Ekaitzak
2024/11/14 - 13:57
Goialdeko borraska hego-mendebaldera mugitu da, Andaluziako hainbat probintzia abisu laranjapean jarrita
Ordubetean metro koadroko 30 litro pila daitezke Cadizen, Sevillan eta Huelvan. Valentziak eta Malagak normaltasuna berreskuratzeko lanetan jarraitzen dute.
2024/11/13 - 10:20
Kolonbiak 'hondamendi natural egoera' ezarri du herrialde osoan, euriteen eta uholdeen ondorioz
Kolonbiako Gobernuak hondamendi natural egoera ezarri du herrialde osoan, Bogotan, La Guajiran eta Chocon izandako euriteen ondorioz; 46.000 familia inguru kaltetu dira uholdeetan.
2024/11/12 - 09:31
Euri jasak Almerian: Urak aurretik eraman ditu ibilgailuak eta hiru pertsona erreskatatu dituzte
Euriteek El Ejido, Vicar, Roquetas de Mar, Almeria hiriburua eta Balanegra udalerriak kaltetu dituzte gehien, eta, ondorioz, etxebizitzak, dendak eta sotoak urpean geratu dira. Bide-sarean ere arazoak izan dira.
2024/11/11 - 13:33
Goialdeko borraska batek euriteak utziko ditu Kataluniako kostaldean eta Balearretan, bihartik aurrera
Aemetek alerta laranja ezarri du Mallorcan, Eivissan eta Formenteran. Valentziako Erkidegoa abisu horian egongo da. Euskalmetek, bestalde, ez du aurreikusi muturreko eguraldiagatik abisurik ezartzea.
2024/10/31 - 12:43
Honela esnatu da Valentziako Erkidegoa, goialdeko borraska suntsitzailea igaro ondoren
Hildakoen zenbakia oraindik ez dute eguneratu, 95 hildako zenbatu dituzte, horietatik 92 Valentzian, baina behin-behineko zifra da oraindik. Erreskate lanei berrekin diete egunak argitzearekin batera, eta gorpuak berreskuratzeko eta identifikatzeko lanetan ari dira.
2024/10/30 - 19:47
Oso erreskate nekezak
Larrialdi zerbitzuetakoak etenik gabe ari dira, eurite eta uholdeek harrapatuta utzi dituzten herritarrengana iristeko
2024/10/30 - 11:49
Gutxienez 51 pertsona hil dira Valentzian eta bat Gaztela-Mantxan, euri denboralea dela eta
Valentziako Generalitateak biktimen lehen datua eman du, behin-behinekoa. Bestalde, Miran (Cuenca) emakume bat hil dela jakinarazi du Gaztela-Mantxako Gobernuak, erkidego horretan lehendabizikoa.
2024/10/10 - 11:12
Patxi Beitia, Tampan bizi den euskalduna: "Argindar gabe gaude, baina ez dut ikusi inork min hartu duenik"
Beitiak ez du etxea utzi behar izan, eta Floridako hirian duen bizilekutik jarraitu du Milton urakanaren iritsiera. Azaldu duenez, "dena mugitzen da hemen" baina espero baino leunago jo du ekaitzak.
2024/10/09 - 23:06
Kirk ekaitzaren haizeteek zuhaitzak eta hiri-altzariak bota eta hegaldietan gorabeherak eragin ditu
EAEn 778 intzidentzia erregistratu dira haizearekin lotuta. Gehienbat, zuhaitzen eta adarren erorketak izan dira. Loiuko aireportuan 60 hegaldiri eragin die haizeak, bertan behera geratu dira edo beste aireportuetara bideratu behar izan dituzte. Metro eta tren zerbitzuetan ere nabaritu da haizea.
2024/09/27 - 13:41
Asteburuak argitzera eta epeltzera egingo du, euritsu hasiko bada ere
Gaur arratsaldean zaparrada mardulak espero dira, batez ere Gipuzkoan eta Nafarroa iparraldean. Larunbat arratsaldera arte ez da espero ostarteak zabaltzea. Igandean, aldiz, giro argia nagusituko da eta termometroek 20 graduen langa aise gaindituko dute denean.
2024/09/02 - 16:04
Aitor deituko diote udazkenean Europa astinduko duen lehen ekaitzari
Denboralea, ekaitza, depresio gune eta kalteak sortzen dituzten antzerako fenomeno meteorologikoei duela urte batzuk izenak jartzen zaizkie, herritarrei erauntsien arriskuaz ohartarazteko helburuz. Izenak aukeratzeko modua azaldu du Andoni Aizpuru kazetariak.
2024/09/01 - 23:31
Argindarrik gabe jarraitzen dute Zornotzako etxe batzuek larunbateko ekaitzagatik
Igande goizean teknikariek bizilagunei esandakoaren arabera, gutxienez bost egun beharko dituzte instalazioak konpontzeko. Horregatik, hainbat bizilagunek beste bizitoki batzuk aurkitu behar izan dituzte, behin-behinean.
2024/09/01 - 12:58
5.174 tximista eta 120 kilometro orduko haize-boladak utzi ditu larunbateko ekaitzak EAEn
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak alerta laranja aktibatu zuen arratsaldeko bostetatik gaueko hamarrak arte euriteengatik, Euskal Autonomia Erkidegoa hego-mendebaldetik iparraldera zeharkatu zuen frontearen ondorioz.
2024/08/30 - 22:45
Ekaitzak bereziki Gasteizen bota du
Arabako hiriburuko estazio meteorologikoek 20 mm-tik gora neurtu dute 40 minutuan. Larunbat arratsaldean abisu horipean egongo da Euskal Herri osoa prezipitazio handiarengatik.
2024/08/30 - 12:38
Euri-jasak tarteko, abisu horia ezarri dute EAEn, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian
Eguerditik aurrera, euriteengatik eta ekaitzengatik abisupean dago Foru Erkidegoa. EAEn eta Ipar Euskal Herrian arratsaldean (15:00) aktibatu dira abisuak. Kasu guztietan, gauerdira arte egongo dira indarrean.
2024/08/30 - 09:45
Albiste izango dira: Euriborra, abisu horia euriteengatik eta "Marco" Veneziako Zinema Jaialdian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/29 - 10:44
Euskal Herria abisupean, prezipitazio handiagatik
Zaparrada trumoitsuak eta txingorra espero dira goizean goizetik eta gauerdira arte.
2024/08/29 - 09:46
Albiste izango dira: Gobernu Kontseilua, EBko Atzerri ministroen bilera eta abisu horia euriagatik
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/16 - 10:41
Bilbo eta Palma arteko bi hegaldi bertan behera utzi dituzte, eta Menorcarakoa arazorik gabe irten da
Atzo Maotik Bilbora itzuli behar izan zen hegaldiko bidaiari guztiak ezin izan dituzte 06:45eko hegaldian sartu. Atzo, zortzi hegaldi bertan behera geratu ziren Balearretako euriteengatik. Gaur, normaltasunez ari dira artxipelagoko aireportuak.
2024/08/15 - 17:51
Goi geruzetako depresioa ahuldu egin da, baina Balear Uharteak gogor astintzen ari da oraindik
Azken orduetan Mediterraneoko kostaldeko hainbat leku gogor astindu dituen depresioa ahultzen eta Italiara mugitzen hasi da.