Prezioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Energiaren prezioak markak hautsi ditu

Brent petrolio-upelaren prezioa 123,21 dolarrera iritsi da, gas naturalarena 270 eurora eta argindarrarenak 400 euroko langa gainditu du.
Gasolindegi bat. Artxiboko argazkia: EFE
Gasolindegi bat. Artxiboko argazkia: EFE

Duela bi aste Errusiak Ukrainan hasi zuen gerrak energiaren prezioaren gorakada eragin du, argindarrarena, gasa naturalarena nahiz petrolioarena.

Europako handizkako merkatuetan, argindarraren prezioak 400 euro megawatt orduko langa gainditu du astelehen honetan eta asteartean 500 euritik gora egongo da hainbat herrialdetan, tartean Espainian, eta ordutegi zehatzen 700 euroraino iritsi daiteke.

Argindarraren prezioaren gorakadaren atzean gas naturala dago. Ziklo konbinatuko zentraletan erabiltzen da gasa ate horren arabera ezartze da prezioa.

Europar Batasunak inportatzen duen gasaren % 40 Errusiatik dator eta Vladimir Putinen herrialdeari jarriko omen dizkioten zigorrek ziurgabetasuna eragin dute. Europar Batasunak gas errusiarra erosteari utz diezaiokeela ikusita, energi iturri horren prezioak gora egin du.  

TTF Holandako plataforman negoziatutako gas naturalaren kontratuek 335 euro/MWh-ko kotizatu dute egunaren hasieran, baina goizean zehar erlaxatzen joan dira eta 270 euroraino jaitsi dira.

Brent petrolio europarrak 123,21 dolarrean kotizatzen du gaur Londresko etorkizunekoen merkatuan, atzo baino % 4,26 gehiago. Azken 14 urteotako zifrarik altueneran iritsi da egunean zehar.

Horrez gain, Errusian ekoitzitako metalen prezioak igo egin dira, aluminioa lehen aldiz tonaren 4.000 dolarreko muga gaindituz; kobrea eta paladioa, berriz, maximo historiko berrietara iritsi dira: 10.845 dolar tonako eta 3442,47 dolar ontzako, hurrenez hurren.

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

iberdrola galan pradales etxanobe bengoetxea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iberdrolak 125. urteurrena ospatu du Bilbon, begirada "argindarraren aroan" jarrita

Iberdrolak bere 125. urteurrena ospatu du astearte honetan, Bilboko egoitzan. Erakundeetako eta enpresa munduko ordezkariak bildu ditu ekitaldiak, eta konpainiaren historia gogora ekarri dute. "Argindarraren aroa" deiturikoan jarri dute etorkizunerako begirada. Bere hitzartzean, Ignacio Sanchez Galan Iberdrolaren presidenteak esan du "euskal sustraiak" inoiz galdu ez dituen "proiektu integratzaile baten emaitza" dela gaur egungo konpainia.

monica-garcia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Monica Garciak uste du sindikatu mediku batzuek grebari eusteko aparteko interesa dutela

Espainiako Osasun ministroaren ustez, "mediku sindikatu batzuek pizgarriren bat dute gatazkari eusteko, eta Estatutu Markoak dakartzan hobekuntzak sektoreko profesionalengana iristea saihesteko edo atzeratzeko". Era berean, Aragoi, Nafarroa, Kantabria, Asturias eta Galiziako erkidegoek grebari amaiera ematea lortu dutela nabarmendu du, eta gainerako erkidegoei "euren lana egiteko" eskatu die, "profesionalen lan-baldintzak eskumen autonomikoen menpe daudelako".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X