Ekaitzak
2019/07/12 - 19:20
Emergentzia egoera New Orleansen, urakan bihurtuta helduko delako 'Barry' ekaitza
New Orleansek bizi duen egoera latza da, eta okerragoa izan daiteke. Atzo botatako ekaitzak uholdeak eragin ditu eta Luisianako gobernadoreak emergentzia egoera ezarri du.
2019/07/11 - 11:23
Gutxienez sei hildako Grezian, haize, euri eta txingor ekaitzaren ondorioz
Gainera, dozenaka pertsona zauritu dira Grezia iparraldeko Halkidiki ingurune turistikoan.
2019/07/09 - 22:54
Guztia lokaztuta zegoela esnatu dira Erriberri, Puiu, Pitillas eta Beire herrietan
Ezinezkoa atzo bizi izan zutena burutik kentzea. Ura etxe askotan sartu zen, ehun bat etxebizitzatan. Gaur garbiketa lanak egitea tokatu zaie herritarrei.
2019/07/09 - 22:46
Uholdeen ondoren, jendearen elkartasuna izan da nagusi Tafallan
Atzoko txikizioaren ondoren, gaurkoan ere beste uholde bat ikusi da Tafallako kaleetan: gaurkoa baina, elkartasun olatua izan da.
2019/07/09 - 20:50
Nafarroan izandako uholdeak, airetik ikusita
Euriteek eta uholdeek kalte larriak eragin dituzte Nafarroa erdialdean, eta pertsona bat hil da. Hildakoa gizon gazte batda.
2019/07/09 - 18:48
Kaltetutako guneak hondamendi eremu izendatzeko lan egingo du Nafarroako Gobernuak
Hondamendi eremu izendatzeko eskaera egiteko galdegin die Uxue Barkosek uholdeek kaltetutako udalei. Halaber, AP-15 autobideko Imarkoaingo bidesaria doakoa izango da N-121 errepidea konpondu artean.
2019/07/09 - 15:09
Hildako bat eta kalte material handiak utzi dituzte Nafarroan izandako uholdeek
Tafallako Udalak ingurua hondamendi eremu izendatzea eskatuko du. Uxue Barkos Nafarroako jarduneko lehendakaria kaltetutako herrietako alkateekin batzartuko da goizean.
2019/07/09 - 12:35
Bigarren mailako hainbat errepide itxi dituzte Tafalla inguruan, uholdeen ondorioz
Halaber, N-121 errepidea itxi behar izan dute 30. kilometroan eta bien bitartean AP-15 autobidetik ari dira bideratzen autoak.
2019/07/09 - 09:47
Abisu horia ezarri dute eguerdira arte, prezipitazio handiagatik
Metro koadroko 15 litro baino gehiago pila daitezke ordubetean. Zenbait lekutan haize ufada handiak espero dira, eta txingorra egin dezake.
2019/07/09 - 00:49
Zidakos ibaiak gainezka egin eta kalte material handiak utzi ditu Tafallan
Zidakos ibaiaren ur-goraldiak behera egin arte kalera ez ateratzeko gomendioa eman die Nafarroako Gobernuak Tafallako herritarrei. Urak kaleak hartu eta autoak eraman ditu, eta garajeetan sartu da.
2019/07/08 - 22:59
Ekaitzek hainbat arazo eragin dituzte Nafarroako erdialdean
Denboralea Nafarroatik sartu da eta euri-zaparradak eta ekaitzak non-nahi izan dira. Zezenketak bertan behera geratu dira Iruñean eta hainbat arazo eragin dituzte Nafarroako erdialdean.
2019/07/04 - 10:50
Tximista batek zuhaitz bat jo eta erditik zatitu du Gasteizen
Atzo Gasteizen bota zuen ekaitzak irudi berezia utzi digu. Tximista batek Forondako atearen inguruan sekuoia bat jo zuen bete-betean eta erditik banatu zuen.
2019/05/23 - 19:52
Hauteskunde egunerako prezipitazio txikiak espero dira
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, astebururako euria eta zeru-hodeitsuak aurreikusten dira; batez ere, isurialde atlantikoan. Igandean, eguraldiak hobera egingo du.
2019/05/18 - 21:27
Abisu horia ezarri dute euri zaparrada gogorrengatik, Kantauri isurialdean
Igandeko 15:00ak arte egongo da indarrean abisua. Metro koadro bakoitzeko 60 litro ur pilatu omen daitezke 24 ordutan.
2019/05/17 - 14:53
Amaitu da euria dela eta gaurko ezarrita zegoen abisu horia
Abisua gaur eguerdira arte egon da indarrean. Bihar eguraldi ezegonkorrarekin jarraituko dugu.
2019/05/07 - 14:25
Hondar ekaitz batek Australiako Mildura herria estali du
Hondar ekaitzaren eraginez, Australiako Milduran eguna gau bihurtu da minutu gutxitan.
2019/05/03 - 11:22
Milioi bat pertsona atera dituzte etxetik Indian, Fani zikloiaren beldur
'Izugarri gogorra' den Fani zikloia iritsi da Indiara. 195 kilometroko haize ufadak neurtu dira azken orduetan Indiako ekialdean.
2019/04/16 - 13:24
Horrela utzi zuen ekaitzak Bilboko Etxebarria parkea
Ekain Ibañez erabiltzaileak bidalitako bideoan, atzo arratsaldeko euri jasak Bilboko Etxebarria parkean eragin zituen kalteak ikusi daitezke.
2019/04/15 - 20:34
Txingorra eta euri-zaparradak, Gasteizen
20 gradutik gorako tenperaturak izan ditugu goizean zehar, baina bat-batean, txingorra eta ekaitzak izan dira nagusi arratsaldean.
2019/04/02 - 11:00
Gutxienez 31 pertsona hil dira Nepal hegoaldean, euriteen ondorioz
Ekaitzak gogor astindu du Bara barrutia, Katmandutik 128 kilometrotara. Agintarien ustez, biktimen kopuruak gora egin dezake datozen orduetan.