten. Beroari aurre egiteko egokituta ez dauden herrialdeak dira gehienak eta herritarrak ahal duten moduan ari dira egun hauek igarotzen. Okerrena, gainera, etortzeko dago herrialde horietan.
Brexitak irabazi eta 10 urtera, "rejoin": dimisioak, ekonomia ahula eta independentismoaren gorakada Erresuma Batuan
Hamarkada bat pasa da Erresuma Batua EBtik atera zenetik, eta tarte horretan Keir Starmer dimisioa emango duen seigarren lehen ministroa da; ekonomiak ez du suspertzea lortu, eta independentismoak indarra hartu du Eskozian, Galesen eta Ipar Irlandan.
Hurrengo bi hilabeetan Irango petrolioa saltzeko baimena eman du AEBk, negoziazioak ondo doazelako
Pakistanek eta Qatarrek, Burgenstocken (Suitza) egiten ari diren negoziazioetako bitartekariek, adierazi dutenez, lehenengo saioa "giro positiboan egin da" eta "aurrerapauso pozgarriak" izan dira.
Zergatik eman du dimisioa Keir Starmerrek? Hauek dira kolokan utzi zuten polemikak
Agintariaren dimisioaren ondorioz, Erresuma Batuak zazpigarren lehen ministroa izango du hamar urtean.
Keir Starmerrek Erresuma Batuko lehen ministro kargua utziko duela iragarri du
Ordezkoa bilatzeko prozesua uztailaren 9an hasiko da, eta egun horretatik aurrera hautagaitzak aurkeztu ahal izango dira alderdia zuzentzeko eta lehen ministro kargua lortzeko. Starmerrek adierazi du bere asmoa trantsizio ordenatu bat erraztea dela, eta erreleboa modu egonkorrean gertatzea.