Elektrizitatea
2023/01/23 - 15:31
Argindarraren garestitzeak Ipar Euskal Herriko enpresen % 80ri egin die kalte
Inor ez da salbu argindarraren eta gasaren garestitzetik. Iparraldean, gogor eragin die enpresa ia guztiei, hala salatu dute % 80k. Horietatik kalterik handiena okinek izan dute, eta egoerari aurre egiteko prezioak garestitu egin behar izan dituzte.
2023/01/20 - 16:15
Europako Batzordeak ohartarazi du "salbuespen iberiarra" ezin dela abendutik harago luzatu
Espainiako Gobernuak urtarrila hasieran iragarri zuen gasari ezarritako gehienezko prezioa 2024ko maiatzera arte luzatzeko eskatuko zuela.
2023/01/16 - 10:20
Ekonomia "egonezin batean egon arren", EAEko enpresetan "dinamismoa" ikusten du Tapiak
Parke eoliko eta instalazio fotovoltaikoen harira, sailburuak esan du "berme guztiekin" jarri behar direla martxan, baina menpekotasuna jaitsi nahi bada, halakoak "bai ala bai" jarri behar direla. Horren ildoan, ekimen pribatu-publikoarekin egindako proiektuak defendatu ditu.
2023/01/09 - 12:56
Iberiar salbuespena 2024ko amaierara arte luzatzeko eskatuko dio Espainiak Bruselari
Era berean, gasaren topea orduko 45 edo 50 megawatten inguruan mantentzeko eskatuko du Espainiako Gobernuak.
2023/01/01 - 10:35
Zer da gasaren topea eta noiz arte egongo da indarrean?
Urtarriletik aurrera, handizkako merkatuan muga hori aktibatzen den atalasea 5 euro/MWh handituz joango da.
2022/12/27 - 16:41
Hauek dira Espainiako Gobernuak krisiaren aurka onartutako neurri berriak
Zein neurrik jarraitzen dute berdin? Zeintzuk aldatu dira? Kontsulta itzazu Ministroen Kontseiluak prezioen igoerari aurre egiteko onartutako errege dekretuaren berrikuntzak.
2022/12/27 - 13:52
Sanchezek BEZa kendu die "premia handiko produktuei", eta erdira jaitsi du olio eta pastarena
Espainiako Gobernuak alokairuen prezioa izoztea ere adostu du kontratuak sei hilabetez berritu behar direnean. Bestalde, erregaiari hobari orokorra kenduko zaio.
2022/12/27 - 11:19
Pedro Sanchezek eta Yolanda Diazek krisiaren aurkako dekretuaren xehetasunak adostu dituzte
2022ko Ministroen Kontseiluaren azken bileraren ostean, Pedro Sanchez bera komunikabideen aurrean agertuko da, krisiaren aurkako hirugarren neurri sortaren laguntzak azaltzeko.
2022/12/27 - 08:10
Zer gertatuko da 2023an gerraren ondorioak arintzeko hartutako neurriekin?
Espainiako Gobernuak krisiaren aurkako hirugarren plana onartuko du gaur, elikagaien prezioen igoera geldiarazteko neurri berriekin eta dagoeneko hartutako beste neurri batzuen luzapenarekin. Zalantza nagusia da erregaiaren hobaria handituko ote duen ibilgailu guztientzat.
2022/11/16 - 09:46
Elektrizitatearen eskaria % 4,6 txikiagoa izan da energia aurrezteko plana ezarri zutenetik
Espainiako Gobernuak joan den abuztuaren erdialdean jarri zituen martxan energia aurrezteko neurriak, hala nola termostatoak mugatzea eta argiteria kontrolatzea.
2022/11/15 - 11:10
Urte arteko inflazioa % 6,9ra jaitsi da EAEn, eta % 8,4ra, Nafarroan, urrian
Urte arteko KPIak behera egiten jarraitzen du uztailean goia jo ostean. Irailetik urrira urte arteko tasa 1,6 puntu jaitsi da EAEn, eta 1,4 puntu, ostera, Nafarroan.
2022/11/04 - 09:14
Nola merkatu argindar faktura?
Joseba Etxeberria FAKA enpresako energia aholkulariak hiru gako eman dizkigu, ahal den heinean, argindarrean gastatzen duguna murrizteko.
2022/11/04 - 08:00
Nola aurreztu argindarraren fakturan? Jarraitu hiru aholku hauek
Joseba Etxeberria FAKA aholkularitza energetikoaren kideak gakoak eman dizkigu faktura elektrikoa merkatu ahal izateko.
2022/11/02 - 10:23
Urriko argindarraren faktura 2021eko irailetik izandako maila baxuenera jaitsi da
Besteak beste, meteorologiak lagunduta egin du behera prezioak. Izan ere, bereziki epela izan da aurreko hilabetea eta batez besteko tenperatura 24,3 °C-koa Euskal Herrian. Horrek eraginda, apenas piztu dugu berogailua.
2022/10/28 - 11:01
Urte arteko KPIa hirugarren hilabetez jarraian jaitsi da, eta % 7,3an dago
Espainiako Estatistika Institutuak argitaratutako behin-behineko datuen arabera, irailetik, 1,6 puntu jaitsi da urte arteko inflazioa.
2022/10/26 - 11:04
Iberdrolak 3.104 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu irailera arte, 2021eko epe berean baino % 29 gehiago
Emaitza horiek lortu ditu espainiar Estatuan % 14ko jaitsiera izan badu ere.
2022/10/21 - 10:17
Zein galdara mota dira eraginkorrenak gaur egun?
Gasaren eta energiaren prezioaren igoerarekin, asko garestitze nabarmenak pairatzen ari dira euren fakturetan. Horiei aurre egiteko, GasNatureko teknikari Iñaki Markelek azaldu digu nola aurrez dezakegun energiaren kontsumoan, galdararik efizienteenak zeintzuk diren zehaztuta, besteak beste.
2022/10/19 - 11:37
Argindarraren prezioa % 31 jaitsi da, eta salbuespen iberiarra ezarri zenetik merkeena izango da
Zehazki, 80,44 euro/MWh-ko prezioa izango du, bezperan ezarritako prezioa baino % 30,9 gutxiago.
2022/10/15 - 16:38
Argindarraren tarifa murriztua eskatzen dute gaixo elektrodependenteek
Faktura bikoiztera iritsi zaie nahitaez osasun makinak martxan eduki behar dituzten gaixoei.
2022/10/14 - 13:26
Esnea, olioa, arrautzak eta zerealak dira erosketa saskian gehien garestitu diren produktuak
Azken urtean, esnea % 25,1 garestitu da; berogailua, argindarra eta ur hornidura, % 24,8; olio eta koipeak, % 23,8; arrautzak, % 23,6 eta zerealak, % 22,3.