Ekaitzak
2023/07/08 - 12:35
Desaktibatu dituzte alerta meteorologikoak Nafarroan ekaitzen ostean
Suhiltzaileek ura xukatzeko esku-hartzeak egin zituzten ostiral arratsaldean Santakaran, Melidan, Arradan eta Alesbesen. Iruñean ere euri asko bota zuen.
2023/07/07 - 23:04
Ekaitza Gasteiz gainean, Burgos aldetik ikusita
Gogor astindu zuen Arabako hiriburua, eta askorentzat sekula bizigabeko momentuak utzi zituen.
2023/07/07 - 22:58
Arrada, Alesbes eta Caparroson gogotik bota du arratsaldean
Nafarroako Gobernuak larrialdi planaren bigarren maila ezarri du, Barranco Salado ibaiak gainezka egiteko arriskuaren aurrean.
2023/07/07 - 22:43
Txingor ekaitzaren aztarna atzean uzteko lanean ari dira Gasteizen
Normaltasunera itzuli artean, ikusteko dago Gasteiz hondamendi eremu izendatzeko eskaera egingo ote duen Udalak. Kalteak zenbatu eta diagnostikoa egitean hartuko dute erabakia.
2023/07/07 - 21:15
Txingor zaparrada Iruñean, sanferminetako egun handian
Txingor zaparrada handia bota du arratsaldeko lehen orduan Iruñean, San Fermin Egun Handian, eta hiriko kaleak hustu ditu.
2023/07/07 - 14:22
Atzoko txingorrak Arabako Lautadan, Mendialdean eta Añanan ere izan zuen eragina
Arabako Foru Aldundiko langileak Arabako puntu desberdinak bisitatuko dituzte gau izandako txingor-prezipitazioek ortuetan, bideetan eta azpiegituretan izan zuten eragina ezagutzeko.
2023/07/07 - 13:11
Hainbat lagun zauritu ditu Gasteizen ostegun arratsaldean bota duen txingorrak
Osteguneko 20:15 aldera, fronte batek hiria zeharkatu du iparraldetik hegoaldera, eta golf pilota baten tamainako harriak bota ditu. Txingorrak kalteak eragin ditu, halaber, hiri-altzarietan, zuhaitzetan eta ibilgailuetan.
2023/07/07 - 12:25
Autoetan harrapatuta zeuden hainbat pertsona erreskatatu behar izan dituzte Zaragozan, uholdeen eraginez
Zaragozan, ordubetean baino gutxiagoan, 54,2 litro ur bota ditu metro koadroko. Hiriko hainbat errepide urak estalita ditu eta pertsona asko ibilgailuetan harrapatuta geratu dira.
2023/07/07 - 11:25
Txingorra Gasteizen
Txingor-erauntsi handi batek kalte materialak eragin ditu, baita zaurituren bat ere, Gasteizen.
2023/07/07 - 11:23
Gasteizko Andre Maria Zuriaren plaza zuriz jantzi du txingor zaparrada izugarriak
Ostegun honetan fronte batek Gasteiz hiria zeharkatu eta golf pilota baten tamainako harriak bota ditu. Txingorrak kalteak eragin ditu, halaber, hiri-altzarietan, zuhaitzetan eta ibilgailuetan.
2023/07/06 - 23:34
Gasteizen txingorrak kalteak eragin ditu hiri-altzarietan, zuhaitzetan eta ibilgailuetan
20:15 aldera, fronte batek hiria zeharkatu du iparraldetik hegoaldera, eta golf pilota baten tamainako harriak bota ditu.
2023/07/06 - 23:17
Txingor zaparrada batek zuriz estali du Gasteiz
Arratsaldeko 20:10 eta 20:30 bitartean, hiria zuriz tindatu da txingorraren indarrarengatik. Zuhaitzen erorketek, beirak apurtuta zituzten ibilgailuek eta golfeko pilota baten tamainako kazkabarrak kaosean murgildu dute hiria minutu batzuen buruan.
2023/07/06 - 21:21
Txingor ekaitz handiak Hego Euskal Herriko hainbat herritan
Euskalmetek abisu horia ezarri du Araban eta Gipuzkoako barnealdean, ordubetean metro koadroko 15 litro pila baitaitezke.
2023/07/06 - 14:03
Zaparrada handiek eta beroak abisupean jarriko dute Hego Euskal Herria
Aemetek alerta laranja ezarri du gaurko Erriberan, oso prezipitazio handiengatik, eta abisu horia Nafarroa erdialdean eta Pirinioetan. Euskalmetek, bestalde, gaurko abisu horia ezarri du Araban eta Gipuzkoa barnealdean. Bihar, gainera, beroa izango da protagonista kostaldean.
2023/06/22 - 07:00
Ekaitzen ondoren, gaur arratsaldean barealdia iritsiko da eta bihar udako giroa
Egunak aurrera egin ahala, egonkortzera egingo du eguraldiak. Hodeiak gutxituz joango dira eta atertu egingo du denean. Arratsaldearen amaieran, zeruan hodei gutxi geratuko dira barnealdean.
2023/06/21 - 23:14
Ekaitzek putzuak eta uholdeak eragin dituzte Iruñeko ipar-mendebaldean, Irunberrin, Agoitzen eta Erriberan
Ekaitzak oso gogorrak izan dira Urbasan eta Nafarroako hegoaldean 18:00ak aldera. Gainera, larrialdietako langileek Irunberrin eta NA-150 errepidean esku hartu behar izan dute.
2023/06/21 - 19:31
Abiatu dituzte Zumaia, harri-jasaren ondoren, hondamendi eremu izendatzeko izapideak
Harriak kalteak eragin zituen kalean aparkatuta zeuden 300 auto baino gehiagotan, baita fatxadetan eta teilatuetan ere. Haurreskolaren eraikinaren teilatuak kalte handiak jasan zituen, eta eskolak eta kiroldegiak ere ekaitzaren ondorioak jasan dituzte.
2023/06/21 - 16:42
Zer eguraldi izango dugu gaur hasten den uda honetan?
Gezurra dirudien arren, gaur hasiko da uda. Egunotako ekaitzen erruaren zati bat, Atlantikoko uraren tenperaturak du, bereziki Bizkaiko Golkoan, inoiz baino beroago baitago urte sasoi honetan.
2023/06/21 - 16:31
Kazkabarrak kalte ugari eragin ditu Nafarroan
Nafarroan alerta laranjan daude ekaitzengatik eta batez ere adi egon beharko da kazkabarrarekin. Azken ordu hauetan botatakoak kalte dezente utzi ditu, batez ere, nekazaritzan.
2023/06/21 - 07:00
Gaur arratsalde-gau partean ekaitzak eta zaparrada gogorrak espero dira berriro
Bitartean, Zumaian (Gipuzkoa) atzo goizeko harri-jasak eragin zituen kalteak zenbatzen jarraitzen dute; izan ere, autoen beirak, eraikinetako erretenak, teilatuak eta argizuloak zulatu zituen.