Sanchez Galanek Iberdrolaren presidente izaten jarraituko du 2027ra arte gutxienez
Iberdrolak gaur Bilboko dorrean egin duen akziodunen batzarrean, Ignacio Sanchez Galanek presidente izaten jarraitzea onartu dute, gutxienez 2027ra arte.
Hori horrela, Galanek postuan jarraituko du 76 urte bete arte gutxienez, eta 20 urte egingo ditu enpresaren zuzendaritzan (2001ean iritsi zen presidenteorde exekutibo eta kontseilari ordezkari gisa).
Era berean, batzarrak berretsi egin du Armando Martinez kontseilari ordezkari gisa, eta berriro hautatu dituzte Maria Helena Antolin kanpo kontseilari gisa eta Manuel Moreu, Sara de la Rica eta Xabier Sagredo kontseilari independente gisa. Gainera, administrazio kontseiluko kideen kopurua ez aldatzea erabaki dute; beraz, 14 kidek osatuko dute aurrerantzean ere.
Iberdrolaren aginte exekutiboa osatzen duten 300 zuzendariren bono estrategikoa ere bozkatu eta onartu dute akziodunek. 14 milioi akzio banatuko dituzte horren bidez, eta presidenteak eta kontseilari ordezkari berriak ere jasoko dituzte. 2,5 milioi banatuko dira bonusa likidatzeko momentuan kontseilari exekutiboak direnen artean. Bonus hori lortzeko finantza, operazio eta ardura sozial baldintza batzuk bete beharko dituzte.
Protesta kanpoaldean
UGTk eta CCOOk deituta, batetik, eta ELA sindikatuak, bestetik, langileek elkarretaratzeak egin dituzte Iberdrola dorrearen aurrean, 10:30ean. "Bada garaia Iberdrolako langileei etekinak helarazteko. KPIa nahi dugu", izan da CCOO eta UGT sindikatuen pankartan irakur zitekeen mezua. Sindikatu horiek ordezkaritza sindikalaren % 50 baino gehiago osatzen dute.
Gustavo Vargas UGT FICAko Energia sektoreko idazkariak kazetariei egindako adierazpenetan azaldu duenez, 2020-2024 aldirako indarrean dagoen eta SIEk, Atipek eta USOk bere garaian sinatu zuten hitzarmenean, urteko soldaten igoera % 0,7koa da, eta adierazi du ezin duela ulertu etekinak % 40 hobetu dituen enpresa batek langileak protestan izatea.
Halaber, Garbiñe Espejo CCOOko Industriako idazkari nagusiak zuzendaritzari eskatu dio esertzeko langileen ordezkariekin soldatak negoziatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.