Europako Batzordeak ohartarazi du "salbuespen iberiarra" ezin dela abendutik harago luzatu
Europako Batzordeak Espainiari eta Portugali jakinarazi die "salbuespen iberiarra" ezin dela 2023ko abendutik aurrera luzatu, orduan amaitzen baita gasaren prezioari ezarritako muga.
Margrethe Vestager Europako Batzordeko Lehia komisarioak jakinarazi zien Teresa Ribera Espainiako Gobernuko hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako ministroari eta Duarte Cordeiro Portugalgo Ingurumen eta Ekintza Klimatikorako ministroari asteazken honetan egindako bileran, iturri diplomatikoek baieztatu dutenez.
Espainiako Gobernuak urtarrilaren hasieran aurreratu zuen Europako Batzordeari eskatuko ziola "salbuespen iberiarra" gutxienez 2024ko amaierara arte luzatzeko. Hala ere, aipaturiko iturrien arabera, Espainiak eta Portugalek onartu egin dute erabakia.
"Salbuespen iberiarra" deitzen zaio elektrizitatea sortzeko erabiltzen den gasaren prezioa mugatzen duen mekanismoari.
Zure interesekoa izan daiteke
Interinok Taldeak kalteordainen bidea ireki izana kritikatu du
Gorenak behin-behinekotasunaren abusua jasan duen langileek finkotasuna lortzeko oposizioa gaindituta izatea beharrezkotzat jo ondoren, Egoitz Markaida Interinok Taldeko bozeramaileak berretsi du langile horiek sarrera baldintzak bete zituztela eta finkatu behar direla uste du.
Espainiako Gobernuak Tubos Reunidosen bideragarritasuna bilatzeko "bide guztiak" aztertuko dituela ziurtatu du Cuerpok
Josu Estarrona EH Bilduren senatariak egindako galderari erantzunez, Carlos Cuerpo Gobernuko lehen presidenteorde eta Ekonomia ministroak adierazi du Gobernuak "datozen asteetan" aztertuko duela Tubos Reunidosen egoera. Izan ere, gaur egun hartzekodunen konkurtsoan dago, eta konpromisoa hartu du "bide legal guztiak" aztertzeko, "estrategikotzat" jotzen duen enpresaren bideragarritasuna bilatzeko asmoz.
Nola eska dezaket emantzipaziorako dirulaguntza?
23 eta 29 urte bitarteko gazteek Emantzipa dirulaguntza eska dezakete gaurtik aurrera.
Epaileak Tubos Reunidoseko konkurtso-administratzailea, enpresa eta sindikatuak deitu ditu hilaren 26rako
Tubos Reunidos taldeko zazpi sozietate borondatezko hartzekodunen konkurtsoan deklaratu ditu Gasteizko epaitegi batek, eta PKF Attest Concursal SL Profesional izendatu du konkurtso-administratzaile.
Gorenak ebatzi du behin-behinekotasunaren abusua jasan duen langileek oposizioa gaindituta izan beharko dutela plaza finkoa lortzeko
Gorenaren argudioa da oposizioa gainditu ez duten langileak finko egiteak Konstituzioa eta Langile Publikoen Estatutua urratuko lituzkeela.
Tubos Reunidosen zuzendaritzak autobusak jarri ditu, lanera itzuli nahi duten langileentzat
Greba mugagabearekin ez jarraitzea eta lanera itzultzea erabaki duten langileen eskariari erantzunez, langileak autobusez joan ahal izango dira Amurrioko lantegira. Pasa den ostegunean, 232 langilek greba amaitzearen eta berriro lan egitearen alde bozkatu zuten, ELA, LAB eta ESKk ordezkatutako gehiengoaren iritziaren aurka.
Langile bat larri zauritu da tren batek harrapatuta, Manzanosen (Araba)
Tren-zirkulazioa eten egin da, baina pixkanaka bere onera itzuli da 16:00ak alderako.
Murgan zabaldutako lantegi berriarekin hirukoiztu egingo dute Etorki eta Lana enpresek zur zerratuaren ekoizpena, eta 100 lanpostu sortuko dituzte
Etorki eta Lana kooperatibek aurten erabaki dute bat egite, guztira 300 langile baino gehiago dituzte eta 150 milioi euroko fakturazioa dute. Lantegiak 12,8 milioi euroko laguntza izan du Eusko Jaurlaritzarentzat, inbertsioaren % 20.
Euskal ekonomiaren "termometroa" hazkunde apaleko eremura jaitsi da, esportazioengatik
Eusko Jaurlaritzak zabaldutako datuen arabera, EAEko ekonomiaren termometroa 99,7an kokatu zen apirilean (150etik). Datu hori 2025eko urritik izandako txarrena da.
Abiadura handiko trena Abandotik iritsiko da Bilbora, behin-behinean, epeak aurreratzeko
Abiadura handiko trenaren Jarraipen Batzordeak erabaki du mantenimendu-basea Basaurira eramatea, eta erabaki horri esker, 40.000 bat metro karratu erabiliko dituzte Abando inguruan.