Iberdrolak 3.885 milioi euroko mozkin garbia lortu du 2021ean
Iberdrolak 2021ean zituen helburuak gainditu, eta 3.885 milioi euroko irabaziak lortu ditu, hau da, aurreko ekitaldian baino % 8 gehiago, konpainiak jakinarazi duenez.
Enpresa energetikoaren esanetan, iazko irabazietan izandako bultzada hori (3.800 milioi euroko helburua ezarri zen horretarako), batez ere, Ameriketako Estatu Batuetan (AEB) eta Brasilen izandako portaera operatibo onari, instalatutako gaitasun berriari, sareen aktibo arautuen pisu handiagoari eta finantza-sendotasunari zor zaie.
Iberdrolak adierazi du AEBn eta Brasilen izandako hazkunde positibo horrek konpentsatu egin duela sortze- eta bezero-negozioaren portaera negatiboa, Espainiako eta Erresuma Batuko energiaren prezio altuek eraginda.
Taldearen ustiapen-emaitza gordina (Ebitda) 12.000 milioi eurotik gorakoa izan zen iaz, % 20ko hazkundearekin, sareek eta sorkuntza berriztagarriak bultzatutako 2020ko ekitaldiarekin alderatuta. Kopuru horrekin, konpainiak urtebete aurreratu du 2022rako aurreikusitako irabazi gordinen aurreikuspena.
Horrela, Iberdrolak adierazi du 2021eko emaitza onek eta negozio berriztagarriaren etorkizunerako aurreikuspenek 2022rako hazkunde-aurreikuspenak berrestea ahalbidetzen diotela, 4.000 eta 4.200 milioi euro arteko irabaziak lortzea espero baitu.
Ignacio Sánchez Galán buru duen taldeak inbertsioak handitu zituen 2021ean, 9.940 milioi euroko marka ezarrita, aurreko urtean baino % 3 gehiago. Galanen arabera, "emaitza hauek eredu jasangarri baten arrakasta islatzen dute, eta karbono gutxiko ekonomia baterantz lan egiten jarraitzera animatzen gaituzte".
Emaitza horiekin, Iberdrolak akziodunaren ordainsaria % 5 haztea lortu du, eta ekitaldiko akzio bakoitzeko 0,44 euroan dago.
Taldeak 5.500 pertsona baino gehiago kontratatu zituen 2021ean munduan (% 40k, 30 urtetik beherakoak), 400.000 lanpostu baino gehiago sustatuz hornitzaileen artean, eta konpainiako erantzukizun-postuetan zeuden emakumeen kopuruak gora egiten jarraitu zuen, % 34raino.
Zure interesekoa izan daiteke
UAGAk Barredo sailburuaren dimisioa eskatu du bazkaren aferaz egindako adierazpenengatik
Nekazarien elkarteak Jaurlaritzaren "immobilismoa" eta "sektoretik urruntzea" salatu du. Bestalde, ENHE sindikatuak lehorte egoera izendatzea eta "ez ohiko laguntzak" eskatu ditu jasandako kaltea konpentsatzeko.
Euriborrak % 3 gainditu du lehen aldiz 2024ko irailetik, eta hipotekadunen gaineko presioa handitu du
Adierazleak 2026an izan duen goranzko joera sendotu du, baina adituek gogorarazi dute eguneko datua dela, eta ez hileko batez bestekoa, hau da, hipoteka gehienak berrikusteko benetan erabiltzen den indizea.
Zubietako erraustegiko langileek salatu dutenez, enpresak "negozioa segurtasunaren aurretik jartzen du"
Abuztuaren 19an sute bat izan zen Ekobalen, eta bederatzi langile intoxikatu ziren beharrezko babes ekipamendurik gabe aritu zirelako sua itzaltzeko lanetan.
Grebarako aukera aztertzen ari dira garraiolariak, gasolioaren prezioaren ondorioz
Hileko gastua 2.000 euro inguru igo zaie otsailetik hona, eta garraiolari batzuek momentuz kamioiak aparkatzea erabaki dute. HIRU sindikatuko kamioilariek, berriz, lanuzteak egiteko aukera eztabaidatuko dute asanbladan, eta erabaki bateratua hartuko dute bertan.
Apartamentu turistikoetako gaualdiak % 23,3 igo dira uztailean EAEn, eta sarrerak % 9,7
Landa-ostatuen kasuan, sarrerak % 2,8 handitu dira eta gaualdiak % 5,6 jaitsi, 2025eko hilabete bereko datuekin alderatuta.
Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasierarako" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean, Barredok azaldu du Bazka Mahaia oraindik deituta ez dagoen arren, horrek ez duela esan nahi atzerapenak egongo direnik: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.