Eibar
2021/10/01 - 16:11
Beste bost udalerrik egin dute jauzi gune berdera
Andoainek, aldiz, kontrako bidea egin du, eta udalerri hori da gaurtik.
2021/09/30 - 15:10
Zazpi txirrindulari zauritu dira, bat larri, Eibarren furgoneta batek harrapatuta
Ezbeharra 09:40ean jazo da, N-634 errepidean, Donostiako noranzkoan. Larri zauritu den txirrindularia helikopteroz eraman behar izan dute Donostia Ospitalera.
2021/09/30 - 15:00
Zazpi txirrindulari zauritu dira Eibarren, horietako bat larri, kamioi batek harrapatuta
Zauritu larriena Donostia Ospitalera eraman dute helikopteroz, eta beste hiru txirrindulari Mendaroko ospitalera.
2021/09/30 - 14:56
Zortzi udalerri batu dira eremu berdean dauden herrien zerrendara
Abanto, Basauri, Ermua, Gueñes, Santurtzi eta Zornotza dira, Bizkaian, eta Andoain eta Oiartzun, Gipuzkoan.
2021/09/29 - 15:15
Bermeo, Getxo, Orio, Sopela eta Usurbil eremu berdera igaro dira
Basaurik eta Elorriok, ordea, ezin izan diote berdeari eutsi eta horira igaro dira.
2021/09/28 - 15:01
Ez dago udalerririk eremu gorrian Euskal Autonomia Erkidego osoan
Muskiz eta Elgoibar eremu berdean daude, eta Agurain eta Lekeitio, berriz, laranjan. Azken udalerri hori izan da eremu kritikoa utzi duen azkena.
2021/09/27 - 15:17
Donostia eta bederatzi udalerri gehiago eremu berdera igaro dira
Basauri, Berango, Leioa, Sestao eta Zalla Bizkaian, eta Arrasate, Errenteria, Lazkao eta Oñati Gipuzkoan. Andoainek, aldiz, ezin izan dio eremu berdeari eutsi.
2021/09/25 - 14:11
Lau lagun atxilotu dituzte Eibarren, desordena publikoak egotzita
Bilbon ere istiluak izan dira gaur gauean baina, kasu horretan, ez da atxiloketarik izan.
2021/09/24 - 15:04
Andoain eremu berdean sartu da, datuak hobetuta
Guztira, 17 herri daude semafaroaren eremu berdean. Laranjan jarraitzen dute Ondarroak eta Mutrikuk, eta gorritik ezin irtenda dabil Lekeitio.
2021/09/22 - 15:04
Markina-Xemein, Mungia, Trapagaran, Bergara eta Hernani eremu berdera igaro dira
Guztira, 14 herri daude semafaroaren zonalde berdean, bat Araban, sei Bizkaian eta zazpi Gipuzkoan.
2021/09/21 - 14:45
Egun bakarra gorrian egin eta gero, Mutriku bertatik irten da
Lekeitio da, beraz, eremu latzenean dagoen EAEko udalerri bakarra. Elgoibarren, gainera, egoerak hobera egin du eta laranjatik horira igaro da.
2021/09/20 - 14:44
Semaforoa gorri jarri da Mutrikun
Aitzitik, lau udalerri eremu berdera igaro dira: Deba, Legazpi, Lezo eta Zumarraga.
2021/09/17 - 14:40
Lekeitiok eremu gorrian jarraitzen du, eta intzidentzia-tasa metatuak gora egiten segitzen du bertan
Ondarroak eremu laranjara egin du salto, eta Urnieta eta Aretxabaleta horira pasatu dira, laranja atzean utzita. Elorrio eta Galdakao gune berdean daude, egoera hobetu baitute.
2021/09/16 - 14:51
Galdakao eta Trapagaran ere berde dauden udalerrien zerrendara batu dira
Gainera, Urnieta eremu horira igaro da. Ondarroak, ordea, ezin izan dio horiari eutsi, eta laranja jarri da semaforoa Bizkaiko udalerri horretan.
2021/09/15 - 15:40
Villabona eremu berdera igaro da
Gainerakoan, ez da aldaketarik izan semaforoan. Udalerri bakarra dago gorrian, bost, laranjan eta hori berdean.
2021/09/14 - 15:44
Lekeitio da eremu gorrian dagoen herri bakarra
Aretxabaletak zonalde gorria atzean utzi du eta laranjara igaro da. Mutrikuk, berriz, ezin izan dio horiari eutsi eta laranja da gaurtik aurrera.
2021/09/13 - 22:44
Adingabe talde batek hezur pila aurkitu du itxita dagoen moja-etxe zahar batean, Eibarren
Jolasean sartu ziren eta adingabeek susto itzela hartu zuten. Ama Sortzez Garbiaren komentua abandonatuta dago, mojak orain dela 12 urte joan ziren bertatik. Itxita dago, baina gazteek hesia gainditzen dute.
2021/09/13 - 14:59
Aretxabaleta eta Lekeitio dira eremu gorrian dauden udalerri bakarrak
Balmasedak, Zallak, Elgoibarrek eta Lazkaok atzean utzi dute, azken orduan, eremu latzena.
2021/09/10 - 15:24
Bermeo eta Gernika aterata, bost udalerri baino ez dira geratzen eremu gorrian
Balmaseda, Lekeitio eta Zalla Bizkaian eta Elgoibar eta Lazkao Gipuzkoan dira gorrian dauden udalerriak. Ortuellak datuak hobetu eta berde jarri da.
2021/09/09 - 22:32
Schalke 04 futbol taldeko jarraitzaileek Sergi Enrich jokalariaren fitxaketa geratu dute
Enrichek emakume bat bere borondatearen kontra grabatu zuen, biak sexu harremanak izaten ari zirela. Horregatik auzitara eraman zuten, eta berak ere onartu zuen egindakoa.