EHU
2024/09/27 - 23:00
EHUko irakasle batek babestuta atera behar izan du, ikasle talde baten oihuen artean
EHUko irakasle bat klaseak ematera joan denean, ikasle talde bat gelara sartu da, eta bi orduz izan dute bertan atxikita. Irakasleak X sareko bere kontuan mezu matxistak eta homofoboak argitaratu dituelako egin dute. Ernaik bere gain hartu du ekintza. EHUk, berriz, ikasle horien jarrera salatu du.
2024/09/26 - 19:32
Azaroaren 26an egingo dira EHUko errektorea aukeratzeko hauteskundeak
Hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 9tik 29ra bitartean izango da eta errektore berria abenduaren 3an edo 11an izendatuko dute.
2024/09/25 - 11:48
Perez Iglesias: "Duplizitaterik ez dago, Ikerbasquek ekarpena egingo dio Ikasketa Aurreratuen Zentroari"
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuaren arabera, Ikerbasquek funtzio "esanguratsua" izango du Ikasketa Aurreratuen Zentroan.
2024/09/24 - 20:09
''Diagnostiko goiztiarrean aurrerapauso handiak eman dira, baina duela 40 urteko terapiekin jarraitzen dugu''
Iker Badiola EHUko irakasle eta ikertzailearen ustez, terapia berriak bultzatu behar dira, hain agresiboak izan ez daitezen, pazienteen bizi-kalitatea hobetu dezaten eta egungoak baino eraginkorragoak izan daitezen.
2024/09/23 - 16:05
Perez Iglesias sailburuak ikerlarientzat Ikasketa Aurreratuen Zentroa sortzea proposatu du
Hurrengo lau urteotan Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailaren lerro nagusien nondik norakoak azaldu ditu Legebiltzarrean. Iragarri duenez, euskarazko ikasketen kopurua handitu eta beketarako diru gehiago bideratuko du (% 6ko igoera).
2024/09/17 - 14:48
Ur zikinen azterketek diote EAEn anfetamina kontsumoa Estatuan baino 30 aldiz handiago dela
Drogen eta Adikzioen Espainiako Behatokiak egindako azken txostenaren ondorioetako bat da. Dozena bat erkidegotako 30 bat araztegiren laginak aztertu dituzte.
2024/09/12 - 19:18
Azpiegitura eta baliabide hobeen beharra azpimarratuta hasi da ikasturtea EHUn
Leioako campusean izan da hasiera ekitaldi nagusia, Imanol Pradales lehendakaria eta Eva Ferreira errektorea buru zirela. Azken horrek, metroa campusera iristea eta bestelako hobekuntzak eskatzeko aprobetxatu du unea.
2024/09/09 - 15:55
Abian da EHUko 2024-2025 ikasturtea, 8.700 ikasle berrirekin
Irekiera-ekitaldi ofizialak irailaren 9an, 10ean eta 13an izango dira, Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko campusean, hurrenez hurren. Ikasturte honetan beste unibertsitateetatik etorritako 1.054 ikasle izango dira EHUn.
2024/09/06 - 16:25
EHUk 45.000 ikasle eta 108 gradurekin ekingo dio ikasturte berriari
Matrikulazio guztietatik, 8.700 ikasle berriak dira. Ebaketa-notarik altuena izan duen gradua Fisika eta Ingeniaritza Elektronikoa izan da, 12,874. Guztira, 35.700 pertsonak baino gehiagok gradu bat egingo dute, eta 10.000k graduondoko edo etengabeko prestakuntza.
2024/09/05 - 19:32
Osasun Sailak egiturazko erreformak egitea defendatu du, Osakidetzak "etengabe okerrera" ez egiteko
Alberto Martinez buru duen Sailak "aldaketa sistemikoak" eskatu ditu, osasun-itunaren lehen bileraren partaideei igorritako txosten batean.
