Ehiza
2020/08/24 - 14:36
Donostiako Ulia mendia, ehizarik gabeko eremua
Foru Aginduak 2019ko ehiza baimena bertan behera utzi eta "Ulia tiroetatik aske uzten du, eta espazio hori modu baketsuan gozatzeko oinarrizko baldintza ezartzen du".
2020/08/04 - 17:06
Idiazabalen basurde batek aurre arkume talde bat erasotzen du
Asteburuan gertatu zen erasoa baina abereen jabea atzo konturatu zen bat falta zitzaiola. Ordutik, ez dago aurre arkumeraren arrastorik. Ez da ohikoa basurde batek beste animalia bat erasotzea.
2020/05/02 - 13:13
Orkatz bat, elastikorik gabe, Bilboko kaleetan paseatzen
Kaleak oso lasai daudela aprobetxatuz, orkatz batek Bilboko Arabella auzoko kaleak zeharkatzea erabaki du goizaldean. (Jatorri ezezaguna).
2020/02/19 - 11:40
Ehiztari bat salatu dute drogen kontsumopean 23 txakur garraiatzeagatik
Gidariak (ehizarako arropa zeraman) cannabisean positibo eman zuen eta substantzia estupefazienteen eraginpean gidatzeagatik salatu dute (1.000 euro eta 6 puntuko isuna).
2020/02/02 - 18:05
Ehizaren kontrako manifestazioak egin dituzte Donostian eta Iruñean
Manifestariek uste dute ehizak "Erdi Aroko oinarriak eta ereduak" dituela, eta "milurteko hasiera honetan" jada ez litzatekeela gauzatu behar.
2019/11/24 - 20:56
Ehiztari bat larri zauritu da Castejonen, toraxean tiro bat jasota
Zaurituarekin zihoan beste ehiztari bati lesio-delitua egotzi dio Foruzaingoak, eta deklarazioa hartu dio, nahita edo nahigabe tiro egin duen argitzeko asmoz.
2019/10/15 - 14:04
Basurde talde bat Laudioko kaleetan paseatzen ibili da
Azken egunetan, basurde talde bat Laudioko kaleetan zehar ibili da paseatzen (Whatsapp bidez jasotako bideoa)
2019/09/11 - 12:41
Gipuzkoako ehiztariek ehizari helduko diote greba bertan behera utzi ondoren
Ehiza Federazioak eta Foru Aldundiak Gipuzkoan ehiza larria arautzeko oinarrizko lankidetza-akordioa lortu zuten ostiralean.
2019/09/06 - 18:54
Ehiza larria arautzeko oinarrizko akordioa lortu dute Gipuzkoan
Gipuzkoako Ehiza Federazioak eta Foru Aldundiak idazketa prozesuan dagoen zirriborro bat adostu dute, eta hitzarmena datozen egunotan sinatuko dute.
2019/09/04 - 10:41
Gipuzkoako ehiztariek greba mugagabean jarraitzea erabaki dute
Hala ere, ehiztariak baikorrak dira eta laster Gipuzkoako Foru Aldundiarekin akordioa lortuko dutelakoan daude.
2019/08/30 - 23:05
Gipuzkoan ehiztariek eta Aldundiak izan dituzten desadostasunak, konponbidean
Gipuzkoako Foru Aldundiak ehiza garaia arautuko duen foru agindua atera du eta bertan ehiztari eta ekologisten alegazio batzuk jaso dituzte.Ehiza larriaren komenioa datozen egunetan istea espero dute
2019/08/30 - 21:55
Gizon bat salatu dute Carcarren ibilgailu batetik ehizatzeagatik
Hiru adingabe zihoazen gizonaren ibilgailuan. Autoan mira teleskopikoa zuen 22 kalibreko errifle bat zeraman.
2019/08/22 - 21:23
Manifestazioa Pirinioetan hartzaren eta otsoaren presentziaren aurka
Kaltetuek abeltzaintza estentsiboaren aldeko protokoloak eskatu dizkiete Frantzia, Nafarroa, Aragoi eta Kataluniako gobernuei.
2019/06/23 - 16:31
Ehiztarien eta Arrantzaleen Eguna ospatu dute Diman
Animalisten eta ekologista erradikalen jarrera bortitza salatu dute ehiztariek. Lehendabizi errespetua eskatu diete.
2019/05/11 - 15:44
300 animalia espezie baino gehiago desagertzeko zorian, legez kanpoko ehizagatik
Arazoa larria da oso, batez ere Afrikako hainbat herrialdeetan, Kongon esaterako. Bertan, Gasteizko emakume bat topatu dugu, primateen babeserako lan egiten.
2019/05/05 - 19:37
Jendetza batu da Donostian, ehizaren alde
Jose Angel Zaldua Gipuzkoako Ehiza Federazioko presidentearen hitzetan, 'ingururugiroa zaintzeko' ezinbestekoa da ehiza.
2019/05/05 - 15:31
Gipuzkoako ehiztariek hilabete baino gehiago daramate greban
Baztertuta sentitzen dira. Basurdeak ehizatu gabe, inoiz baino gehiago ugaltzen ari dira, baserri eta golf zelaietan kalteak ugarituz.
2019/03/01 - 14:41
Gipuzkoako ehiztariek greba egingo dute ehizarako hitzarmena berritzea eskatzeko
Grebak animalia handien (basurdeak eta orkatzak) ehizari eragingo dio gehien bat; eta, ondorioak izango ditu basurdeen hazkundearen kontrolean.
2019/02/12 - 11:59
Karabina bat eta babestutako espezie bateko bi txori konfiskatu dituzte Iruñean
Iruñeko Udaltzaingoak bi salaketa jakinarazi dizkio ehiztari bati, aire konprimituko arma bat baimendu gabeko toki batean eramateagatik eta babestutako espezieak ehizatzeagatik.
2019/01/31 - 11:07
Basaurin, jendea ibiltzen den leku batean, basurde uxaldia izan dela salatu dute
Ehiztariak zeuden lekutik 200 metrora, Basozelain, ikastetxe bat dago. Bertan, futbol partidak jokatzen dituzte maiz, asteburuetan.