Zaparrada handiek eta beroak abisupean jarriko dute Hego Euskal Herria
Gaur, osteguna, alerta eta abisu meteorologikoak aktibatu dituzte barnealdean zaparrada handiengatik, eta biharko abisu hori bat ezarri dute kostaldean, beroagatik.
Prezipitazio handiak barnealdean
Nafarroan, Aemetek alerta laranja ezarri du Erriberan, eguerditik aurrera, euriteengatik eta ekaitzengatik. Ordubetean 30 mm botatzea espero da, baita txingor handia eta haize bolada oso gogorrak.
Nafarroa barnealdean eta Pirinioetan abisu horia ezarri dute, ordu beretik aurrera, baina prezipitazioak txikiagoak izango dira.
Gainera, 15:00etatik 21:00etara, abisu horia egongo da aktibatuta Araban eta Gipuzkoa barnealdean. Euskalmetek ordubetean metro karratuko 15 litro pila daitezkeela ohartarazi du, bereziki EAEko ekialdean. Zaparrada ertainak eta trumoitsuak botako ditu, zenbait lekutan handiak. Gainera, haize bolada gogorrak eta txingorra ere espero da.
Ostiralean, tenperatura altuak
Euriteen ostean, beroa izango da protagonista. Izan ere, Euskalmetek abisu horia aktibatuko du kostaldean biharko, ostirala, 13:00etatik 18:00etara, oso tenperatura altuengatik. 33 graduko maximoak izan daitezke kostaldean, eta 34 gradukoak barnealdean.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda