Elektrizitatea
2022/03/07 - 09:47
Argindarraren prezioak 500 euro/MWh harrapatuko du 19:00etatik 20:00etarako tartean
Batezbesteko prezioak ere markak hautsiko ditu, 442,54 euro/MWh, hain justu. Ukrainako gerrak gas naturala garestitu du, eta horrek, ondorioz, argindarra.
2022/03/03 - 15:58
Autoaren depositua betetzeak duela urtebete baino 18 euro gehiago balio du
Ostiral honetan argindarraren prezioa 2021eko martxoaren lehen ostiralean erregistratutakoa baino sei aldiz handiagoa izango da, orduan 52,35 euro/MWh izan baitzen. Europako beste merkatu batzuetan elektrizitatearen batez besteko prezioa are handiagoa izango da.
2022/03/02 - 17:50
Urteko prezio altuena izango du argindarrak ostegunean, % 35 garestituta: 341 euro/MWh
Soilik birritan egon da garestiago argindarraren prezioa. Ordu tarteak kontuan izanda, 08:00etatik 09:00etara goia joko du: 400 euro megawatt orduko.
2022/02/28 - 12:03
Errubloak behea jo du eta Europako burtsek negatiboan itxi dute Errusiari jarritako zigor ekonomikoen ondorioz
Europako burtsek behera egin dute, errubloa minimoetan dago, petrolioa, gasa eta elektrizitatea gorantz doazen bitartean. Ibex indizeak % 0,09 egin du behera. Brent upelak beste maximo bat lortu du Londreseko etorkizunen merkatuan, eta Espainian elektrizitatea % 8 igo da.
2022/02/24 - 21:19
Gasa % 60 garestitu da eta petrolioaren prezioak 100 dolarreko langa gainditu du
Errusiak Ukrainaren kontra abiatu duen gerraren ondorioz, munduko burtsek ere behera egin dute. Galerarik handiena Moskuko burtsak izan du: % 38ko gainbehera izan baitu.
2022/02/23 - 11:21
Iberdrolak 3.885 milioi euroko mozkin garbia lortu du 2021ean
Horrela, urteko helburuak gainditu ditu, eta 2022rako 4.000-4.200 milioi euroko irabazien helburua berresten du.
2022/02/17 - 14:07
Zenbait eragilek salatu dutenez, EAEen 70.000 etxebizitza daude pobrezia energetiko egoeran
Pobrezia Energetikoaren Aurkako egunean, hainbat eragilek argi indarraren prezioaren igoera etengabea salatu dute. Igoera honen ondorioz pobrezia energetiko egoeran dauden etxebizitzen kopuruak gora egin duela salatu dute.
2022/02/15 - 10:32
Urte arteko KPIak behera egin du urtarrilean, % 6ra EAEn eta % 6,3ra Nafarroan
Batez ere, argindarra eta elikagaiak merkatzeak eragin du prezioen beherakada.
2022/02/11 - 09:47
Nondik dator Euskadin kontsumitzen dugun energia?
Gure eguneroko bizitzak energia eskatzen du, neguan berotzeko, herri batetik bestera mugitzeko zein industriak ekoizteko. Energia hori nondik datorren azalduko dizugu.
2022/01/31 - 11:23
KPIa % 6an kokatu da urtarrilean, bost hamarren baxuago, argindarraren prezioak behera egin ondoren
Hain zuzen, gaur argindarraren prezioa % 4 merkatuko da, eta megawatt-orduak, batez beste, ia 222 euroko prezioa izango du.
2022/01/26 - 15:47
Errusiara esportatzen duten 109 euskal enpresak kezkatuta daude
Ia gehienak autogintzarako osagaiak eta makinak saltzen dituzten enpresak dira. Krisi honek gasaren eta petrolioaren garestitzea ekar dezake eta horrek enpresa guztiei eragingo diela, hain juxtu susperraldiaren bidean hasita zeuden unean.
2022/01/19 - 00:31
Matxura batek argindarrik gabe utzi ditu 4.000 etxebizitza Uribe Kostan
Transformadore bat lehertu da Sopelan, eta, ondorioz, ordubetez argindarrik gabe egon dira Uribe Kostako udalerrietan.
2022/01/14 - 10:54
Euskadik eta Nafarroak KPIaren % 6,4ko eta % 6,6ko igoerarekin itxi dute urtea, hurrenez hurren
Argindarraren, elikagaien eta hotel eta jatetxeen garestitzeak eragin du, neurri handi batean, inflazioaren gorakada.
2021/12/30 - 13:56
Abenduko argindarraren faktura inoizko garestiena izango da tarifa arautua duten erabiltzaileentzat: 119 euro
Argindarraren prezioa % 24 igo da azaroko datuekin alderatuta, eta inoizko garestiena izango da abenduan.
2021/12/30 - 11:53
Inflazioa % 6,7ra igo da abenduan, 29 urteko tasarik altuena
Indizea % 1,3 igo da abenduan eta 1992ko martxotik izandako daturik altuena da. Urtetik urterako joerari dagokionez, nabarmentzekoa da elektrizitatearen prezioen igoera.
2021/12/27 - 10:46
Argindarraren prezioa jaitsi egin da eta azaroaren 1etik izandako merkeena da
% 49 jaitsi da, eta orduko megawatta (MWh) 96,08 euroan kokatu da. Argindarraren prezioa pasa den astelehenean baino % 71 merkeagoa izango da.
2021/12/23 - 15:37
Eusko Jaurlaritzak gizarte-laguntzak egokitu ditu gasaren eta elektrizitatearen prezioen igoerara
Gainera, bikoiztu egin du Gurutze Gorriari sistematik kanpo geratzen diren familia ahulen energia-pobretasuna arintzeko egindako esleipena.
2021/12/16 - 15:44
Elektrizitatearen batez besteko prezioa 309,20 eurora iritsiko da ostiral honetan
Honela jarraitzu gero, abendua izango da historian zehar argindarra garestiena izan den hilabetea. Bihar beste errekor bat hautsiko da eta megawat ordua 309raino igoko da.
2021/12/16 - 12:15
Iberdrola ordezkatuz bankuko datuak lapurtzeko telefono bidezko iruzur batez ohartarazi dute
WhatsApp bidez zabaldu den mezu batean emakume batek dioenez, Iberdrolako komertziala zela zioen pertsona bat bere kontu korronteko datuak eskuratzen ahalegindu da, bono sozialaren aitzakian. Iberdrolak jakinarazi duenez, ez du bono sozialari lotutako kanpainarik martxan.
2021/12/15 - 11:13
Argindarraren prezioak marka berria ezarri du: 291,73 euro/MWh
Handizkako merkatuko argindarraren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta asteazken honetan goia jo du. Aurreko errekorra 288,53 euroan zegoen; urriaren 7an iritsi zen maila horretara, eta gaur langa hori gaindituko du.