Ekaitzak
2019/07/09 - 09:47
Abisu horia ezarri dute eguerdira arte, prezipitazio handiagatik
Metro koadroko 15 litro baino gehiago pila daitezke ordubetean. Zenbait lekutan haize ufada handiak espero dira, eta txingorra egin dezake.
2019/07/09 - 00:49
Zidakos ibaiak gainezka egin eta kalte material handiak utzi ditu Tafallan
Zidakos ibaiaren ur-goraldiak behera egin arte kalera ez ateratzeko gomendioa eman die Nafarroako Gobernuak Tafallako herritarrei. Urak kaleak hartu eta autoak eraman ditu, eta garajeetan sartu da.
2019/07/08 - 22:59
Ekaitzek hainbat arazo eragin dituzte Nafarroako erdialdean
Denboralea Nafarroatik sartu da eta euri-zaparradak eta ekaitzak non-nahi izan dira. Zezenketak bertan behera geratu dira Iruñean eta hainbat arazo eragin dituzte Nafarroako erdialdean.
2019/07/04 - 10:50
Tximista batek zuhaitz bat jo eta erditik zatitu du Gasteizen
Atzo Gasteizen bota zuen ekaitzak irudi berezia utzi digu. Tximista batek Forondako atearen inguruan sekuoia bat jo zuen bete-betean eta erditik banatu zuen.
2019/05/23 - 19:52
Hauteskunde egunerako prezipitazio txikiak espero dira
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, astebururako euria eta zeru-hodeitsuak aurreikusten dira; batez ere, isurialde atlantikoan. Igandean, eguraldiak hobera egingo du.
2019/05/18 - 21:27
Abisu horia ezarri dute euri zaparrada gogorrengatik, Kantauri isurialdean
Igandeko 15:00ak arte egongo da indarrean abisua. Metro koadro bakoitzeko 60 litro ur pilatu omen daitezke 24 ordutan.
2019/05/17 - 14:53
Amaitu da euria dela eta gaurko ezarrita zegoen abisu horia
Abisua gaur eguerdira arte egon da indarrean. Bihar eguraldi ezegonkorrarekin jarraituko dugu.
2019/05/07 - 14:25
Hondar ekaitz batek Australiako Mildura herria estali du
Hondar ekaitzaren eraginez, Australiako Milduran eguna gau bihurtu da minutu gutxitan.
2019/05/03 - 11:22
Milioi bat pertsona atera dituzte etxetik Indian, Fani zikloiaren beldur
'Izugarri gogorra' den Fani zikloia iritsi da Indiara. 195 kilometroko haize ufadak neurtu dira azken orduetan Indiako ekialdean.
2019/04/16 - 13:24
Horrela utzi zuen ekaitzak Bilboko Etxebarria parkea
Ekain Ibañez erabiltzaileak bidalitako bideoan, atzo arratsaldeko euri jasak Bilboko Etxebarria parkean eragin zituen kalteak ikusi daitezke.
2019/04/15 - 20:34
Txingorra eta euri-zaparradak, Gasteizen
20 gradutik gorako tenperaturak izan ditugu goizean zehar, baina bat-batean, txingorra eta ekaitzak izan dira nagusi arratsaldean.
2019/04/02 - 11:00
Gutxienez 31 pertsona hil dira Nepal hegoaldean, euriteen ondorioz
Ekaitzak gogor astindu du Bara barrutia, Katmandutik 128 kilometrotara. Agintarien ustez, biktimen kopuruak gora egin dezake datozen orduetan.
2019/03/26 - 21:36
'Idai' zikloiak Mozambiken eragindako hondamendiaren lekuko izan da ETB
Txikizioari erantzuteko laguntza gehiago eskatu dute Mozanbikeko gobernuak eta Nazio Batuen agentziek. Baina momentuz, ezer gabe jarraitzen dute.
2019/02/12 - 20:09
Hawaiko uhartera elurra heldu da
Atzo, Mauiko parke natural batean hartutako irudiak dira, eta parkeko agintariek esan dutenez, bertan elurra bota duen aurreneko aldia da.
2019/02/08 - 11:57
Australian urak trenbide bat nola estaltzen duen erakusten duen time lapsea
Azken egunetako euriteen ondorioz, Queenslanden urak trenbidea estali du. Time lapse batek erakusten du nola gertatu den.
2019/02/01 - 14:30
Elurteei aurre egiteko egitasmoaren larrialdiko fasea aktibatu du Gasteizek
Larunbat goizaldetik aurrera, Euskalmeten iragarpenek elur-maila 400 metrotan kokatzen dute. Igande goizaldean, gainera, 300 metrotara jaitsiko da.
2019/01/29 - 20:30
Haize ufada handiak utzi ditu 'Gabriel' borraskak Getxon
'Gabriel' ziklogenesi esplosiboa Euskal Herria astintzen ari da, haize zakarra eta sei metroko olatuak eraginez. Kalean ibili behar izan dutenek haizearen kontra borrokatu behar izan dute.
2019/01/29 - 19:25
Elurra kentzeko 61 makina prest, Nafarroan elur-mailak behera egingo duelako
Nafarroako iparraldean eta erdialdean elur-kota 500-600 metrotan kokatuko da gauean. Eguerdian, ostera, 700-800 metrora igoko da.
2019/01/28 - 21:01
Brasilgo meategi bateko presa apurtzeak 60 hildako utzi ditu dagoeneko
Gertatutakoak, samina eta haserrea eragin ditu. Orain dela 4 urte ere antzeko ezbeharra izan zen beste dike batean, eta kaltetuek salatu dutenez, enpresa jabeak ez zuen ezer egin.
2019/01/27 - 13:59
Euria eta haizea gorabehera, itsasoaren argazkiak ateratzen ibili dira Donostian
Euria eta haizea dira gaurko protagonistak Euskal Herrian. Dena dela, argazkizaleak kostaldera hurbildu dira, itsasoak irudi paregabeak eskaini baititu.