Ukrainako gerra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasa % 60 garestitu da eta petrolioaren prezioak 100 dolarreko langa gainditu du

Errusiak Ukrainaren kontra abiatu duen gerraren ondorioz, munduko burtsek ere behera egin dute. Galerarik handiena Moskuko burtsak izan du: % 38ko gainbehera izan baitu.
Madrilgo burtsa. Argazkia: EFE
Madrilgo burtsa. Argazkia: EFE

Errusiak Ukrainaren aurkako gerra abiatuta, eta Europar Batasunak eta Ameriketako Estatu Batuek Vladimir Putinen herrialdearen aurkako zigor ekonomikoak iragarri ostean, gas naturalaren eta petrolioaren prezioak garestitu egin dira, eta Europako burtsek behera egin dute.

Ostegun honetan, gas naturala % 60 garestitu da eta orduko megawatta (MWh) 141,80 euroan ezarri da. Joan den abenduaren 22tik izan den preziorik altuena da. Oraindik, dena den, urrun du 2021ko amaieran erdietsitako maximoa (180 euro megawatteko).  

Errusia da munduko gas ekoizle handiena eta bigarren esportatzaile handiena petrolioari dagokionez. Gatazkak eragin dezakeen eskasiaren beldur, gora egin dute salneurriek.

Halaber, Brent upelaren kotizazioak 103,7 dolarreko salneurria izan du, asteazkenean baino % 7,11 gehiago.

Horrez gain, Madrilgo burtsak (Ibex 35) % 2,86 beherakada izan du eta 8.200 puntu azpitik amaitu du jardunaldia. 2021eko otsailetik, emaitzarik okerrena.

Ildo berean, Londresko, Parisko eta Alemaniako burtsek % 3,82ko jaitsiera izan dute. Milango burtsak, berriz, % 4ko beherakada izan du.

Hala ere, galerarik handiena Moskuko burtsak izan du: % 38 gainbehera izan du. Gainera, errubloak balio galdu du euroarekin eta dolarrarekin alderatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X