2024/09/05 - 16:57
Osakidetzaren egoera irauli eta bikaintasuna berreskuratzea asmo duen osasun mahaia, abian
Bi ordu pasa iraun duen bileran, 264 orriko lan zirriborroa jarri du mahai gainean Alberto Martinez Osasun sailburuak. Osasun sistemaren etorkizuneko erronkei aurre egiteko oinarriak zehazten hasteko abiapuntua izan nahi du dokumentuak, eta eragile guztien ekarpenekin osatu nahi da.
2024/09/05 - 07:00
Osakidetzaren etorkizuna marrazten hasteko lehen bilera
Eusko Jaurlaritzaren arabera, Euskadiko Osasunaren etorkizunari begira oinarriak eta metodologia ezartzeko lehen hartu-emana da bilera, eta hainbat alderdi politikok, gizarte-eragilek, elkargo profesionalek, unibertsitatek eta sindikatuk parte hartuko dute, ELAk izan ezik.
2024/08/20 - 14:13
Energia enpresa handiek biodibertsitateari egindako kalteen % 47 estaltzen dute, EHUren ikerketa baten arabera
Goizeder Blanco ikertzailearen azterketa batek ondorioztatu du energia enpresek biodibertsitatearen kontrako gertakarien % 23 bakarrik adierazten dituztela argi.
2024/08/15 - 14:22
Gorka Moreno, EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreordea: ''Gauzak ondo egiten ari direnaren seinalea da''
EHU munduko 400 unibertsitate onenen artean egotea berri pozgarria dela adierazi du Gorka Morenok. "Bultzada bat da. Nazioarte mailan posizionatu egiten zaitu ranking honek", gaineratu du.
2024/08/15 - 12:15
EHU munduko 400 unibertsitate onenen artean kokatu da, zerrendan gora eginda
Euskal Herriko Unibertsitatea munduko 500 onenen artean egotetik, 400 onenen artean egotera igaro da urtebetean eta Eva Ferreirak koska bat gora izana baloratu du. Bestalde, Nafarroako Unibertsitatea 600 onenen artean kokatu da eta Baionan campusa duen Bordeleko Unibertsitatea, 300 onenen artean.
2024/07/23 - 20:34
Imanol Pradales lehendakaria euskal unibertsitateetako errektoreekin bildu da
Lehendakaria euskal unibertsitateetako arduradunekin bildu da. Eva Ferreira, Juan Jose Etxeberria eta Bixente Atxa EHUko, Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko errektoreak izan dira Ajuria Enea Jauregian egin den bileran.
2024/07/17 - 12:00
Osasunari buruzko akordioa 2025eko martxorako itxi nahi du Pradalesek
Halaber, irailean Politikan Aritzeko Etikarako Euskal Ituna sinatzeko proposamena egingo die alderdiei. "EAEn dugun giro ona mantendu eta garatu behar dugu", azpimarratu du.
2024/07/12 - 11:21
Eva Ferreirak EHUko errektore izaten jarraitzeko hautagaitza aurkeztuko duela iragarri du
EHUko sindikatuek ordezko irakasleen gatazka konpontzeko egindako deiaren ondotik Eva Ferreirak adierazi duenez, lanaldi partzialeko ordezkapenen kopurua Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoa (HLO) indarrean sartu aurrekoaren antzekoa da.
2024/07/11 - 14:49
EHUko sindikatuek ordezko irakasleen gatazka konpontzeko eskatu diote Jaurlaritza berriari
LAB, Steilas eta ELA sindikatuek eta EHUko Prekarioen Koordinadorak ohartarazi dutenez, egoerari "aterabiderik aurkitu ezean", datorren ikasturtean berriro ere kalera aterako dira.
2024/07/10 - 23:19
Arantxa Tapia eta Gotzone Sagardui sailburu ohiak Euskal Herriko Unibertsitatera itzuliko dira
Sagardui Bizkaiko campuseko gerenteordea izango da, eta Tapia, printzipioz, irakaskuntzara itzuliko da.