Elektrizitatea
2022/03/22 - 17:44
Espainiako Gobernuak eta enpresa elektrikoek "energia merkeagoa lortzeko" bilera "konstruktiboa" egin dute
Konpainia elektrikoak prest daude mozkinak murrizteko eta irudia sendotzeko, Europa Pressek aipatutako Exekutiboaren iturrien arabera.
2022/03/21 - 17:01
Jaurlaritzak neurri eraginkor eta arinak eskatu dizkio Espainiako Gobernuari, kaltetutako sektoreei laguntzeko
Besteak beste, energiaren prezioen igoerari irtenbidea emateko galdegin dio, lehen sektorean zein industrian erregaien garestitzeak eragiten duen galeraz kezkatuta.
2022/03/21 - 14:54
Sestaoko ACBk asteazken honetan berrekingo dio jardunari, prezioen igoeragatik ekoizpena gelditu ostean
Sei lanegun egingo dituzte jarraian, eta lau eguneko atsedenaldia izango dute, hilean 45.000 tona ekoitzi, eta, pixkanaka, ekoizpena handituz joateko.
2022/03/21 - 13:35
Espainiako Gobernuak alde batera utzi du argindarraren prezioa 180 euroan mugatzeko proposamena
Erabaki hau argindarraren prezioa 180 eurora mugatzeko proposamena iragarri eta lau egunera iritsi da. Ministerioak adierazi duenez, Europar Batasunean adostasun handiagoa lortzeko beste aukera batzuk lantzen ari dira.
2022/03/18 - 17:21
ArcelorMittal Sestaok hilaren 23an ekingo dio berriro ekoizpenari
Bizkaiko lantegia geldirik dago martxoaren 9tik energia kostu altuak tarteko.
2022/03/18 - 16:29
Confebaskek azkar ekiteko eskatu die erakundeei "kolapso ekonomiko eta industriala" saihesteko
Euskal patronalak ohartarazi duenez euskal enpresen egoera maldan behera doa eta "egun gutxitan" itxi beharrean izan daitezke haietako asko; horregatik, hilaren 29an onartu asmo duten Ukrainako gerrari aurre egiteko Plan Nazionalari itxaron gabe neurriak hartzea galdegin du.
2022/03/17 - 16:34
CAFen atal bat geldirik egongo da gaur eta bihar, energiaren kostu handiagatik
Forja eta tratamendu termikoaren atalean "birplangintza" bat egin da eta aurreikusitako lana beste egun batzuetara pasako da, "energia-kontsumo handia" duen atala delako. Beharginek, hala ere, lanean jarraitzen dute.
2022/03/17 - 14:37
Argindarraren prezioa 180 euro/MWh-ra mugatzea proposatuko du Espainiak
Gehienezko prezio hori aspaldi arautu zuten Espainiak eta Portugalek, baina 2019an Europak galarazi egin zuen argindar enpresen eskaintzak mugatzea.
2022/03/17 - 11:23
Aitor Urzelai, SPRIko zuzendari nagusia: ''Enpresek laguntza eta neurri azkarrak behar dituzte''
Aitor Urzelaien ustez, "energia eta lehengaien prezioei muga jartzea" premiazkoa da enpresei laguntzeko. Horretaz gain, elektrizitatearen prezioa gasaren prezioarengandik banatzea garrantzitsua litzateke SPRIren zuzendariarentzat, argindarraren salneurria jaisteko.
2022/03/16 - 20:25
Argindarraren prezioak % 17 egin du behera, Errusiak Ukrainan erasoaldia hasi zuenetik merkeena
Iragan ostegunean (megawatt orduko 369,75 euro) baino % 41 merkeagoa izango da bihar, eta megawatt orduko 300 euroko langaren azpitik zazpi egun jarraian egingo ditu.
2022/03/16 - 15:40
Zer egin daiteke egunez egun igotzen ari diren erregaien prezioak jaisteko?
Adituen ustez, Sanchezen gobernuak hiru aukera ditu mahai gainean: erregaien BEZa jaistea, zerga bereziak jaistea edo laguntzak ematea.
2022/03/16 - 15:35
Lehen sektoreak laguntza eskatu dio Tapia sailburuari, lana modu duinean aurrera atera ahal izateko
Lehen sektore osoak arazo berari egin behar dio aurre: energiaren, petrolioaren eta lehengaien garestitze jasanezina. Irtenbideen zain daude. Besteak beste, zergak jaistea eta gasaren prezioa argindarraren prezioaren menpetik askatzea.
2022/03/16 - 13:57
Martxoaren 29an argindarraren, gasaren eta gasolinaren prezioak jaitsiko ditu Espainiako Gobernuak
Felix Bolaños Presidentetzako ministroak aurreratu du berria. Haren esanetan, "aukera" ezberdinak ari da aztertzen Gobernua, prezioak merkatu ahal izateko.
2022/03/16 - 00:49
Confebask: "Prezioen etengabeko garestitzeak beste krisi ekonomiko bat eragin dezake aurten"
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidenteak azpimarratu du Ukrainako gerrarekin energiaren prezioaren gorakada areagotu egin dela eta "egoera muturrekoa" izango dela, premiazko neurriak hartzen ez badira.
2022/03/15 - 11:52
Brent petrolioa % 5 jaitsi da 100 dolarreraino
Texas upela 97 dolarrean dago, % 5 galdu ondoren. Argindarraren prezioa ere zertxobait jaitsi da, eta megawatt/orduko 249,66 eurora iritsi da.
2022/03/14 - 17:21
Sestaoko ACBk itxita jarraituko du martxoaren 23ra arte, elektrizitatearen kostuagatik
Aste honetan egoera aztertuko dute, produkzioa berreskuratzera begira, Europa Pressek aipatutako ArcelorMittalen iturrien arabera.
2022/03/11 - 14:11
Egungo krisi sozioekonomikoari "bidezko irteera" emateko neurriak eskatu ditu ELAK
Mitxel Lakuntza buru duen sindikatuak produktu energetikoen prezioak mugatzea, energiaren kontrol publikoa eta ekoizpen eredua eraldatzeko neurriak proposatu ditu, besteak beste.
2022/03/11 - 11:11
Prezioak % 7,4 igo dira otsailean Euskadin
Batez ere etxebizitza garestitu zen, elektrizitatearen eta gasolinaren prezioen gorakadak eraginda. Espainian, inflazioa % 7,6koa da, 1986tik ikusi gabeko mailak.
2022/03/10 - 15:40
1.000 pertsona kontratatu eta elektrifikazioari bide emango dion teknologian buru izan nahi du Ingeteamek
Ingeniaritza elektrikoan diharduen enpresa honen plan estrategikoa teknologian nahiz instalazioetan oinarrituko da. Aurreikusitakoaren arabera, 2024 bukaerarako 5.100 langile izango ditu konpainiak.
2022/03/10 - 15:34
Euskal enpresa asko kinka larrian daude energiaren prezioagatik
Euskal erakundeak Parisera begira daude, han hartuko baitira etengabeko gorakada gelditzeko neurriak. Jaurlaritza bat dato aztertzen ari diren neurriekin, batez ere gasari muga jartzearekin.