Aretxabaletan eta Seguran ere tabernak itxi dituzte, kasuek gora egin dutelako
Aretxabaleta eta Segurak ostalaritza establezimenduak itxi beharko dituzte, eta Arrigorriaga eta Ermuak, aldiz, berriro irekitzeko baimena jaso dute, eremu gorritik ateratzea lortu dutelako. Hala, ostiralean irekiko dituzte berriro tabernak eta jatetxeak.
Bestalde, Osasun Sailak Arabako lau udalerriri galarazi die tabernak irekitzea (Aramaio, Iruña Oka, Zigoitia eta Zuia).
Kasu horietan, 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten herriak dira guztiak. Gotzone Sagarduik zuzendutako sailak bertako egoera epidemiologikoa aztertu eta ondorioztatu du, oraingoz, udalerri horietan ere tabernak itxita egon behar direla.
Hala eta guztiz ere, astelehenero eta ostegunero ebazpen berri bat argitaratuko dute, 12 udalerri horietan pandemiak izan duen bilakaera ezagutarazteko, eta, horrenbestez, tabernak irekitzeko debekua kendu dieten ala ez jakinarazteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko sahararrak ospakizun betean, NBEk Minurso misioa berritzerik izan ez duelako
Elkarretaratzea Gobelan, Romo FC klubeko entrenatzailea sexu-askatasunaren aurkako delituengatik kartzelara bidali ondoren
Bilbo, Donostia eta Gasteiz blindatu dituzte, Blocusek txikizioa egiteko egindako deialdien aurrean