Elkarrizketa Euskadi Irratian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Perez Iglesias: "Duplizitaterik ez dago, Ikerbasquek ekarpena egingo dio Ikasketa Aurreratuen Zentroari"

Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuaren arabera, Ikerbasquek funtzio "esanguratsua" izango du Ikasketa Aurreratuen Zentroan.
Juan Ignacio Perez Iglesias sailburua, Euskadi Irratian
Juan Ignacio Perez Iglesias sailburua, Euskadi Irratian

EAEko zein nazioarteko ikertzaile zuzendutako Ikasketa Aurreratuen Zentroa izango denak eta orain arte ikerketara bideratuta egon diren zentroak —Ikerbasque, kasurak—  elkarlanean arituko direla nabarmendu du Juan Ignacio Perez Iglesias Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuak.

Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, ez da duplizitaterik sortuko; "kontrara, Ikerbasquek egingo dio ekarpena zentro horri". Halaber, Ikerbasquek funtzio "esanguratsua" izango duela aurreratu du, xehetasun gehiagorik eman gabe.

Bestalde, ikerketa eta berrikuntzako eremu batzuetan ahalegin berezia egitearen alde agertu da Perez Iglesias. Zeintzuk diren zehaztu ez badu ere, bi irizpide aipatu ditu balizko aukeraketa egiteko. Batetik, uste du "daukagun kalitatea" baliatu behar dela herri gisa "zertan garen onak" kontuan hartuta, eta, bestetik, Eusko Jaurlaritzak estrategikotzat jotzen dituen arloen aldeko apustua egin behar dela.

Azkenik, Gasteizen sortu berri den EUNEIZ unibertsitatearen gainean, berriz, ardura agertu du. Edozein kasutan, Perez Iglesiasek adierazi du kalitate agentziak gertutik egingo diola jarraipena unibertsitateari, kalitate irizpideak betetzen ote dituen zehazteko.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X