Iragarpena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amaitu da euria dela eta gaurko ezarrita zegoen abisu horia

Abisua gaur eguerdira arte egon da indarrean. Bihar eguraldi ezegonkorrarekin jarraituko dugu.
Euria Donostian
Euria Donostian. Artxiboko argazkia: EFE

Bukatu egin da Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaurko ezarritako abisu horia, euri-zaparradengatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohar bidez jakinarazi duenez.

Abisu horia 12:00ak arte egon da indarrean, atzo 21:00etatik.

Iragarpenari dagokionez, gaur, ostirala, zaparrada txiki-ertainak botako ditu, baina handiak eta trumoitsuak izan daitezke zenbait lekutan. Ekaitz-guneetan, haize-boladak gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke. Egunaren lehen partean, metro koadroko 40 eta 60 litro artean pila daitezke lekuren batean, bereziki ekialdean. Ipar-mendebaldeko haize-boladak kostaldean gogorrak edo oso gogorrak izan daitezke, orduko 60-80 kilometro ingurukoak.

Larunbatean eguraldi ezegonkorrarekin jarraituko dugu. Zeruan hodeiak nagusituko dira eta tenperatura maximoak 15 ºC-ren bueltan geldituko dira. Gainera, zaparradak botako ditu tarteka ia egun osoan, batez ere Ipar isurialdean. Mendebal/ipar-mendebaldeko haizea zakar ibiliko da eta hotz sentsazioa handitu egingo du, batez ere kostalde inguruan.

Iganderako ez da aldaketa handirik espero. Zerua hodeitsu egongo da, tarteka oso hodeitsu ere bai. Zaparrada txiki-ertainak botako ditu, sarriago eta ugariago Ipar isurialdearen ekialdean. Mendebal/ipar-mendebaldeko haize bolada gogorrak espero dira kostaldean. Tenperaturan, aldaketarik ez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X