Tenperaturak 30 gradutik gorakoak izango dira kostaldetik gertu eta ekaitzak atzo baino lehen eratuko dira
Haizeak hegoaldetik joko du, eta nabarituko da. Arratsaldean bero-hodeiak agertuko dira, eta zaparrada trumoitsu batzuk bota ditzake. Han-hemenka zaparrada handiak izan daitezke, eta txingorra bota dezake.
Hondarribia (Gipuzkoa). Argazkia: Maria Isabel Aguinaga
Goizalde tropikal samar baten ondoren (19-20 gradu), gaur Kantauri isurialdean tenperaturak are gehiago igoko dira, batez ere kostaldetik gertu, eta orokorrean maximoak 30 gradutik gorakoak izango dira. Zehazki, 33-34 gradu inguruan izango dira Kantauri isurialdean.
Hala, gaur beroak jarraipena izango du, baina berriro ekaitzak jo dezake ere, eta atzo baino lehen iritsiko dira, 14:00-15:00etatik aurrera. Haizeak hegoaldetik joko du, eta nabarituko da. Goizean hodeiak eta ostarteak ikusiko dira, hauts-gandu apurren batekin oraindik.
Arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta zaparrada trumoitsuak bota ditzake, zenbait lekutan handiak izan daitezke eta txingorra egin dezake. Egunaren amaieran kostaldean mendebaldeko haizea zakar ibiliko da.
Ostegunean, tenperaturak behera egingo du ipar partean
Ostegunean eguraldia egonkorragoa izango da. Ipar partean tenperatura nabarmen jaitsiko da, hegoaldean aldiz, beroak jarraipena izango du, 30 ºC inguruko maximoekin.
Goizaldean oraindik zaparrada trumoitsuren bat izan daiteke, goizak aurrera egin ahala hodeitza txikituz joango da eta giro eguzkitsua gailenduz joango da. Haize suabea ibiliko da, egunaren erdiko orduetan iparra nagusi izanik.
Zure interesekoa izan daiteke
Abenduaren erdialdean irekiko dute Bilboko Ensancheko aparkalekua, 549 plazarekin
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak