Ekaitzak
2019/10/23 - 14:51
Pertsona bat hil da eta bost desagertuta daude Katalunian, euri denboralea dela eta
Gizonezko baten gorpua topatu dute goizean Caldes d'Estrac hondartzan (Bartzelona). Horrez gain, emakume baten eta semearen bila ari dira Vilaverden (Tarragona).
2019/10/13 - 21:40
Gutxienez 24 pertsona hil dira Japonian Hagibis tifoiaren ondorioz
Gainera, 17 lagun desagertu dira eta 149 zauritu. Oraindik erreskateak egiten ari dira herrialdeko toki askotan, eta ez dute baztertu biktima gehiago egotea.
2019/09/20 - 14:52
Abisu horia: arratsaldean euri-jasak espero dira
Bestalde, Estatuko Meteorologia Agentziak alerta laranja ezarri du Nafarroako erdialdean eta Erriberan euriagatik.
2019/09/18 - 20:15
Abisu horia Nafarroan, euri zaparrada gogorrengatik
Ikaragarrizko ekaitza bota du Nafarroan. Ordu erdian, 35 litro metro karratuko erori dira hainbat puntutuan, eta arazo ugari izan dira.
2019/09/15 - 16:49
Espainiako zenbait probintziatan izandako euri ekaitzak indarra galtzen ari dira
Margarita Robles Espainiako Defentsa ministroak zuhurtziaz jokatzeko eskatu du. Ekaitzaren ostean, orain, kalteak konpontzeko unea da.
2019/09/12 - 21:34
Euriteek bi hildako utzi dituzte Albaceten, Caudete herrian
Denborale honen alderik tragikoena: Albaceteko Caudete herrian utzi dituen bi hildakoak. 51 eta 61 urteko bi anai.
2019/09/03 - 12:55
Gutxienez bost pertsona hil dira Bahametan, Dorian urakana dela eta
Gainera, ekaitzak 13.000 etxe inguru suntsitu ditu Abaco uharteetan. Lehentasuna biktimak bilatu eta erreskatatzea dela esan du Bahametako lehen ministroak.
2019/08/29 - 11:46
Dorian urakanak hainbat zuhaitz bota ditu Birjina Uharte Estatubatuarretan
Ekaitz tropikala 1. kategoriako urakana da orain, Saffir-Simpson eskalan.
2019/08/28 - 18:23
Dorian ekaitz tropikala indarra hartzen ari da Puerto Ricorako bidean
Iragarpenen arabera, 2. kategoriako urakan bihur daiteke hurrengo igandean edo astelehenean, AEBko hego-ekialdean.
2019/08/27 - 12:46
Urak Lantziegoko hainbat kale hartu ditu
Lantziegoko hainbat kale erreka bihurtu ziren atzo, botatako euriaren eta txingorraren ondorioz (Monica Osorioren irudiak).
2019/08/27 - 11:00
Ekaitz bortitzek uholdeak eragin dituzte penintsula erdialdean
Euri eta kazkabar zaparrada bortitzek uholdeak eragin dituzte Madrilen, Toledon, Segovian eta Avilan.
2019/08/27 - 10:27
Tximistak eta trumoiak
Euskal Herriko txoko askotan tximistak eta trumoiak protagonistak izan dira bart gauean.
2019/08/26 - 19:09
Dorian ekaitz tropikalak indarra hartu du Kariberako bidean
Barbados eta Santa Luzia uharteetara mugitzen den bitartean nagusitu da fenomeno meteorologikoa.
2019/08/26 - 13:13
Abisu horia ezarri dute arratsalderako, prezipitazio handiengatik
Zaparrada handiak espero dira eta zenbait tokitan metro koadroko 15 litro ur baino gehiago pila daitezke ordubetean.
2019/08/10 - 14:54
Nafarroan jasotako haize bortitzek hainbat zuhaitz eta seinale bota dituzte
Ekaitzik gogorrenak Azkoieneko inguruetan izan dira, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
2019/08/01 - 14:11
Abuztuaren 1eko ekaitzen argazkirik ikusgarrienak
Ekaitzek 4.000 deskarga elektrikotik gora utzi dituzte ordu eta erdian.
2019/08/01 - 11:55
4.000 deskarga elektrikotik gora utzi dituzte ordu eta erdian ekaitzek
Gipuzkoa eta Arabako hainbat tokitan, 30 litro baino gehiago batu dituzte ordubetean. Ezegonkortasunak gutxitzera egingo du, baina ekialdean oraindik zaparrada trumoitsuak botako ditu.
2019/07/30 - 11:12
Abisu horia ezarri dute gaurko, 3 metrorainoko olatuengatik
Abisua egun guztian zehar egongo da indarrean.
2019/07/17 - 10:46
Abisu horia ezarri dute Erriberan, euriagatik eta ekaitzagatik
Eguraldi iragarpenaren arabera, litekeena da tokian tokian euri zaparrada gogorrak izatea eta txingorra egitea. Haizeak ere gogotik joko du.
2019/07/17 - 08:29
Lurrikara batek Mexiko Hiria astindu du
Cuauhtemoc, Miguel Hidalgo, Benito Juarez eta Cuajimalpa udalerrietan ere nabaritu dute dardara.