Koronabirusaren semaforoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Semaforoa gorri jarri da Mutrikun

Aitzitik, lau udalerri eremu berdera igaro dira: Deba, Legazpi, Lezo eta Zumarraga.
Grafikoa: EITB Media.
Grafikoa: EITB Media.
OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Mutrikun, egoerak okerrera egin du eta eremu gorrira igaro da, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzeko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak erabiltzen duen semaforoaren arabera. Bestalde, Deba, Legazpi, Lezo eta Zumarraga eremu berdera igaro dira, horia atzean utzita.

Intzidentzia metatuak behera egiten jarraitzen du, batez ere Araban. Azken orduetan, gainera, 69 positibo berri atzeman dira EAEn, iazko uztailetik izandako daturik onena.

Arabak (99 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, baita Gasteizek, Amurriorek eta Agurainek ere. Laudiok berdeari eutsi dio, eta ez dago udalerririk ez eremu gorrian eztan naranjan ere.

Bizkaian ere, hori jarraitzen du semaforoak (122 kasu 100.000 biztanleko). Lekeitio bakarrik dago eremu gorrian.

Laranjan, berriz, Ondarroa dago.

Horian hauek daude: Abadiño, Abanto-Zierbena, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berango, Bermeo, Bilbo, Derio, Durango, Erandio, Ermua, Etxebarri, Getxo, Gernika-Lumo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Markina-Xemein, Mungia, Muskiz, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapaga eta Zornotza. Zalla gehitu da azken orduetan, egoerak hobera egin eta gero.

Elorriok, Galdakaok eta Ortuellak berdeari eutsi diote.

Gipuzkoa (145 kasu 100.000 biztanleko) ere hori dago. Mutrikun, baina, gorri dago semaforoa.

Elgoibarrek laranjari eutsi dio.

Horian, berriz, hauek daude: Aretxabaleta, Andoain, Arrasate, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Beasain, Bergara, Donostia, Eibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lazkao, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orio, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu, Usurbil, Zarautz eta Zumaia. 

Villabona eremu berdean dago oraindik, eta, gaurtik aurrera, baita Deba, Legazpi, Lezo eta Zumarraga ere.

Europar Batasunak onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X