Gutxienez 51 pertsona hil dira Valentzian eta bat Gaztela-Mantxan, euri denboralea dela eta
Bereziki Espainia ekialdea astindu duen goi-geruzetako depresio isolatuak hondamendia eta hainbat biktima utzi ditu. Valentzian 51 pertsona hil direla baieztatu du Generalitateak. Bestalde, Gaztela-Mantxako Gobernuak jakinarazi du Miran (Cuenca) pertsona bat —88 urteko emakume bat— zendu dela, erkidego horretako lehen biktima.
Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidenteak gaur goizean baieztatu duenez, "biktima ugarirako protokoloa" aktibatu dute bart. Dena dela, Mazonek ez du argitu nahi izan zenbat diren hildakoak, ezta non aurkitu dituzten: "Ezinezkoa da". Generalitateak desagertutako pertsonen berri emateko telefono zenbaki bat (900 365 112) jarri du herritarren esku, eta berriro eskatu du joan-etorririk ez egiteko. "Norbere bizia arriskuan ez jartzeko eta larrialdi zerbitzuei bidea libre uzteko", azaldu du.
Larrialdietako Unitate Militarraren (UME, gazteleraz) 1.000 soldadu joan dira Valentziara, Generalitateko larrialdi zerbitzuei laguntzeko.
Horrez gain, desagertutakoen koprua zehaztu gabe dago Valentzian eta Leturren (Albacete). Uholde bortitzak izan dira bart udalerri horretan, eta urak hainbat ibilgailu eraman ditu berarekin. Sergio Marin Leturreko alkateak gaur adierazi duenez, ezin dute zehaztu zenbat lagun dauden desagertuta, baina denak udalerriko bizilagunak direla argitu du. Gainera, jakinarazi du arkitekto talde bat alde zaharreko hainbat etxebizitza aztertzen ari dela, behera etortzeko arriskua dela eta.
Halaber, dozenaka lagun harrapatuta daude Valentzia erkidegoko zenbait tokitan, hala nola Alfafarren, Paiportan eta Sedavin. Erreskate taldeak etenik gabe ari dira lanean, eta aitortu dute, harrapatutakoak lokalizatuta dituzten arren, oraindik ezin izan direla haraino "fisikoki heldu".
EAEko larrialdi zerbitzuek Valentzian "hartu ezin ziren" deiak jaso dituzte bart 112 telefonoan, Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak jakinarazi duenez.
Espainiako Gobernuak goialdeko borraskak eragindakoei aurre egiteko krisialdi batzordea eratu du. Hurrengo bilera 12:00etan izango dute, eta Pedro Sanchez Espainiako presidentea izango da buru, hainbat ministrorekin batera. Aurrez, 11:30ean, adierazpen instituzionala egingo du.
"Mendeko goialdeko borraskarik bortitzena"
Atzo alarma gorria ezarri zuen Aemetek Valentzian eta Gaztela-Mantxan. 24 orduko epean, metro koadroko 445,4 litro bildu dituzte, 1966tik jasotakoen ondotik (520 l/m2) bigarren erregistro handiena.
Aemeten arabera, goialdeko borraska hau XXI. mendeko okerrena da, 1987 eta 1982 urteetako uholdeen parekoa.
Joan-etorririk ez egiteko deia
Egoeraren aurrean, Valentziako Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak Es-Alert ohartarazpena bidali du Valentziako sakelako guztietara, eta joan-etorririk ez egiteko eskatu.
Hain justu, Funtzio Publikoko zuzendaritza nagusiak Valentziako Generalitateko funtzionarioei lanera ez joateko baimen berezia eman die, uholdeak direla eta.
Valentziako hiriburuan eta hainbat herritan eskolak bertan behera utzi dituzte gaur.
Trafiko etenak eta garraio zerbitzua bertan behera
Valentzian, 60 errepide baino gehiago daude trabatuta edo itxita uholdeen ondorioz, gehienak bigarren mailakoak. A-3 eta A-7 autobideetako hainbat zati ere zarratu dituzte. DGTak autoa ez hartzeko eskatu die herritarrei.
Bestalde, Oscar Puente Garraio eta Mugikortasun Jasangarriko ministroak bart jakinarazi duenez, baldintza meteorologikoek hobera egiten ez duten arte, Valentzian ez da aldiriko trenik izango eta Madril-Valentzia linea bertan behera geratuko da 10:00ak arte.
Valentziako aireportuak goizean berrekin dio jardunari, Aenak jakinarazi duenez. Atzo 40 hegaldi utzi zituzten bertan behera eta 30 beste aireportuetara bideratu behar zituzten.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.