Ekaitzak
2025/05/30 - 22:16
Txingor eta haize ekaitz bortitzak Arabako Lautada eta Gasteiz hiriburua astindu ditu
Gasteizko suhiltzaileek 25 irteera egin behar izan dituzte, batez ere ur-putzu handiak sortu eta ura lokal eta lonjetan sartu baita, hustubideek ezin zutelako euri guztia jaso.
2025/05/30 - 21:42
Ekaitzak prezipitazio handiak, kazkabarra eta haize-bolada gogorrak utzi ditu Gasteizen
Euskalmeten datuen arabera, Abetxukun metro koadroko 19 litro bota ditu 20 minutuan, eta 16 litro Arkautin. Barrundian 90,3 km/h-ko haize-boladak neurtu dira.
2025/05/19 - 23:16
Euri-jasek arazoak eta uholdeak eragin dituzte Gipuzkoako barnealdean
Gabirian, Ezkio-Itsason eta Ormaiztegin eragin dituzte euriteek arazo handienak. Ezkio-Itsason, pertsona bat erreskatatu dute auto barrutik.
2025/05/15 - 09:45
Albiste izango dira: Euskaraldia, ekaitza Araban eta Nafarroan, eta gorreria eta bideojokoak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/14 - 23:26
Uholde batek hiru baserri kaltetu ditu Arantzazuko igoeran
Lurra ez da gai izan eroritako ur kopurua xurgatzeko, eta, ondorioz, uholdea etorri da menditik behera, eta Oñatiko Gesaltza auzoko hiru baserritara iritsi. Zorionez, ez da inor zauritu, baina kalteak izan dira baserrietan.
2025/05/14 - 23:13
Hainbat errepide moztuta Tafalla inguruan, eurite gogorren ondorioz
Foru Erkidegoko erdigunea alerta laranjan dago, prezipitazio handiak direla eta. Metro koadroko 50 litro erregistratu dira Puiu inguruan, Aemeten arabera.
2025/05/14 - 22:52
50 haur Dulantziko ikastetxe batetik atera behar izan dituzte, euri-zaparrada handien ondorioz
Teilatuan pilatutako ura eraikinaren barrura sartzen hasi da, eta sabaiak amore eman du. Inor ez da zauritu, baina bihar eskolak beste eraikin batean emango dira.
2025/05/14 - 22:36
Ekaitzek Euskal Herriko eremu zabalak astindu dituzte, eta toki askotan txingorra bota du
Tafallan hainbat errepide itxi behar izan dituzte ur-pilaken eta txingorraren ondorioz. Puiun 50 litro pilatu dira ordubete eskasean, Dulantzin 21 litro eta Ilarduian 60 litro.
2025/05/14 - 21:44
Ekaitzak txingor-zaparrada handiak utzi ditu Arabako hainbat tokitan
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia aktibatu du EAEko barnealdean, 13:00etatik 21:00etara prezipitazio handiengatik.
2025/05/14 - 20:36
Ekaitz bortitz batek Gasteiz astindu du
Ekaitz batek ezustean harrapatu du gaur arratsaldean Arabako hiriburua, eta 28,6 litro ur bota ditu ordubete pasatxoan, Forondako Aemeten estazioaren arabera. Horrek ur-putzu ugari, gainezkatzeak eta uholde txiki batzuk eragin ditu.
2025/05/11 - 00:45
Euria baretuta, goiz lasaia espero da iganderako Euskal Herrian, Nafarroan salbu
Ostarteak eta hodeiak tartekatuko dira goizean, baina euria eta ekaitza iritsiko dira arratsaldean. Kontrara, Nafarroan ilun hasiko dute eguna, eta atertzera egingo du arratsaldean.
2025/05/09 - 20:10
Ekaitz gogorra eta kazkabarra Iruñean
Arratsaldeko lehen orduan, ekaitz indartsu batek zaparrada handiak eta txingor zaparrada ikusgarriak utzi ditu Nafarroako hiriburuan. Bihar, larunbata, alerta laranjan egongo dira Nafarroako erdialdea eta Erribera, euriteengatik eta ekaitzengatik.
2025/05/09 - 15:42
Euria eta ekaitzak direla eta, alerta eta abisuak aktibatu dituzte larunbat honetarako Euskal Herrian
Ordubetean metro koadroko 15 litro pilatu daitezke EAEn eta 30 litro Nafarroan. Litekeena da txingorra ere egitea ekaitzak jotzen duen tokietan.
2025/05/05 - 00:48
Ekaitzen ondorioz Urbasatik behera etorritako ura hogei bat etxebizitzatara sartu da Iturmendin
Ez da inor zauritu. Bestalde, A-10 errepideko 28. irteera, Altsasu parean, Iruñerako noranzkoan, itxita egon da 19:55etik 20:50era, ur-putzu handi baten ondorioz.
2025/05/04 - 19:38
Kazkabarrak gogor jo du Araba
Asparrenean eta Amurrion, txingorra egin du arratsaldean, eta giro makurra nagusitu da ia Araba osoan.
2025/05/02 - 18:15
Tximistak, trumoiak eta zaparrada handiak asteburua hasteko
Goiz eguzkitsu baten ostean, eguraldia erabat aldatu da eguerdian Euskal Herri osoan. Zerua estali egin da eta ekaitzek tximista eta trumoi ugari utzi dituzte.
2025/04/25 - 14:45
Euria eta ekaitzak, Euskal Herriko hainbat txokotan
EAEn, Eusko Jaurlaritzak abisu horia aktibatu du 18:00etan (gauerdira arte). Ordubetean 15 l/m² baino gehiago pila daitezke. Nafarroako erdialdea eta Erribera alerta laranjan egon dira 16:00-22:00 tartean. Ipar Euskal Herria ere abisupean dago ekaitzengatik (21:00-00:00).
2025/04/18 - 23:05
Zaparradek eta haizeak hegaldiak atzeratzea eta prozesioak bertan behera uztea eragin dute
Adituek iragarri bezala, ostiral arratsaldean sartu da frontea, eta mendebaldetik ekialdera lurralde osoa zeharkatu du bidean zaparrada handiak eta 100 km/h-tik gorako haize-boladak utziz. Asteburu osoan jarraituko dute euri kontuek.
2025/04/18 - 10:23
Eguraldi aldaketa arratsaldean: euria, haizea eta tenperaturak behera
Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira eta tarteka zaparrada batzuk botako ditu, trumoi-ekaitzekin batera. Larunbatetik aurrera, zaparrada sarriak eta mardulak.
2025/03/21 - 10:23
Depresioaren eraginak: Manzanares maila gorrian dago eta Tajok Paraplegikoen Ospitalea mehatxatzen du
Martinho depresioak 30 probintziatan du eragina, euriagatik, ekaitzengatik eta, batez ere, haizeagatik. Madrilgo Gobernuak errepideetako joan-etorriak mugatzeko eskatu du, Manzanares ibaiaren ur-goraldiagatik eta euriagatik. Toledon, UME aktibatu dute Paraplegikoen Ospitalean dike bat eraikitzeko.