EHU
2022/06/05 - 22:51
Urduritasuna azalean, unibertsitatera sartzeko azterketen atarian
Asteazken honetan hasiko dira Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazio Probak. Hiru egunez, azterketak egingo dituzte, eta horiei aurre egiteko, bi urtez lan eta lan ibili dira ikasleak. Ikasteko azken asteburua den honetan, neska-mutilak nola dauden jakin nahi izan dugu.
2022/06/04 - 09:42
Eskoletan ordutegi jarraitua ala zatitua: zein da egokiagoa eta norentzat?
Ikasleentzat espazio seguruak eraiki behar dira, eta horretarako "aldagai asko" hartu behar dira kontuan: batzuentzat ordutegi jarraituak abantailak ditu, eta beste batzuentzat, desabantailak. Berdin, jardun zatituak. "Oreka bilatu behar da", Joxe Amiama EHUko Hezkuntza irakaslearen arabera.
2022/06/03 - 11:13
Maria del Rio izango de EH Bilduren zerrendaburua Bilbon, Jone Goirizelaiaren ordez
Mahai Politikoak Del Rio proposatuko du hautagaiak erabakitzeko prozesuan. Ekainaren 5era arte aurkez litezke hautagaitzak.
2022/05/27 - 19:29
EHUko Uda Ikastaroen 41. edizioak 154 proposamen eskainiko ditu, irudi berri batekin
Edizio honetan, UIK marka berria estreinatuko du Uda Ikastaroak Fundazioak, Eduardo Chillidaren logotipoarekin eta Fundazioak garatzen dituen programen erreferentziekin batera.
2022/05/26 - 20:40
Nekane Balluerka, 2021eko Euskadi Ikerkuntza Saria
Balluerka EHUko errektore ohia da. Epaimahaiak jokabide-zientzien metodologiari buruzko bere ikerketak Euskadin izan duen eragin handia izan du kontuan.
2022/05/25 - 21:13
Bidali dute espaziora Euskal Herrian egindako lehen satelitea
Urdaneta sateliteak laupabost urte emango ditu Lurraren inguruan biraka, ingurumenari lotutako ikerketetarako bereizmen handiko argazkiak ateratzen.
2022/05/25 - 12:31
Euskal sateliteak laupabost urte emango ditu bereizmen handiko irudiak ateratzen
Eider Ocerin proiektua garatu duen ingenieretako batek azaldu duenez, lehen euskal satelitearen zeregina argazkiak ateratzea izango da, ingurumenari buruzko ikerketetan laguntzeko. 20:35ean abiatuko da gaur espaziora, eta zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.eus-en.
2022/05/23 - 15:26
Hasi da Urdaneta espaziora iritsiko den lehen euskal satelitea airerateko atzera kontaketa
Satlantis enpresak fabrikatu du satelitea, eta EHUko Leioako Campuseko Parke Zientifikoan garatu dute. Asteazken honetan abiatuko da Cañaveral lurmuturretik (Florida, EE.UU.).
2022/05/23 - 15:14
Hasi da Urdaneta espaziora iritsiko den lehen euskal satelitea airerateko atzera kontaketa
Satlantis enpresak fabrikatu du satelitea, eta EHUko Leioako Campuseko Parke Zientifikoan garatu dute. Asteazken honetan abiatuko da Cañaveral lurmuturretik (Florida, EE.UU.).
2022/05/19 - 20:46
Ikerbasquek Jasone Cenoz, Amanda Sierra eta Marta Olazabalen ikerketa lana saritu du
Euskadiko emakume ikertzaileak eta horien lana ikustaraztea dute helburu sariek, datozen belaunaldietarako eredu eta inspirazio izan daitezen.
2022/05/12 - 13:28
Osakidetzaren Lan Eskaintza Publikoaren azterketak Gasteizko EHUko Ikasgelategian eta BECen izango dira
Eskaintzaren lehen fasearen frogak zein ordutan izango diren zehaztu du Osakidetzak. 1.061 lanpostu gorde dira lehen fase horretarako.
