Hauteskundeak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azaroaren 26an egingo dira EHUko errektorea aukeratzeko hauteskundeak

Hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 9tik 29ra bitartean izango da eta errektore berria abenduaren 3an edo 11an izendatuko dute.
EHUren Donostiako campusa.
EHUren Donostiako campusa.

Euskal Herriko Unibertsitatearen Gobernu Kontseiluak errektoretza berria aukeratzeko hauteskundeak deitu ditu ostegun honetan, eta prozesuak izango duen egutegia kaleratu du. Urriaren 9an zabalduko da hautagaitzak aurkezteko epea, bozketa eguna azaroaren 26an izango da eta abenduaren erdialdean izendatuko dute errektore berria.

Bien bitartean, hainbat epe izango ditu prozesu osoak:

Hautagaitzak aurkezteko epea urriaren 9tik 29ra bitartean izango da. Gaur gaurkoz, jakinekoa da gutxienez bi hautagai lehiatuko direla hauteskundeetan: Eva Ferreira egungo errektorea eta Joxe Ramon Bengoetxea, Zuzenbidearen Filosofian katedraduna. Alabaina, epe horretan hautagaitza gehiago ere aurkez daitezke.

Azaroaren 7an aurkeztutako hautagaitzen jakinarazpen ofiziala egingo da.

Ondoren, hauteskunde kanpainaren garaia hasiko da, azaroaren 8an, eta hilaren 24an bukatu. Tarte horretan, azaroaren 11an hain zuzen ere, unibertsitateko Klaustroa bilduko da, hautagaiek euren programak bertan azaldu ditzaten.

Hauteskundeak azaroaren 26an izango dira. Egun horretan hautagaitzetako batek zenbatutako botoen erdia edo gehiago lortuko balu, ez litzateke bigarren itzulirik beharko errektorea izendatzeko. Kasu horretan, errektore berria abenduaren 3an izendatuko lukete.

Alabaina, inor ez bada boto haztatuaren erdira iristen, bigarren itzulia egingo da, abenduaren 3an. Kasu honetan, boto haztatu gehien bereganatu dituzten bi hautagaitzak lehiatuko lirateke eta errektore berria abenduaren 11an izendatuko lukete.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Miren Elgarresta, Emakundeko zuzendaria: “Zenbat eta sentsibilizazio lan handiagoa egin, orduan eta kasu gehiago azaleratzen dira sexu askatasunaren kontrako delituei lotuta"

Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak gaur Euskadi Irratian azaldu duenez, genero-indarkeriagatik edo sexu-askatasunaren aurkako delituengatik Euskadin jarritako salaketen kopuruak goranzko joera du. Horren hitzetan, igoera hori, neurri batean, sentsibilizazio-lanaren eta biktimen eskura baliabide eta zerbitzu gehiago jartzearen ondorio da, babes handiagoa ematen baitiete eta salaketa jartzera bultzatzen baitituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X