Arkeologia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Iruña-Veleia aztarnategi-eskola eta praktika-laborategia izatea nahi dute euskal erakundeek

Proiektuak bost ardatz ditu: ikerketa, kontserbazioa, interpretazioa, zabalkundea eta gizarte programa eta 2025-2035 ikerketa-proiektuaren plangintza.

Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak Iruña Veleia hiri erromatarra aztarnategi-eskola eta praktika-laborategi bihurtu nahi dute datozen urteetan. Next Generation kultura funtsetatik "kopuru handi bat" proiektu honetara zuzentzea espero dute erakundeek.

"Iruña Veleia biziberritzeko eta garatzeko proiektua 2022-2025" planaren helburuak dira kultura ondarean ikerketa zientifikoa sustatzea, turismoan kalitatezko kultura eskaintzea eta gizarte balioa sortzea.

Proposamenak hiru denbora tarte ditu jomugan: epe laburrerakoa (2022 eta 2023ko zati baterako, finantzaketa kontsolidatuarekin), epe ertainerakoa (2025era arte, urtea amaitu baino lehen kontsolidatuko dena) eta, azkenik, epe luzerako planaren diseinua (2025-2035).

Halaber, proiektuak bost jarduera ardatz izango ditu. Lehenengoan, ikerketan, aztarnategiko ikerketa arkeologikoko lanei jarraipena egingo zaie. Bigarrenean, kontserbazioa deiturikoan, lehentasuna emango diote arkeologia egiturak kontserbatzeari eta zaharberritzeari, eta hirugarrenean, interpretazioan, bisitarientzako harrera zentro berria eraikiko da.

Laugarrenean, zabalkundea eta gizarte programa deiturikoan, helburua izango da aztarnategia jendarte guztiari ezagutaraztea, eta, horrela, Iruña-Veleia kalitatezko baliabide turistiko eta kultural garrantzitsu bihurtzea. Azkenik, bosgarren ardatzean, 2025-2035 ikerketa-proiektuaren plangintza izango da hizpide, eta horretan kultura ondareari buruzko ikerketa zientifikoko proiektu handi bat diseinatuko dute.

Ana del Val Kultura foru diputatuak gogorarazi du azken 12 urteetan 2,3 milioi euro inbertitu direla aztarnategian. Aurten, zati bat 2023an exekutatuko bada ere, 1,15 milioi euro inbertituko dira.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X