EHU
2022/09/12 - 16:41
EHUk ikasturte berria hasi du, 8.300 ikasle berrirekin
Hasi da ikasturtea Euskal Herriko Unibertsitatean. 35.000 ikaslek ekin diote kurtsoari eta haietatik 8.300 lehen mailan hasi dira. Guztira 105 gradu ezbedin eskainiko dira.

2022/09/10 - 15:46
EHUko ikasle berrien % 53k euskeraz egingo dituzte ikasketak
Irailaren 14ean egingo da 2022-2013 ikasturtearen irekiera ekitaldia Bizkaiko Kanpusean. 8.300 ikasle baino gehiago matrikulatu dira aurten, lehen aldiz, eta horien % 57 emakumezkoak dira.
2022/08/28 - 22:47
Jupiterren lehen irudiak jaso ditu James Webb teleskopioak
Euskal Herriko Unibertsitateak espaziora bidalitako James Webb teleskopioaren nazioarteko proiektu batean hartzen du parte, eta jada jaso dituzte Jupiterren lehen irudiak. 2021ean jaurtitako behatoki espazialari esker, ikerlariek Jupiter xehetasun handiarekin aztertzeko aukera izango dute.
2022/08/17 - 14:12
Duela 56 milioi urteko berotze globalari buruzko ikerketa batek gaur egungoari buruzko argibideak eman ditzake
EHUko Geologia Sailak Paleozeno-Eozenoko sedimentuak aztertu ditu, eta ondorioztatu du orduan gertatu zena Iberiar Penintsulan gertatzen ari denaren antzekoa izan daitekeela.
2022/08/15 - 18:20
Euskal Herriko Unibertsitatea, aurten ere, munduko 400 unibertsitate onenen artean
Shangaiko rankinaren arabera, munduko 150 onenen artean dago Ingeniaritza Metalurgikoan, Ingeniaritza Kimikoan eta Kimikan, eta 200 onenen artean Elikagaien Zientzia eta Teknologian, Materialen Zientzia eta Ingeniaritzan, Nanozientzian eta Nanoteknologian eta Matematikan.
2022/08/12 - 14:29
EHUko Medikuntza Fakultateko eraikin berriko obren esleipendun den ABEEak uko egin dio proiektuari
Unibertsitateak erabakia deitoratu, eta obra "ahal bezain laster" berriro lizitatzeko borondatea adierazi du.