Albiste izango dira: Gobernu Kontseilua, EBko Atzerri ministroen bilera eta abisu horia euriagatik
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abuztuaren 29an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Gobernu Kontseilua: Udako oporraldiari amaiera eman, eta urteko politiko berriari ekingo dio Eusko Jaurlaritzak. Betiko moduan, Gobernu Kontseilu berezi batekin hasiko du jarduna: abuztuaren amaieran Donostiako Miramar jauregian egin ohi dena (10:30ean hasita). Gauzak horrela, agenda publikoari helduko dio berriro EAJ-PSE-EE koalizio gobernuak.
- EBko Atzerri ministroen bilera: Europar Batasuneko (EB) Atzerri ministroek batzarra dute Bruselan hainbat gairen inguruan eztabaidatzeko. Besteak beste, honakoak izango dituzte hizpide: Ukrainako gerra eta Kievek Kursken egin duen ofentsibak dakartzan aukerak, Israelgo ministroen kontrako zigorrak kolonoen jarduna babesteagatik eta Venezuelako egoera.
- Abisu horia euriagatik: Euskal Herri osoa abisupean egongo da, euriteak eta ekaitzak espero baitira. EAEn, 08:00etan aktibatuko dute, eta gauerdira arte egongo da indarrean. Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian, berriz, 06:00etatik dago aktibo abisu horia.