Eider Mendoza
2023/01/13 - 11:17
Eider Mendoza, bidesarien inguruan: ''Erabakiak beti hartu dira amankomunean beste alderdiekin''
Gipuzkoako Aldundiko Bozeramaileak jakitera eman duenez, hilabete honetan bertan sartuko da indarrean hirugarren Foru Araua eta bidesariak martxan jarriko dituzte berriro.
2022/12/20 - 16:44
Suhiltzaileen LEPen harira Mendozaren aurkako kanpaina "neurrigabea" da, Gipuzkoako Aldundiaren iritziz
"Presioa eta larderia" ez dira erabiltzeko moduko tresnak, nabarmendu du Aldundiko bozeramaileak: "Ezin da marra gorri hori gainditu", esan du.
2022/11/02 - 13:46
Eider Mendoza, bere hautagaitzari buruz: ''Ohorea da, baina oinarriek dute azken hitza''
Gaur egungo foru bozeramailea oso zuhur mintzatu da Gipuzkoako hurrengo diputatu nagusia izateko hautagaitzari buruz hitz egiterakoan, baina alderdiak bere izena proposaltu izana "ohorea" dela adierazi du.
2022/10/25 - 20:16
Eider Mendoza izango da EAJren Gipuzkoako ahaldun nagusia izateko hautagaia
EITB Mediak jakin ahal izan duenez, Foru Aldundiaren egungo bozeramaileak eta Gobernantza diputatua Markel Olano jeltzalea ordezkatzeko lehian arituko da 2023ko udal eta foru hauteskundeetan.
2022/05/31 - 11:56
Mendoza: "Argi dago Gipuzkoa lurralde abertzalea dela eta bi alderdien lehia errepikatuko dela"
Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak EiTB Focus inkestaren azken emaitzak errepasatu ditu eta aitortu du Gipuzkoan EH Bildu oso gertu daukatela. Hala, azpimarratu du urtebe dutela arraun egin eta aldea handitzeko.
2022/05/24 - 13:56
Gipuzkoako Foru Aldundiak 422 lanpostuko eskaintza publikoa onartu du, egonkortze legearen harira
Guztira, 68 deialdi egingo dituzte. Plazen % 86 (362) meritu lehiaketa bidez egonkortuko dituzte, eta gainerako 60ak, lehiaketa oposizio bitartez. Deialdia gehiengo sindikalarekin adostu dutela nabarmendu du Eider Mendoza Aldundiko bozeramaileak.
2021/11/19 - 11:04
Eider Mendoza: "Txertoei esker ez daukagu une honetan kutsatutako egoiliarrik Gipuzkoan"
Gipuzkoako Gobernantza diputatuak eta bozermaileak jakitera eman duenez, lurraldeko egoilarren % 97k txertoaren hirugarren dosia jasoa dute jada. Une honetan, zazpi egoitzetako bederatzi langile daude kutsatuta, baina egoiliarrik ez.
2017/07/02 - 19:35
Erabakitzeko eskubidea betetzea defendatu du Mendozak
Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidenteak hitzaldia eman du erakundeak urtero, uztailaren 2an, egiten duen batzar ibiltarian. Aurten Oñatin antolatu dute.
2015/03/23 - 21:00
Bidegi auzian aurkeztu ez diren dokumentuen ikuskaritza eskatu du EAJk
Gipuzkoako Foru Aldundiak berretsi du EAJren argumentuek ez dutela kereilan salatutako "puntu bat bera ere gezurtatzen".