NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Karabina bat eta babestutako espezie bateko bi txori konfiskatu dituzte Iruñean

Iruñeko Udaltzaingoak bi salaketa jakinarazi dizkio ehiztari bati, aire konprimituko arma bat baimendu gabeko toki batean eramateagatik eta babestutako espezieak ehizatzeagatik.
Iruñeko Udaltzaingoak ehiztari bati konfiskatutako karabina
Iruñeko Udaltzaingoak ehiztari bati konfiskatutako karabina. Argazkia: Iruñeko Udaltzaingoa

Iruñeko Udaltzaingoak ehiztari bat identifikatu zuen atzo Milutze zubiaren inguruan, aire konprimituko karabina bat berokiaren azpian zeraman eta espezie babestu bateko bi hildako txori altzoan zituela.

Karabina konfiskatzeaz gain, bi salaketa jakinarazi dizkiote: batetik, aire konprimituko arma bat baimendu gabeko toki batean eramateagatik; bestetik, babestutako espezieak ehizatzeagatik.

Udaltzaingoak aire konprimituko karabina bat duten ehiztariei jakinarazi dienez, arma hori erabiltzeko baimen administratiboa izatea beharrezkoa da eta horretarako prestatutako eremuetan erabil daiteke soilik.

Bestalde, erabat debekatuta dago diana bat ez den edozeri karabina batekin tiro egitea, txori edo bestelako animaliei barne.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X