Ekaitzak
2021/11/28 - 10:18
Elurra eta txingorra Euskal Herriko lehen denborale handian
Elurra nonahi, kazkabarra, ibaiak gainezka egiteko arriskuan... Azaroko azken asteburuak utzitakoaren lekuko izan dira eitb.eus-eko erabiltzaileak.
2021/11/27 - 20:49
Zuzenean: Udazken-neguko lehen denboralea
Azaroko azken asteburuak euri erauntsiak eta lehen elurrak ekarri ditu Euskal Herrira. Arazoak izaten ari dira errepideetan zein hirigune batzuetan.
2021/11/27 - 13:26
Lehenengo elur malutak erori dira Euskal Herrian
Piriniotako herriak zurituta esnatu dira, eta Gasteizen elurbustia bota du lehenengo ordutik. Gipuzkoan euriteak izan dira, eta haizea beste protagonistetako bat da, izan ere, hainbat zuhaitz bota ditu Donostian.
2021/11/26 - 17:20
Hego Euskal Herria, alerta laranjan elurragatik
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Estatuko Meteorologia Agentziak hainbat abisu eta alerta aktibatuko dituzte asteburu osoan, elurraren eta euriaren iragarpenaren ondorioz.
2021/11/25 - 20:25
Haize bolada gogorrak eta eurite handiak Donostian
Haize bolada bortitzek eta euri jasek Donostiako kaleetatik ibiltzea zaildu dute gaur. Mikel Gascak grabatutako irudiak dira.
2021/11/25 - 19:09
Euri denboraleak uholdeak eta zirkulazio arazoak eragin ditu EAEn
Eragozpen nagusiak Bizkaiko eta Gipuzkoako errepideetan jazo dira, ur putzuak sortu direlako eta lur-jausiak izan direlako euriteen ondorioz.
2021/11/25 - 13:26
Neguko eguraldia asteburuan: tenperaturak jaitsi egingo dira, euri asko egingo du eta 400 metrora zurituko du
Euskalmetek abisu horia ezarri du ostegunerako prezipitazio handiengatik. Larunbatean, egoerak okerrera egin du, eta hiru abisu hori ezarri dituzte: prezipitazioengatik, elurragatik eta itsasaldeko arriskuagatik.
2021/09/20 - 13:05
Abisu horia ezarri dute gaur euriteengatik eta ekaitzengatik Euskadiko iparraldean
Euri txiki-ertaina egingo du (isurialde atlantikoko zenbait tokitan handia izan daiteke, bereziki arratsalde-gau partean), eta trumoi-ekaitzak izan daitezke.
2021/09/15 - 23:21
Euri-zaparradak eta ekaitzak direla eta, abisu horiak ezarri dituzte Euskal Herrian
Abisuak indarrean segituko du ostegunean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Alabaina, gauerdi honetan indargabetuko dute Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian.
2021/09/11 - 00:16
200 saiakera egin ditu Igor Cruchaga argazkilariak, tximistaren bi argazki lortzeko
Argazkilari profesionala da Igor Cruchaga. 10 urte daramatza kamera eskuan eta uda garaian, aisialdian tximistak ehizatzen aritzen da. Getxoko Galeako aparkalekutik, sare sozialetan bolo-bolo dabiltzan tximisten bi argazki egin ditu.
2021/09/03 - 11:28
Atzoko ekaitzaren irudi ikusgarriak
Atzo iluntzean Euskal Herrira iritsi zen ekaitzak irudi ikusgarriak utzi zizkigun.
2021/09/03 - 10:39
Ida ekaitzak gutxienez 42 hildako utzi ditu AEBko ipar-ekialdean
Heriotza gehienak bizileku bezala erabiltzen diren sotoak urak hartu dituenean gertatu dira. Zuhaitzen erorketek ere eragin dituzte biktimak.
2021/09/02 - 23:14
Euriteak New Yorken
Ekaitzek uholde handiak eragin dituzte New Yorken. Hiria larrialdi egoeran dago eta metroa ia osorik geldirik
2021/09/02 - 22:40
Ekaitzak Gasteizko hainbat kale ureztatu ditu eta euri-jasa handiak utzi ditu Gipuzkoako kostaldean
Zenbait lekutan metro koadroko 20 litro baino gehiago pilatu dira ordubetean. Euria gogor egin du, txingorra lagun.
2021/09/02 - 22:20
Euri zaparradak ur-putzuak eragin ditu Gasteizen
Ekaitzak ez du luze iraun, baina minutu gutxitan putzuak eragin ditu errepideetan eta ura sartu da lur azpiko zenbait aparkalekutan.
2021/09/02 - 13:53
Euskal Herria abisu horian dago eurite eta ekaitzengatik
Ezegonkortasun handia eta zaparrada trumoitsuak espero dira Euskal Herri osoan datozen orduotan.
2021/09/01 - 23:13
Azken hamarkadetako ekaitzik gogorrenak izan dira Nafarroan
Uholdeak eta hainbat arazo izan dira euriteen ondorioz Nafarroa hegoaldean, batez ere Tuteran. Alerta laranjak indarrean segitzen du Nafarroan, eta abisu horia ezarri dute Euskal Autonomia Erkidegoan eta Ipar Euskal Herrian.
2021/09/01 - 22:59
Kalte material handiak eragin ditu ekaitzak Tuteran
Tutera da kaltetuena. 40 litro baino gehiago pilatu dira metro koadroko ordu betean. Erribera izan da lekurik kaltetuena, ezbairik gabe. Kalte material handiak eragin ditu ekaitzak.
2021/09/01 - 16:51
Ur erauntsiak gorabeherak eragin ditu Nafarroa hegoaldean
Urak arazoak eragin ditu Tuteran, Cascanten, Caparroson eta Erriberako beste leku askotan. Abisu laranja dago emanda Nafarroa hegoaldean eta EAEn, berriz, horia.
2021/09/01 - 12:51
Hegoaldetik datorren ekaitza gerturatzen ari dela argitu du eguna Zarautzen
@Meteozarautz-ek egindako time-lapse honetan Zarautzen egunsentia nolakoa izan den ikus daiteke, hegoaldetik hurbiltzen ari diren tximista eta trumoiekin.