EH Bildu
2025/04/27 - 22:48
Ordiziako alkatearen aurkako pintaketa homofoboak egin dituzte bere etxe inguruan
Adur Ezenarrok jakinarazi duenez, eta argitaratu dituen argazkietan ikusten denez, bere etxera bidean dagoen bidegorrian egin dituzte pintaketak. Bere sexu-izaeraz harro agertu da alkatea.
2025/04/23 - 16:59
Europan euskara ofizial izendatzeko prozesuaz bilera egin dute EH Bilduk, EAJk eta Atzerri Ministerioak
Alde guztiek "EBn euskararen ofizialtasunerako aurrerapausoak" elkarrekin ematen jarraituko dutela adierazi dute.
2025/04/20 - 18:07
EAJk "nazioa egiteko" deia egin du Aberri Egunean eta EH Bilduk "euskal errepublika" lortzekoa
EAJk Bilboko Plaza Barrian bildu ditu jarraitzaileak, eta EH Bilduk manifestazioa eta ekitaldia egin ditu Iruñean. EH Baik Donibane Garazin ospatu du Aberri Eguna eta Sumar zein Podemosek oharra kaleratu dute.
2025/04/20 - 17:02
"Berdinen arteko euskal errepublika" aldarrikatu du EH Bilduk Aberri Egunean
Koalizio abertzaleak adierazi duenez, "testuinguru politiko berezi batean" ari dira ospatzen aurtengo Aberri Eguna, "nazioarte mailan bizi dugun egoera aztoratua" tarteko.
2025/04/20 - 16:04
Milaka lagunek parte hartu dute EH Bilduk Iruñean ospatu duen Aberri Egunean
Koalizio subiranistak manifestazioa egin du Iruñeako kaleetan.
2025/04/20 - 16:00
Euskaldunak aukera baten aurrean gaudela dio Otegik
Iruñean ospatu du EH Bilduk Aberri Eguna. Otegik, eskua luzatu dio "herri honek errekonozimendu nazional handiagoa, bere hizkuntzaren defentsa edo bestelako gizarte bat" merezi duela uste duenari, bide hori elkarrekin eraikitzeko.
2025/04/19 - 22:39
Nazio proiektua eraikitzeko aro berri batean gaudela aldarrikatu du Ernaik Gazte Topagunean
Ernai ezker abertzaleko gazte antolakundeak milaka lagun bildu ditu azken egunotan Berriozarren, Aberri Egunaren bezperan egin ohi duen Topagunean. Arratsaldean, ekitaldi politiko batekin eman dioten amaiera "Gazteon eskutik independentziara" leloa izan duen topaketari.
2025/04/19 - 15:54
Aberri Egunean "askatasunaren nazioa" izan nahi dutela erakusteko eskatu die Otxandianok euskal herritarrei
EH Bilduk Iruñean ospatuko du aurten ere Aberri Eguna. 12:00etan Golem zinemetatik abiatuko da manifestazioa eta Antoniutti parkean amaituko da, ekitaldi politikoarekin.
2025/04/16 - 19:15
EH Bildu eta EH Bai: "Aberri Eguna burujabetzaren bidean aurrera egiteko txanpa izatea nahi genuke"
Datorren igandean Donibane Garazin eta Iruñean antolatu dituzten mobilizazio eta ospakizunetan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.
2025/04/15 - 14:33
Alderdi guztiek egindako ''ekarpenak'' eta erakutsitako ''inplikazioa'' txalotu ditu Jaurlaritzak
Imanol Pradales lehendakariak alderdiekin egindako bilera-sorta izan dute mintzagai gaur, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren asteroko batzarrean. Maria Ubarretxena eledunak esan du bilera-sorta "positiboa" izan dela eta "adostasun handia" dagoela Industriaren Defentsarako Taldearen "bide-orrian".
