EGURALDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Negua oso epela eta erabat bustia izan da

Mendea hasi zenetik bosgarren negu epelena izan da. Muturreko meteorologia-fenomeno nagusiak itsasoko denboraleak, haizea eta euria izan dira, bai eta elurtea ere.
EAEko negua oso epela eta erabat bustia izan da 2021ean.
EAEko negua oso epela eta erabat bustia izan da 2021ean. Argazkia: Irekia

Euskal Autonomia Erkidegoan, negua oso epela eta erabat bustia izan da isurialde atlantikoan, Euskalmeten balantzearen arabera.

Abenduaren 1etik otsailaren 28ra bitartean, negu meteorologikoan, tenperaturak batezbestekoa baino gradu bat altuagoak izan dira, eta horrek negu hau mendeko bosgarren negu beroena izatea eragin du.

Tenperatura horiekin batera izan den intsolazioa isurialde atlantikoan urteko sasoi honetan espero zitekeena baino nabarmen txikiagoa izan da (% 30-40 txikiagoa).

Prezipitazioari dagokionez, negua oso bustia izan da Araba iparraldean eta isurialde atlantikoan, Goierri eta Tolosa eskualdeetan izan ezik, horietan metatutako prezipitazio-kopurua ohikoa izan baita, Araba hegoaldean bezala.

Abendua izan da azken 50-60 urteotako hilabete euritsuena itsasertzean, eta azken 27 urteotako euritsuena Arabako zenbait lekutan.

Euri-egunak ohikoa dena baino % 25-35 gehiago izan dira; Donostian eta Bilbon 50 euri-egun izan dira eta Gasteizen 40tik gora (abenduko euri-egunen errekorra hautsi da bertan).

Bestalde, nabarmentzeko modukoa da zenbat egunetan egin duen elurra kota ertainetan, eta baita Gabon garaian 200-400 metrotik gora zuritu zuela ere.

Muturreko meteorologia

Muturreko meteorologia-fenomeno nagusiak itsasoko denboraleak, haizea eta euria izan dira, bai eta elurteak ere kota ertainetan. Neguan zehar, Eusko Jaurlaritzak 120 abisu hori, 20 alerta laranja eta bi alarma gorri aktibatu zituen.

120 abisu horietatik 23 elurragatik eta 17 izotzagatik eman zituen. Alerta laranjei dagokienez, 17 itsaso zakarragatik, bi elurragatik eta bat haizeagatik izan ziren. Bi alarma gorriak nabigaziorako olatuen altueragatik aktibatu ziren.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

3.000 pertsona inguru bildu ditu Osasun Bidasoak Irunen, kalitatezko osasun-zerbitzu publikoak eskatzeko

Bidasoako bizilagunek osasun publikoan premiazko hobekuntzak egin beharra daudela ohartarazi dute berriz ere larunbat honetan Irunen. Izan ere, Bidasoa Ospitalean eta eskualdeko lehen mailako arretako zentroetan kolapsoa izateko arriskua dagoela salatu dute. Deitzaileek gogora ekarri dutenez, duela urtebete 12.000 pertsona bildu ziren, pediatriako larrialdiak eta haur eta gazteen psikiatria zerbitzuaren itxiera salatzeko, eta egoerak ez duela hobera egin adierazi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X