Ekaitzak
2024/08/30 - 22:45
Ekaitzak bereziki Gasteizen bota du
Arabako hiriburuko estazio meteorologikoek 20 mm-tik gora neurtu dute 40 minutuan. Larunbat arratsaldean abisu horipean egongo da Euskal Herri osoa prezipitazio handiarengatik.
2024/08/30 - 12:38
Euri-jasak tarteko, abisu horia ezarri dute EAEn, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian
Eguerditik aurrera, euriteengatik eta ekaitzengatik abisupean dago Foru Erkidegoa. EAEn eta Ipar Euskal Herrian arratsaldean (15:00) aktibatu dira abisuak. Kasu guztietan, gauerdira arte egongo dira indarrean.
2024/08/30 - 09:45
Albiste izango dira: Euriborra, abisu horia euriteengatik eta "Marco" Veneziako Zinema Jaialdian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/29 - 10:44
Euskal Herria abisupean, prezipitazio handiagatik
Zaparrada trumoitsuak eta txingorra espero dira goizean goizetik eta gauerdira arte.
2024/08/29 - 09:46
Albiste izango dira: Gobernu Kontseilua, EBko Atzerri ministroen bilera eta abisu horia euriagatik
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/16 - 10:41
Bilbo eta Palma arteko bi hegaldi bertan behera utzi dituzte, eta Menorcarakoa arazorik gabe irten da
Atzo Maotik Bilbora itzuli behar izan zen hegaldiko bidaiari guztiak ezin izan dituzte 06:45eko hegaldian sartu. Atzo, zortzi hegaldi bertan behera geratu ziren Balearretako euriteengatik. Gaur, normaltasunez ari dira artxipelagoko aireportuak.
2024/08/15 - 17:51
Goi geruzetako depresioa ahuldu egin da, baina Balear Uharteak gogor astintzen ari da oraindik
Azken orduetan Mediterraneoko kostaldeko hainbat leku gogor astindu dituen depresioa ahultzen eta Italiara mugitzen hasi da.
2024/08/15 - 14:56
Dozenaka hegaldi bertan behera, uholdeak eta errepideak itxita Balearretan, goi geruzetako depresioa tarteko
Autonomia-erkidegoak muturreko arriskupean jarraitzen du, gaurko aurreikusitako euriteengatik. Balearretako Larrialdi Zerbitzuak erne egoteko gomendioa eman die herritarrei, datozen orduak "kritikoak" izango direlakoan.
2024/08/14 - 20:09
Denborale bortitzak bederatzi zauritu eta hegaldiak bertan behera utzi ditu Balearretan
Bederatzi pertsona zauritu dira, horietako bi larri, belaontziak arroken aurka talka egin ostean, Formenterako kostaldean, Saona kalan, Balear Uharteetako artxipelagoak jasaten duen denborale handiaren ondorioz.
2024/08/14 - 15:10
Abisu horiak indarrean jarraitzen du Nafarroako isurialde kantauriarrean eta Nafarroako Pirinioetan
Euriagatik ezarritako abisu horia 18:00etan amaituko da. Euskadin, Meteorologiako Zuzendaritzak amaitutzat eman du prezipitazio handiengatik ezarritako abisu horia.
2024/08/13 - 23:39
Turista batzuk erreskatatu dituzte Zubi Esekian harrapatuta geratu ostean
Turista taldea harrapatuta geratu da arratsaldean Bizkaia Zubian, eta denak erreskatatu behar izan dituzte.
2024/08/13 - 23:36
Ekaitz gogorrak eta txingorra Euskal Herri osoan
Arratsaldeko 18:00etatik goizeko 09:00ak arte abisuak eta alertak aktibatuko dira lurralde osoan.
2024/08/13 - 22:42
Nafarroako Erdialdea, ekaitzek gehien astindutako eskualdea
Guardia Zibileko herritarren segurtasunerako patruilak alerta egoeran daude ibaiek gainezka egin dezaketelako, batez ere Tafallan, Caparroson, Mirandan, Azkoienen eta Funesen.
2024/08/13 - 22:03
Nafarroako hainbat tokitan ur kantitate handiak pilatu dira ordubetean, ekaitz gogorren ondorioz
Nafarroa ekaitz gogorrak jasaten ari da astearte arratsaldean, eta Foru Erkidegoko hainbat puntutan metro koadroko 30 litro baino gehiago pilatu dira prezipitazioen lehen orduan, hala nola Getadarren eta Abodin.
2024/06/26 - 12:42
Tximista batek hainbat sute eragin ditu Gasteizko etxebizitza eraikin batean
Zaramaga auzoko bizilagun batek gaua bere etxebizitzatik kanpo igaro behar izan du garbigailu baten gainkargak eragindako kea tarteko.
2024/06/20 - 15:36
Abisu horia ezarri dute arratsalderako, euriteengatik eta kazkabarragatik
Arratsaldeko lehen orduetan zaparrada trumoitsuak eta txingorra ere bota ditzake.
2024/06/18 - 12:27
Abisu horia aktibatu dute gaur arratsalderako Euskadin prezipitazio handiak eta kazkabarra espero baitira
Meteo Francek ere abisu horia ezarri du Ipar Euskal Herrian, arratsaldetik aurrera, ekaitzengatik.
2024/06/12 - 00:59
Mallorcako aireportua igerileku bihurtu da astearte honetako ekaitz bortitzen ostean
Ur zaparrada batek, 43 litro metro koadroko ordubetean, aireportua kolapsatu du. Ordubetez ez da hegazkinen aireratzerik edo lurreratzerik izan, eta instalazioetan ur asko sartu da.
2024/05/19 - 22:14
Duela 34 urte Ordizian bota zuen kazkabar erauntsia gogora ekarri dugu
1990eko maiatzaren 19an arrautzen neurriko kazkabarra edo harria bota zuen Ordizian eta inguruetan. Kalte materialak oso handiak izan ziren, auto, beira, teilatu eta abar kaltetu baitziren. Ondo gogoan dute ordiziarrek non zeuden kazkabar-erauntsia izan zenean.
2024/05/19 - 00:09
Euria eta eguraldi narratsa, iganderako
Zaparradak botako ditu, eta trumoi-ekaitzak joko du noizbehinka; txingorra egingo du, eta zaparrada mardulak izan daitezke, batez ere arratsaldean eta gauean.