2025/04/15 - 12:17
EH Bilduk muga-zergei aurre egiteko neurriak babestuko ditu, Madrilen zein EAEn, baina baldintzak jarrita
Mertxe Aizpurua koalizio subiranistak Kongresuan duen eledunak azaldu duenez, EH Bilduk baiezkoa emango dio ministroen kontseiluak onartutako neurri-sortari, eta iragarri du EAEn ere halakoak babestuko dituela. Halere, enpresak bertan errotzea eta kaleratzeak saihestea jarriko ditu baldintza gisa.
2025/04/14 - 18:50
Oposizioak elkarlanerako borondatea agertu dio lehendakariari, industria indartzeko
Lehendakaritzan pozik agertu dira bilera-sortaren emaitzekin, eta txalotu dute alderdiek "herriaren interesak" jarri dituztela "norberaren interesen gainetik".
2025/04/14 - 17:43
Muga-zergen krisiari ''elkarlanean'' erantzuteko borondatea adierazi dio EH Bilduk Pradales lehendakariari
Pello Otxandianok Imanol Pradales lehendakariarekin izandako bileraren balantze "positiboa" egin du. EH Bilduren bozeramaileak adierazi du beharrezkoa dela "politika publiko estrategikoetan ondo oinarritutako herri proiektu bat" garatzea, "epe laburretik harago".
2025/04/14 - 10:14
Pradales alderdi politikoekin elkartuko da, Trumpen muga-zergen aurrean batasuna bilatzeko
Lehendakariak "batuta eta ausardiaz" erantzuteko deia egin du, baina "lasaitasuna" eskatu du.
2025/04/11 - 22:45
Euskal Herria Batera ekimenak Aberri Egun ''bateratua'' ospatu du EH Bildu eta EAJren partaidetzarekin
EAJko eta EH Bilduko ordezkariak Euskal Herria Batera ekimenak antolatutako Aberri Eguna ospatzeko "ekitaldi bateratuan" izan dira. Antolatzaileek "euskal nazioa aldarrikatzeko" deia egin dute Kursaalen ospatutako ekitaldian.
2025/04/11 - 13:46
Lehendakariak lankidetza eskatu die alderdiei ziurgabetasun egoeraren aurrean
Imanol Pradales lehendakariak egoera aztertzeko bilera erronda egingo du astelehenean alderdi guztiekin, Voxekin izan ezik.
2025/04/10 - 16:12
EH Bilduk salatu du Jaurlaritzak "inpunitate" mezua zabaldu duela Alfonso Arriola mailaz igota
Ustelkeriagatik zigortu zuten Arriola 'De Miguel auzia' argitzeko epaiketan. Orain egun batzuk, laguntza publikoen banaketak erabaki behar dituen batzorde bateko presidente izendatu dute. Imanol Pradales lehendakariaren arabera, lehiaketa publikoen barruko prozedura bete da.
2025/04/09 - 15:12
EH Bilduk eta PSE-EEk bilera egin dute Donostian
EH Bilduk eta PSE-EEk, nork bere kongresua egin ostean, bilera egin dute asteazken honetan alderdi subiranistak Donostian duen egoitzan.
2025/04/09 - 15:00
Bizkaiko eta Arabako Batzar Nagusiek zerga-erreforma onartu dute, EAJ, PSE-EE eta E. Podemosen botoekin
Araban gehiengo osoaren babesa izan du arauak, eta Bizkaian, ganberaren % 65arena. Gipuzkoan, EH Bilduk proiektuari aurkeztutako osoko zuzenketa baztertu dute Batzar Nagusiek, eta, hala, erreforma behin betiko onartzeko bilkura maiatzaren 7an egingo dute.
2025/04/07 - 23:18
EH Bilduren ordezkaritza bat Petronorren zuzendaritzarekin bildu da, Muskizen
Pello Otxandiano buru izan duen EH Bilduren ordezkaritza batek Petronorren zuzendaritzarekin bildu da gaur, enpresak berak hala eskatuta. Bertan, hidrogeno berdearen eta erregai jasangarrien proiektuak ezagutzeko aukera izan dute, eta EH Bilduk elkarlanerako prestasuna adierazi dio.