LISKARRAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau lagun atxilotu dituzte Eibarren, desordena publikoak egotzita

Bilbon ere istiluak izan dira gaur gauean baina, kasu horretan, ez da atxiloketarik izan.
Iragarkia
18:00 - 20:00
Botiloiak eta txikizioak errepikatu dira bart gauean ere Bilbon

27 eta 39 urte arteko lau pertsona atxilotu dituzten gaur gauean Eibarren, agente bat jo eta desordena publikoak eragitea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Botilioi baten inguruan sortutako istiluen harira, Ertzaintzako agenteei botilak eta harriak botatzea egozten diete atxilotuei. Antza denez, 02:00ak aldera, Eibarko Ego-Gain kalean hainbat lagunen arteko borroka bat gertatzen ari zela jakin du Ertzaintzak. Hainbat polizia bertaratu eta liskarrean parte hartu duten pertsonak identifikatu dituzte. Haietako batek, 27 urteko gizon batek, ertzainetako bat kolpatu eta ihes egiten saiatu omen da, baina atxilotu egin dute.

Atxiloketa egiten ari zirela, 100 pertsona inguru bertaratu dira Segurtasun Sailaren arabera, ertzainei oihu eginez eta objektuak jaurtiz. Une horretatik aurrera, desordena publikoak izan dira, eta 27, 28 eta 39 urteko hiru gizon atxilotu dituzte.

Liskarrak izan dira bart Bilbon ere baina, kasu horretan, ez da atxiloketarik izan.

03:20 aldera, Bilboko Udaltzaingoak Maria Diaz de Haro eta Poza Lizentziatua kaleen ingurua husteari ekin dio, ostalaritzako lokalak ixteko udal-araudiaren arabera, eta Ertzaintzako agenteek lan horietan lagundu diete. Horretan ari zirela, hainbat lagunek botilak eta beste objektu batzuk jaurti dizkiete.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X