Energia enpresa handiek biodibertsitateari egindako kalteen % 47 estaltzen dute, EHUren ikerketa baten arabera
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikerketa batek ondorioztatu ahal izan duenez, energia enpresa handiek ezkutatu egiten dute euren jardunak bioaniztasunari eragindako kalteen ia erdia (% 47), eta gertakari negatibo horien % 23 bakarrik adierazten dituzte argi.
Goizeder Blanco ikertzaileak egindako azterketaren arabera, badira enpresa energetikoek "modu lausoan" komunikatzen dituzten gertaerak ere. Gainera, aztertutako 14 kasutan (% 30) antzeman du enpresek "ardura neutralizatzeko estrategiak" erabiltzen dituztela.
EHUk ohar baten bidez azaldu duenez, Euroguneko 30 energia enpresa nagusienei lotutako 47 gertakari aztertu dituzte (deforestazioak, hegaztien elektrokuzioak, habitaten suntsitzea…), eta horietatik 22 ez dira agertu ere egiten haien jasangarritasun txostenetan.
"Europako direktibek derrigortu egiten dituzte enpresa handiak ingurumenari eta bioaniztasunari lotutako dokumentuak argitaratzera, baina ez dago guztiz zehaztuta horietan azaldu beharreko informazioa. Norberak erabakitzen du zeri buruz hitz egin. Beraz, askatasunez jokatzen dute eta euren irudia leuntzen dute", dio Blancok.
Ikertzailearen esanetan, enpresek eragin negatiboak estaltzeko gehien erabiltzen duten teknika alde onak eta ekintza positiboak azpimarratzearena da. "Adibidez, batzuek bioerregaiak ekoizteko olio palmondoak landatzen dituzte inguru tropikaletan, bertako ekosistemak suntsituz. Aldiz, jasangarritasun txostenetan hori leuntzeko arreta desbideratzen dute, beste lurralde batzuetan zuhaitz ugari landatu dituztela azpimarratuz. Horrek ez du konpontzen, ordea, enpresak palmondoekin eragindako deforestazioa, besteak beste, kaltetutako tokitik oso urrun egiten dituztelako landaketak", ohartarazi du.
Beste batzuetan, energia enpresek diote ez dagoela argi zein den sarraskiaren eragilea, edota, zuzenean, beste batzuei leporatzen diete errua. Esaterako, hornitzaileei.
Zure interesekoa izan daiteke
Sosik ez, eta hilobirik ere ez: Juan Sebastian Elkano getariar nabigatzaile handiari buruzko 5 bitxikeria
Zenbat dakizu munduari lehen bira eman zion itsasgizon handi honi buruz? Victoria ontziarekin, eta biziraun zuten 17 gizoneko eskifaiarekin, Getarian lehorreratu zenetik 504 urte betetzen diren honetan, Elkanoren figura lerroburuetara ekarri nahi dugu.
Haurrak protagonista Gasteizko jaietan, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierarekin
Jaietako laugarren eguna haurrei eskainiko diote gaur, Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsierarekin. Egun osoan zehar, jarduerak izango dira eta orain.eus-ek zuzenean eskainiko du jaitsiera Andre Maria Zuriaren plazatik.
Migratzaileek helmuga berri baterainoko bidea azaldu dute
Azaldu dutenez, askok saiakera bat baino gehiago egin behar izan zituzten aurreikusitako helmugara iritsi aurretik. Migratzaile batzuek egoera berean dauden beste pertsona batzuekin egiten dute ibilbidea.
Martxoaren 3ko biktimak gogoan, zapi beltzak jantzi dituzte blusek eta neskek
Jaiak eta memoria ekimenaren barruan, Martxoaren 3ko sarraskian hildako bost langileak eta ehunka zaurituak gogoratu dituzte gaur Gasteizko Andre Maria Zuriaren festetan. Jendetza batu da Katedral Berriaren atarian egin duten oroimen ekitaldian.
Abuztuaren 12an eguzki eklipseaz segurtasunez gozatzeko aholkuak
Ahal den guztietan bidaia luzeak saihestea da gomendio nagusia. Eklipsea bizilekutik edo ikuspen-baldintza onak dituen gertuko udalerri batetik ikus badaiteke, hobe da horren alde egitea, gehiegizko joan-etorriak murrizteko.
Itsuek eklipsea "entzun" ahal izango dute, ONCEk jarriko dituen gailue batzuei esker
LightSound dispositiboa soinu bihurtzen du argiaren intentsitatea, eta abuztuaren 12ko fenomeno astronomikoa behatzeko gune batzuetan egongo da eskuragarri.
Gizon batek bikotekide ohia, 44 urteko emakume bat, hil du Murtziako merkataritza-gune batean
Halaber, 45 urteko emakume bat hiltzeagatik Benahavisen (Malaga) atxilotutako gizonak aitortu du hiltzailea dela, ihesaldian idatzi eta lagun baten etxeko atarian utzi zuen ohar batean. Horrek idatzia aurkitu eta Guardia Zibilari eman dio.
Gaztelugatxerako sarbideak itxita egongo dira eklipsearen egunean, arratsaldetik aurrera
Natur gunearen inguruan jendetza biltzea espero da, fenomeno astronomikoa ikusteko. Hori dela eta, segurtasun operatibo berezia aktibatuko dute Bizkaiko Aldundiak eta Bakioko eta Bermeoko udalek.
Onintza Enbeita eta Ainhoa Urrejola, Aste Nagusiari hasiera emateko prest
Enbeitak pregoia idatzita dauka. Bertsoak egongo direla aurreratu du, baina dena ez dela bertsotan izango. Pregoilariak errespetuan eta bizikidetzan oinarritutako jaien alde egin du, albiste txarrik gabe.
Abuztuaren 15ean Maroko eta Ceuta arteko muga berriro zeharkatzeko deia egiten ari dira sare sozialetan
Ceutako Gobernuaren bozeramaileak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak deialdi horren berri du, eta iragan asteko krisia ez errepikatzeko baliabide nahikoak jartzea espero du.