Ekaitzak
2021/06/17 - 22:25
Ekaitzak uholdeak eta errepide mozketak eragin ditu Gasteizen eta Iruñean
Gasteizen ura garajeetan eta lokaletan sartu da. Suhiltzaileek hainbat irteera egin dituzte Iruñean. Eta Arrasaten 31 litro pilatu dituzte metro koadroko ordubetean.
2021/06/16 - 20:57
Txingor ekaitz bortitza, Bizkaian
Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta horia ezarri du ekaitz bortitzengatik 15:00etatik 21:00ak arte.
2021/06/15 - 12:16
Horrelakoa izan zen atzo Arabako Errioxan bota zuen txingorra
Atzo, 17:00ak aldera, ekaitza Arabako Errioxara iritsi zen. Haizea, ura eta txingorra bota zituen Lapuebla de Labarcan eta Labrazan.
2021/06/15 - 12:10
Euriak eta txingorrak arazoak eragin dituzte berriro Arabako Errioxan
Metro koadroko 30 litro pilatu dira Lapuebla de Labarca inguruan. Mahastiak urpean gelditu dira, eta haize gogorrak ere kalteak eragin ditu.
2021/06/04 - 18:56
Kazkabarrak eta euriak ehunka hektarea mahasti kaltetu ditu Arabako Errioxan
Urak lur asko eraman du, eta bide eta azpiegiturei eragin die, bai espalderei, bai tantaka ureztatzeko instalazioei, eta uharrak eta behealdeko eremuak urez beteta utzi ditu.
2021/06/04 - 10:34
Euriak eta kazkabarrak kalteak eragin dituzte Arabako Errioxan
Azken orduetako euriteek eta txingorrak kalteak eragin dituzte Arabako Errioxako mahastietan. Errepide zati batzuk ere urpean geratu dira (Oscar Korresen irudiak).
2021/06/01 - 22:50
Idoia Ormazabalek Urretxutik grabatu zuen Zumarragan eztanda egin zuen tximista
Idoiak Urretxutik grabatu zituen irudiak. Ekaitzen eta tximisten zalea da bera, baina sustoa hartu zuela ziurtatu digu.
2021/06/01 - 20:31
Tximistetatik babesteko aholkuak, ekaitza dagoen egun batean
June Ansoleagak leku seguruetan babesteko aholkuak eman dizkigu, ekaitz egunetan tximistetatik urruntzeko
2021/06/01 - 19:30
1.304 tximistak jo zuten lurra atzo EAEn, eta askoz ere gehiago ikusi ziren
Denera, Euskadin 1.304 tximistek jo zuten lurra: 580 Araban, Bizkaian 162 eta Gipuzkoan 562. Ekaitzak Arabako hegoaldetik sartu eta Gipuzkoatik atera ziren.
2021/06/01 - 10:21
Tximista batek Zumarragako etxebizitza bat jo du
Tximista batek Zumarragako eraikin bat jo dueneko unea grabatu du Idoia Ormazabalek bere telefonoarekin. Zorionez, ez da inor zauritu.
2021/06/01 - 09:34
Trumoiak eta tximistak
Egun bero baten ondoren, ekaitza Euskal Herrira iritsi zen irudi ikusgarriak utziz.
2021/06/01 - 00:52
Ekaitz, tximista eta trumoi bortitzak, Bizkaian
Agus Rasines eitb.eus-eko erabiltzaileak arratsaldeko tximisten irudiak grabatu ditu Berangotik.
2021/05/18 - 13:27
Suitzako arroila batean desagertu zen Alloko bizilagunaren gorpua aurkitu dute
Beste hiru kiderekin batera Alpeetan arroila bat jaisten ari zela, ekaitz batek harrapatuta hil zen, abuztuan. Beste hiru lagunen gorpuak erreskatatu zituzten. 7 dolu egun ezarri ditu Alloko Udalak.
2021/05/12 - 20:47
Enbatak olatu handiak eragin ditu Donostian
Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du asteazken honetan itsasaldeko arriskuagatik. Tenperatura 6 gradu jaitsi da ordubetean.
2021/05/12 - 20:27
Haize bortitzak kalteak eragin ditu Bilboko Alde Zaharreko hainbat terrazatan
Enbata batek prezipitazioak eta haize bortitzak utzi ditu eta tenperaturak nabarmen jaitsi dira. Haizeak kalteak eragin ditu Bilboko Alde Zaharreko hainbat terrazatan.
2021/05/11 - 22:05
Bart Euskal Herria astindu zuen ekaitza, iruditan
Bart Euskal Herria astindu zuen ekaitzak irudi ikusgarriak utzi zizkigun. Gure erabiltzaileek batzuk bidali dizkigute.
2021/05/11 - 13:38
Arratsalde trumoitsua
Atzo arratsaldean Euskal Herri osoan izan genuen ekaitzak irudi ikusgarriak utzi zizkigun.
2021/03/17 - 15:26
Negua oso epela eta erabat bustia izan da
Mendea hasi zenetik bosgarren negu epelena izan da. Muturreko meteorologia-fenomeno nagusiak itsasoko denboraleak, haizea eta euria izan dira, bai eta elurtea ere.
2021/02/18 - 10:05
AEBko hotz-boladak 23 hildako utzi ditu, eta lau milioi etxe, argindarrik gabe
105 milioi pertsona daude alerta-egoeran tenperaturaren jaitsiera bortitzak ekarriko dituen elur, elurbusti eta euriagatik.
2021/02/06 - 22:08
Uholdeak izan dira Lekeition eta luiziak Zarautzeko eta Bermeoko errepideetan
N-634 errepidea erabat itxi behar izan dute Zarautzen eta BI-631 Bermeon. Alonsotegin Cadagua ibaia hainbat puntutan bidetik atera da. 51 l/m2 pilatu dira Cerrojan eta 49 l/m2 Matxitxakon.