Azkoitiak ostalaritza ireki ahal izango du berriro
Euskal Autonomia Erkidegoko 11 udalerritako (Gipuzkoako 10 eta Bizkaiko bat) ostalaritzako establezimenduek ezin izango dituzte ateak ireki, covid-19aren pandemiaren bilakaera dela eta.
Osasun Sailak astelehen honetan jakitera eman duen ebazpen baten arabera, 100.000 biztanleko 500 kasutik gora dituzten 5.000 biztanletik gorako udalerriak ondorengoak dira: Aretxabaleta, Azpeitia, Beasain, Arrasate, Ordizia eta Arrigorriaga. Herri horiek ezin izango dituzte tabernak eta jatetxeak ireki.
Ildo horretan, Azkoitiak zerrenda horretatik ateratzea lortu du, azken egunetako datuak hobetu baititu.
Bestalde, Errezilen, Eskoriatzan, Leintz-Gatzagan, Seguran eta Zaldibian (Gipuzkoan) ostalaritza ez irekitzea erabaki du Osasun Sailak. Kasu honetan, 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten udalerriak diren arren, Gotzone Sagarduik zuzentzen duen Sailak uste du bertako egoera epidemiologikoak tabernak eta jatetxeak ez irekitzea eskatzen duela.
Errezil, Eskoriatza eta Leintz-Gatzaga zerrenda horretara batu dira eta, beraz, tabernak eta jatetxeak itxi beharko dituzte udalerri horietan.
Aipaturiko zerrenda horretatik atera dira, ostera, Aramaio, Iruña Oka, Zigoitia, eta Zuia.
Hala eta guztiz ere, astelehenero eta ostegunero ebazpen berri bat argitaratuko dute, udalerri horietan pandemiak izan duen bilakaera ezagutarazteko, eta, horrenbestez, tabernak irekitzeko debekua kendu dieten ala ez jakinarazteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa abiatu dute Barakaldon kriminalitate zantzuak dituen emakume baten gorpua topatu dutela eta
Espainiak Rabaten duen enbaxadak ohartarazi du Ceuta zeharkatzeko deialdiak zabaldu direla datorren astezkenerako
Nafarroako Gobernuak Maiatzeko Plazako Amak elkarteko kideak omendu ditu
Auzitegi Nazionalak Flotillako kideak torturatzeagatik ere ikertuko ditu militar israeldarrak
Euskal Hirigune Elkargoa ikertzen ari dira ur zikinak itsasora isurtzeagatik
Alzheimerra geldiarazteko gai diren bi botikak gizarte segurantzan sartzeko galdegin dute neurologo eta elkarteek
Aita Mennik lehen hiru solairuak ireki ditu berriro, hildako bat eta 18 zauritu eragin dituen sutearen ondoren
Pertsona bat atxilotu dute Ceuta Ya!-ko diputatuaren autoaren aurkako erasoagatik