Eibar
2021/01/04 - 14:05
Azpeitiak eta Arrasatek ostalaritza ireki ahal izango dute berriro
Lazkao eta Olaberria, berriz, zerrendan sartu dira. Guztira, zortzi udalerrik ezin izango dituzte ostalaritzako establezimenduak ireki, pandemiaren bilakaera dela eta.
2020/12/31 - 14:03
Bermeo eta Ataungo ostalaritzak ezin izango ditu ateak ireki
Ordizia, Errezil, Leintz Gatzaga, Segura eta Zaldibia zerrendatik atera dira. Guztira, zortzi udalerrik ezin izango dituzte ostalaritzako establezimenduak ireki, pandemiaren bilakaera dela eta.
2020/12/28 - 14:10
Azkoitiak ostalaritza ireki ahal izango du berriro
Aramaio, Iruña Oka, Zigoitia, eta Zuia ere zerrenda horretatik atera dira. Guztira, 11 udalerrik ezin izango dituzte ostalaritzako establezimenduak ireki, covid-19aren pandemiaren bilakaera dela eta.
2020/12/24 - 14:51
EAEn ostalaritza itxi behar duten udalerrien zerrendara batu da Azkoitia
Guztira, 13 udalerrik ezin izango dituzte ostalaritzako establezimenduak ireki, covid-19aren pandemiaren bilakaera dela eta. Eskoriatza da zerrenda horretatik atera den udalerri bakarra.
2020/12/21 - 14:33
Arrigorriagak ostalaritza itxi beharko du berriro, positibo kopuruak gora egin baitu
Gipuzkoako Eskoriatzak ere itxitako establezimenduen zerrendarekin bat egin du.
2020/12/19 - 10:43
Covid-19 agerraldia izan da Eibarko Ospitaleko langileen artean
Osakidetzak kopurua zehaztu ez badu ere, proba diagnostikoen bidez "hainbat positibo" atzeman dituztela jakinarazi dute. Ospitalea "normaltasunez" ari da funtzionatzen, dena dela.
2020/12/17 - 14:52
Aretxabaletan eta Seguran ere tabernak itxi dituzte, kasuek gora egin dutelako
Aldiz, Arrigorriagak eta Ermuak ostalaritza establezimenduak berriro irekitzeko baimena jaso dute, eremu gorritik ateratzea lortu dutelako.
2020/12/15 - 15:38
Eibarren, ostalaritza zabalik dago, baina ziurgabetasun handiarekin
Eibar gune gorritik irten eta gaur zabaldu dituzte tabernak eta jatetxeak.
2020/12/14 - 14:53
Dagoeneko 12 udalerrik ezingo dituzte tabernak eta jatetxeak ireki
Azpeitiak, Beasainek eta Zaldibiak (Gipuzkoa) eta Zigoitiak eta Añanak (Araba) ere ezingo dute ostalaritza ireki, azken datuen arabera. Eibar eta Erriberabeiti, berriz, zerrendatik atera dira.
2020/12/11 - 17:49
EAEko bederatzi udalerrik ezingo dituzte tabernak larunbat honetan ireki
Aramaio, Iruña Oka, Erriberabeitia eta Zuia (Araba); Arrigorriaga eta Ermua (Bizkaia), eta Arrasate, Eibar eta Ordizia (Gipuzkoa) dira agindu berria jaso arte tabernak itxita izango dituzten herriak.
2020/12/10 - 21:52
Hauek dira gune gorrian dauden udalerriak
Bizkaian Arrigorriaga. eta Gipuzkoan, Eibar, Ordizia eta Arrasate. Egoera, baina, ez da lau lekuetan berdina. Arrigorriagari eta Eibarri maila gorritik irteteko gutxi falta zaie.
2020/12/10 - 15:31
EAEko 25 udalerritako ostalaritza, Eusko Jaurlaritzaren erabakiaren zain
Horietako bakoitzaren egoera aztertuko du Jaurlaritzak. Arrigorriagan (Bizkaia), Eibarren, Arrasaten eta Ordizian (Gipuzkoa), esaterako, ezin izango dituzte tabernak eta jatetxeak berriz ireki.
2020/12/07 - 21:35
Hauek dira eremu gorrian jarraitzen duten euskal udalerriak
Gipuzkoan, lau gune gorritik atera dira. Bost ditu oraindik, eta Arrasate da intzidentzia altuena duena. Bizkaian, Arrigorriaga eta Ermua gorriz daude, eta Arabak ez du udalerririk alerta egoeran.
2020/11/30 - 22:08
Saltokietako edukiera murriztu egin du Jaurlaritzak, pilaketak saihesteko
150 metro karratutik gorako dendek eta lokalek % 60ra mugatu beharko dute edukiera.
2020/11/30 - 20:17
Jaurlaritzak 10 pertsonako muga eta zirkulazio librea proposatu du Gabonetarako
Era berean, gaueko mugikortasuna hilaren 24an eta 31n 01:00 arte luzatzearen eta egun horietan gehienez 10 pertsona elkartzea baimentzearen alde egitea adostu du.
2020/11/29 - 19:19
Independentzia aldarrikatu dute Burgosko Prozesuaren urteurrenean
Adierazpenak salatzen duenez, "hitza eta erabakitzeko ahalmena Euskal Herriari ukatuak izaten jarraitzen duten bi gai dira 50 urte geroago".
2020/11/16 - 10:32
Kalamu elkarte bateko administratzaileak eta langileak atxilotu dituzte Eibarren
Alboko lokal bat erabiltzen zuten droga gordetzeko eta, ia hiru kilo kalamu aurkitu ditu poliziak paketetan bilduta, saltzeko prest.
2020/11/10 - 15:32
72 positibo berri atzeman dira azken orduetan Eibarren
Hiriburuak kenduta, Eibarren atzeman dira azken orduetan beste inon baino kutsatu berri gehiago eta intzidentzia tasa 2.350etik gora dago.
2020/11/09 - 21:33
13 eta 40 urte bitarteko 7.000 eibartarrak daude deituta PCR probak egitera
2.000ko intzidentzia tasa gainditu du Eibarrek, eta Lasalle Azitain ikastetxean eten egin dituzte eskola presentzialak. 13 eta 40 urte bitarteko 7.000 herritar daude deituta PCR probak egitera.
2020/11/09 - 16:03
Eibarko ikastetxe bat, eskola presentzial guztiak bertan behera uzten lehena
Jaurlaritzaren arabera, ikastetxeko hainbat irakasle konfinatuta daude, eta antolaketa kontuak direla eta, zuzendaritzak eskolak modu telematikoan jarraitzeko eskatu du.