Iruña Oka
Arabako lurrikararen jatorriari buruz, hainbat hipotesi dituzte adituek
Lurrikara lurrazaletik gertu gertatu bada, barrunbe handi bat kolapsatu delako izan da. Hori da lehenengo hipotesia. Izan ere, eremu karstikoa da, eta haitzulo ugari ditu. Badago bigarren hipotesi bat, eta horren arabera, beriz, lurrikararen hipozentroa 5 kilometroko sakoneran egongo litzateke, eta lurpeko gatz poltsa handi bat mugitu izanak eragin zezakeen mugimendua.
Segurtasun-kamerek Arabako lurrikara grabatu dute
Arabako errepideetako segurtasun kamerek bart gaueko lurrikararen unea grabatu dute. Lurrikara laburra izan den arren, bibrazioa ikus daiteke.
Miguel Angel Montes, Iruña Okako alkatea: "Ez da kalte pertsonalik ezta materialik izan, dena kontrolpean dago"
Gauerdia pasata, Iruña Okan epizentroa duen 4 graduko lurrikara batek Araba astindu du. Miguel Angel Montes alkateak berak adierazi duenez, ez da inolako kalterik izan herrian. Gainera, alkateak lasaitasuna helarazi du, Eusko Jaurlaritzako eta Arabako Foru Aldundiko adituen txostenak eta ondorioak jasotzeko zain.
Antonio Aretxabala: "Euskadiko historiako lurrikararik handiena izan da"
Iruña Okan epizentroa duen 4 graduko lurrikara batek Araba astindu du astelehen honetan, abenduaren 8an. Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Antonio Aretxabaleta geologo eta dibulgatzaile zientifikoak adierazi duenez, mugimendu sismikoa Euskadiko historiako handiena izan da. Gainera, lurrikarak agerian utzi du Araban orain arte ezezaguna zen faila bat dagoela. Zientzialariak nabarmendu duenez, ziur aski 1 eta 2 km arteko luzera izango du. Hala ere, oraindik atea irekita utzi behar zaio etorkizuneko ikerketei.