2022/05/09 - 13:50
Unibertsitate lege berriak titulu laburragoak sortu asmo ditu, prestakuntza jarraitua bultzatzeko
Unibertsitate ikasketak "bizitza osorako" diren idea gainditu nahi du zirriborroak. Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoaren aurreproiektua aurkeztu du gaur Unibertsitate ministroak, "datozen asteetan" ministroen kontseiluak onartu eta legegintzaldi honetan onar dadin.
2022/04/30 - 14:44
236 gazte aurkeztu dira eskainitako 100 BEINT beketarako hautaketa-prozesura
Prestakuntza-plana hiru fasetan oinarritzen da, eta ezagutza teorikoak eta praktikoak konbinatzen ditu 24 hilabeteko epean. Aurtengo deialdian unibertsitate-prestakuntza hiru euskal unibertsitateek eta Nazioartekotzeko Euskal Agentziak lankidetzan eskainiko dute.
2022/04/28 - 16:44
40 urte bete ditu EHUko Argitalpen Zerbitzuak
Ia 5.000 liburu eta aldizkari argitaratu ditu lau hamarkada hauetan EHUko Argitalpen Zerbitzuak. Zerbitzu hau ikusten izan gara, Leioako Kanpusean.
2022/04/23 - 11:31
Gorka Orive: "Aste Santu ostean ez litzateke arraroa izango kasuen gorakada, baina babes tasa altua daukagu"
Gorka Orive EHUko Farmazia irakasleak nabarmendu duenez, infekzio arriskuak hor jarraitzen du, eta uste du hemendik aurrera zaurgarrienetan ipini beharko dela begirada.
2022/04/18 - 14:17
Iratze arruntaren toxikotasunak edateko uran duen eragina ikertzen ari dira Urdaibaiko Erreserban
Euskal Herriko Unibertsitatea eta Neiker zentroa ikerketa bat garatzen ari dira Urdaibaiko Biosfera Erreserban, iratze arruntak sortutako toxina bati buruz. Toxina hori kantzerigenoa da eta giza kontsumorako ur-bilketetara irits daiteke.
2022/04/11 - 12:06
LGTBI kolektiboaren kontrako delituek nabarmen egin zuten gora 2021ean Euskadin
Guztira, 73 kasu izan ziren, aurreko urtean ia halako bi. Igoera apalagoa eduki zuten eraso arrazista eta xenofoboek, eta horiek izan ziren nagusi gorroto delituen artean (10etik 6 izan ziren).
2022/03/24 - 12:17
Istiluak Gasteizen, Ikasle Abertzaleak antolakundeak deitutako greba egunean
Ertzaintzaren eta ikasle piketeen arteko istiluak ari dira izaten EHUko Koldo Mitxelena liburutegi aurrean, Gasteizko kanpusean. Poliziak liburutegiko sarbidea itxi du, hainbat gazte identifikatuz.
2022/03/15 - 11:07
"Omikron aldaerarekin kutsatutakoak berriz kutsa daitezke azpialdaera bat sartu delako", Basarasen arabera
EHUko mikrobiologoak azaldu duenez, Europa osoan joera bera atzeman da: "Neurriak lasaitu diren heinean, birusa eroso transmititu da eta positibotasuna eta ospitaleratzeak igo egin dira".
2022/03/02 - 13:52
"Jon Gotzonek gordin-gordinean plazaratzen ditu zailak diren gaiak"
Agurtzane Elordui EHUko irakasle eta Soziolinguistika Aplikatuko ikertzaileak Jon Gotzonen hizkuntza eta umore erabilera ikertu ditu. 2019an argitaratu zuen txostena ‘Bihotz ahots’ liburuan; orain, berriz, Cambridgeko Unibertsitateko 'Language in Society' aldizkarira iritsi da Elorduyren lana.