Euri denboraleak uholdeak eta zirkulazio arazoak eragin ditu EAEn
Euri-jasen ondorioz, ostegun honetan arazo ugari sortu dira Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan, ur putzuengatik eta luiziak izan direlako.
Segurtasun Sailak arratsaldeko 16:30ean jakinarazi duenez, Deban (N-634 errepidea) eta Bermeon (BI-631 errepidea) lur-jausiak izan dira. Halaber, Mungia eta Maruri-Jatabe arteko BI-2120 errepidea itxi egin dute, ur putzuengatik. Erandion BI-735 errepidea ere itxita dago, Makro supermerkatuko biribilgunearen ondoan.
Horrez gain, ur putzuak sortu dira Getaria eta Zarautz lotzen dituen N-634 errepidean, Hondarribian (N-638) eta Errenterian (GI-636), Donostiarako noranzkoan.
Bestalde, Hernaniko futbol zelaia urak hartu du, eta Oztarako bidea eta tunela ere itxi egin behar izan dituzte, Udaltzaingoak ohartarazi duenez.
Euskalmetek emandako datuen arabera, Urumea ibaiaren arroa, Ereñozun, maila horira iritsi da eguerdian; eta Bidasoako arroa, Jaizubian, maila laranjan dago.
Halaber, Añarbeko meteorologia zentroan (Oiartzun) metro koadro bakoitzeko 120,8 litro pilatu dira; Ereñozun (Hernani), 91,7 litro batu dituzte metro koadroko; eta Miramonen (Donostia), 91,6 litro.
Zure interesekoa izan daiteke
Riglosko suteak aurrera jarraitzen du Huescan, baina sugarrak ez dira herrietara iritsi
Suteak 15.000 hektarea baino gehiagori eragin die dagoeneko, eta 18 herri hustu dituzte; 600 suhiltzaile eta langile ari dira sugarrak geldiarazteko lanean.
11 pertsona intoxikatu dira Vianako kiroldegian kloro-gasa arnastuta
Kaltetuetako bi 5 eta 9 urteko haurrak dira, eta pronostiko erreserbatua dute.
Llantenoko baso-sutea perimetratu eta egonkortu dute
Guztira, 75 eta 100 hektarea artean kiskali ditu suak. Datozen orduotan lanean jarraituko dute, eremua egonkortuta mantentzeko eta erabat kontrolatzeko ahaleginean aurrera egiteko.
5 graduko lurrikara batek Granada astindu du goizaldean
Lurrikarak Alhendinen izan du epizentroa, eta 112 larrialdi-zerbitzuak 200 dei baino gehiago jaso ditu; gainera, hamabost bat erreplika izan dira Granadako Vega inguruan, baina ez da inor zauritu.
Llantenoko baso-sutea larunbat honetarako kontrolatzea espero dute suhiltzaileek
Datozen egunotan bertan jarraitu beharko dute lanean, ingurua hoztu eta garrak berriro piztuz gero berehala itzaltzeko. Larunbatean, bost helikoptero izango dituzte berriro lanean.
Ebroko Konfederazioak jakinarazi du bat-batean ur-goraldiak izateko arriskua dagoela ia arro osoan
Hauek dira ostiral arratsaldean horien eragina jasateko probabilitate handiena duten eremuak: Araba, Nafarroa, Kantabria, Burgos, Soria, Errioxa, Aragoi, Katalunia eta Castello.
11.200 hektarea baino gehiago erre ditu Las Peñas de Riglos Huescako udalerriko suteak
Suak San Juan de la Peña monasterio zaharra inguratu du (egitura ez da kaltetu) eta monasterio berrira hurbildu da. Gizon bat atxilotu dute, sua eragin duelakoan.
Itzulera Operazioa abian jartzeko eskatu dio Irunek Eusko Jaurlaritzari, AP-8 autobidean auto-ilara luzeak sortu ostean
Udalerriak plan berezia aktibatu du, eta, horren arabera, bertako ibilgailuek baino ezin dute erdigunetik zirkulatu. Cristina Laborda alkateak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio dagoeneko abian jar dezala dispositibo berezia, pilaketek udalerria "kolapsatu" ez dezaten.
Barrakak zabalik daude jada Bilbon: Etxebarria parkea atrakzioz bete da berriro
Egunero irekiko dira, 17:00etan, irailaren 6ra arte. Horien artean, helduentzako hamabi atrakzio, haurrentzako hamahiru, sei txurro-postu, hainbat motatako hamazazpi postu eta terraza duten lau taberna izango dira, baita ikuskizunak, trebetasun-jokoak eta ausazkoak ere.
Kaleko Afari Solidarioak (KAS) herri ekimenak boluntarioek pairatzen duten "kriminalizazioa eta jazarpena" salatu, eta komunikazioa eskatu dio Donostiako Udalari
Horren ordezkariek azpimarratu dutenez, "ez dago, gaur egun, afari solidarioen pareko alternatibarik", eta udal-baliabideak ez dira nahikoak.