KARIBEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dorian ekaitz tropikalak indarra hartu du Kariberako bidean

Barbados eta Santa Luzia uharteetara mugitzen den bitartean nagusitu da fenomeno meteorologikoa.
Dorian ekaitz tropikalaren mapa. Argazkia: Estatu Batuetako Urakanen Zentroak (NHC).

Dorian ekaitz tropikala indarra hartzen ari da Kariberako bidean. Puerto Ricora eta Dominikar Errepublikara heldu baino lehen, urakan bihur daiteke, Estatu Batuetako Urakanen Zentroak (NHC) adierazi duenez.

Goizeko zortzietako buletinean (12:00 GMT), ekaitzaren haizeak 95 kilometro ordukoak direla iragarri du zentroak, aurreko egunean baino 16 kilometro orduko gehiago. Gainera, Barbadosetik 300 kilometro eta Santa Luziatik 505 kilometro ekialde-hegoekialdera daudela zehaztu dute.

Uharte horietara mugitzen ari da Dorian, gutxi gorabehera, 22 kilometro orduko abiaduran. Hurrengo orduetan abiadura hori mantentzea eta, geroago, mendebalde-iparmendebaldera jotzea espero dute.

Ibilbidearen iragarpenaren arabera, Dorianen erdialdea Haizealdeko uhartetan izango da arratsaldean eta gauean; asteartean, berriz, Karibe itsasoko ekialdean egongo da.

Horrez gain, asteazkenean ekaitz tropikala 1. kategoriako urakana bihurtu ahal dela adierazi dute, 120 kilometro orduko gehienezko haizeak izanez. Horrela, ostegunean Puerto Ricoko hego-mendebaldeko kostatik pasa daitekeela eta Dominikar Errepublikako hego-ekialdean tala egin dezakeela iragarri dute.

Dorian ekaitzaren eraginez, Barbados eta Barlovento uhartetan zein Dominikan euri gogorrak jasotzea espero dute. Metereologoen esanetan, olatu "hilkorrak" sor daitezke.

Dorian ekaitzak izan ditzakeen abiaduren mapa. Argazkia: Estatu Batuetako Urakanen Zentroa eta Itsaso Bareko Erdialdeko Urakanen Zentroa

Erakundeak

Barbadoseko, Santa Luziako, Saint Vincent eta Grenadinak uhartetako, Martinikako, Granadako, Sabako eta San Eustakioko erakundeek hainbat alerta bidali dituzte, hurrengo egunetan Dorian ekaitza pasatu ahal dela jakinarazteko.

Estatu Batuetako Urakanen Zentroko adituek fenomeno hori behatzea gomendatu diete Puerto Ricoko, Dominikar Errepublikako, Haitiko, eta Birjina uhartetako agintariei. Ekaitzak Bahametan eta Estatu Batuetan ere izan dezake eragina.

Aurreko urakanak

2007an Puerto Ricon izandako Maria urakanaren eraginez, 3.000 pertsona hil ziren.

Aurtengo urakan denboraldian, hiru ekaitz tropikal jaso dituzte: Chantal (Ipar Atlantikoan), Andrea (Bahamak eta Bermuda artean) eta Barry (Mexikoko Golkoan). Barry ekaitza urakan bihurtu zen Luisianan (AEB) kalte materialak eragin baino lehen.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X