Elektrizitatea
2022/09/28 - 10:33
Kubak erabateko itzalaldia izan du Ian urakanaren ondorioz
Kubako linea elektrikoa erori egin da, eta herrialde osoa argindar zerbitzurik gabe geratu da. Unión Eléctrica enpresak onartu du "prozesu konplexua" dela, eta pixkanaka konpontzea espero du.
2022/09/19 - 12:33
Argindarraren prezioa 261,99 euro/MWh-an dago gaur; atzo baino % 34,6 garestiago
20:00etatik 21:00etara joko du goia prezioak (248,80 euro/MWh), eta merkeena, berriz, 03:00etatik 04:00etara izan da.
2022/09/18 - 16:42
Egurraren eskaera handitu da, gasaren eta gasolioaren garestitzearen aurrean
Gero eta gehiago dira erregai moduan erabiltzeko prest daudenak. Eskaera handitu dela eta, egurrik gabe gelditzeko beldurrez, betiko bezeroek bi hilabete lehenago erosi dute negurako egurra.
2022/09/18 - 13:41
Aitor Esteban: "Nahastu direla pentsatu nahi dut, eta ez zutela EAEko herritarrei dirua lapurtzeko asmorik"
EAJren Kongresuko bozeramaileak iragarri duenez, bankuen eta energia enpresen ezohiko irabazien gaineko zerga Euskadirekin adosteko "urratsak eman dira dagoeneko".
2022/09/13 - 20:46
Kongresuak tramitera onartu du bankuei eta energia konpainiei zerga berriak ezartzea
EAJk eta EH Bilduk tramitazioa babestu dute, baina EAEn eta Nafarroan aplikatzeko akordio bat eskatu dute. Are gehiago, bestela, jeltzaleek bide legaletik zerga atzera botatzeko aukeraz ohartarazi dute. EH Bilduk deitoratu duenez, zergek sektore horietan diru "oso gutxi" biltzea bilatzen dute.
2022/09/13 - 19:44
Statkraft Norvegiako enpresak EAEn bi parke eoliko jarri nahi ditu martxan, 2027an
Konkretuki, Norvegiako konpainiak Itsaraz parke eolikoa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko mugan, eta Piaspe (Gipuzkoa) ditu begiz jota. Aurrenekoak 52,8 megawatteko gaitasuna izango du, eta bigarrenak 33koa.
2022/09/13 - 16:38
Uste baino gutxiago jaitsi da KPIa abuztuan, % 10,5eraino
EAEn, joan den hileko urte arteko tasa % 10,3koa da, eta Nafarroan % 11koa. Urtea hasi zenetik, prezioak % 6 garestitu dira Estatu espainiarrean, Estatistika Institutu Nazionalak zabaldutako datuen arabera.
2022/09/13 - 16:28
EAEn autokontsumorako instalazio fotovoltaikoak bikoiztu egin dira urtebetean, eta Nafarroan, hirukoiztu
Argindarraren garestitzeari aurre egiteko moduetako bat autokontsumorako azpiegiturak ipintzea da. Azken hilabetotan asko igo dira partikularrek jarritako panelak.
2022/09/13 - 12:07
Zerealak, arrautzak, esnea eta olioa, erosketa saskian gehien garestitu diren produktuak
Azken urtean, berogailua, argindarra eta ur hornidura % 47,2 garestitu dira; olio eta koipeak % 24; arrautzak % 22,4 garestiagoak dira; esnearen prezioak % 25,6 egin du gora, eta zerealenak, % 21,7.
2022/09/05 - 17:39
Europako erreferentziazko TTF gas-merkatuan esku hartzea aztertzen ari da EB
Batasuneko dokumentu batek gasa eta elektrizitatea merkatzeko premiazko esku hartzeko formula posibleak jasotzen ditu. Energia ministroen ezohiko kontseiluaren bileran eztabaidatuko dira horiek datorren ostiralean.
2022/09/05 - 14:04
Europaren behar energetikoen zati bat ase dezakeela adierazi du Iranek
Hala ere, Irango Atzerri Ministerioko bozeramaile Naser Kananik argitu du hori posible izango dela baldin eta 2015eko itun nuklearra berrezartzen bada eta AEBk ezarritako zigorrak bertan behera uzten badira.
2022/09/03 - 16:16
Gazprom enpresa errusiarrak Nord Stream gasbideko emaria eten du, olio isuri bategatik
Gazpromen erabakia G7ak Errusiako petrolioaren prezioa mugatzeko jakinarazpenaren ondoren iritsi zen. Siemens Energyk adierazi du matxura mota horrek ez dakarrela nahitaez hornidura guztiz eten beharra.
2022/08/30 - 18:39
Argindarrak inoizko preziorik altuena izan du abuztuan
Asteazkenean, Espainiar Estatuan, elektrizitateak 476,39 euro balioko du megawatt orduko (euro/MWh) handizkako merkatuari lotutako tarifa arautuko bezeroentzat.
2022/08/30 - 17:08
Arcelormittal Sestaok ez dio jarduerari berriro ekingo udako geldialdiaren ondoren
"Merkatuaren baldintzak txarrak direla eta, ez da errentagarria ekoizpenari berriz ekitea", azaldu dute enpresako iturriek. Altzairutegiak 278 langile ditu, eta hainbat hilabetez geldirik egon zen abenduaren 7tik joan den martxora arte.
2022/08/30 - 16:35
Europako Batzordea epe motz eta luzerako neurriak prestatzen ari da prezioak jaisteko
Ursulla Von der Leyen Europako batzordeko buruak esan duenez, energia krisi honek agerian utzi du energia sistema ez dela egokia eta aldaketa sakonak behar dituela. Prezioak mugatzeko esku hartzea ezinbestekoa dela garbi utzi du.
2022/08/30 - 11:10
KPIa lau hamarren jaitsi da abuztuan, % 10,4ra
Batez ere, erregaien kostu txikiagoagatik jaitsi da inflazioa. Azpiko inflazioa (landu gabeko elikagairik eta produktu energetikorik gabekoa), ordea, hiru hamarren hazi da abuztuan, % 6,4raino, 1993ko urtarriletik izan duen baliorik altuenera.
2022/08/29 - 22:17
Von der Leyenek energiaren merkatuaren urgentziazko esku-hartzea iragarri du
Prezioen gorakadari aurre egiteko, elektrizitatearen salneurria ezartzeko erabiltzen den gasaren prezioa mugatu edo bereizi nahi du Europar Batasunak. Egungo sistema eraldatzeko, larrialdiako erreforma abiatuko du.
2022/08/25 - 13:55
Gas-erreserbak % 77an daude Europan, % 82an Espainiako kasuan
Europar Batasunak % 80ko helburua ezarri zuen udazkenerako, eta herrialde batzuek jada gainditu dute zifra hori.
2022/08/24 - 21:30
Ukrainako gerraren ondorioak, sei hilabeteren ostean: inflazioa goraka eta ekonomia atzeraka
Ukrainako gerrak testuinguru ekonomikoan nolako eragina izan duen aztertu dugu. Prezioak etengabe ari dira garestitzen; garapenaren, hazkundearen eta ongizatearen adierazleek, berriz, behera egin dute.
2022/08/24 - 17:46
Argindarraren prezioa % 12,4 jaitsiko da ostegunean, baina 380 euro/MWh-tik gora jarraituko du
Zehazki, 382,11 euro/MWh-ko prezioa izango du, asteazken honetarako ezarritako 436,25 euro/MWh-ko prezioa baino 54,14 euro gutxiago. Asteazkenekoa izan da gasaren muga indarrean sartu zenetik argindarrak izan duen prezio altuena.