Elektrizitatea
2022/03/16 - 15:40
Zer egin daiteke egunez egun igotzen ari diren erregaien prezioak jaisteko?
Adituen ustez, Sanchezen gobernuak hiru aukera ditu mahai gainean: erregaien BEZa jaistea, zerga bereziak jaistea edo laguntzak ematea.
2022/03/16 - 15:35
Lehen sektoreak laguntza eskatu dio Tapia sailburuari, lana modu duinean aurrera atera ahal izateko
Lehen sektore osoak arazo berari egin behar dio aurre: energiaren, petrolioaren eta lehengaien garestitze jasanezina. Irtenbideen zain daude. Besteak beste, zergak jaistea eta gasaren prezioa argindarraren prezioaren menpetik askatzea.
2022/03/16 - 13:57
Martxoaren 29an argindarraren, gasaren eta gasolinaren prezioak jaitsiko ditu Espainiako Gobernuak
Felix Bolaños Presidentetzako ministroak aurreratu du berria. Haren esanetan, "aukera" ezberdinak ari da aztertzen Gobernua, prezioak merkatu ahal izateko.
2022/03/16 - 00:49
Confebask: "Prezioen etengabeko garestitzeak beste krisi ekonomiko bat eragin dezake aurten"
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidenteak azpimarratu du Ukrainako gerrarekin energiaren prezioaren gorakada areagotu egin dela eta "egoera muturrekoa" izango dela, premiazko neurriak hartzen ez badira.
2022/03/15 - 11:52
Brent petrolioa % 5 jaitsi da 100 dolarreraino
Texas upela 97 dolarrean dago, % 5 galdu ondoren. Argindarraren prezioa ere zertxobait jaitsi da, eta megawatt/orduko 249,66 eurora iritsi da.
2022/03/14 - 17:21
Sestaoko ACBk itxita jarraituko du martxoaren 23ra arte, elektrizitatearen kostuagatik
Aste honetan egoera aztertuko dute, produkzioa berreskuratzera begira, Europa Pressek aipatutako ArcelorMittalen iturrien arabera.
2022/03/11 - 14:11
Egungo krisi sozioekonomikoari "bidezko irteera" emateko neurriak eskatu ditu ELAK
Mitxel Lakuntza buru duen sindikatuak produktu energetikoen prezioak mugatzea, energiaren kontrol publikoa eta ekoizpen eredua eraldatzeko neurriak proposatu ditu, besteak beste.
2022/03/11 - 11:11
Prezioak % 7,4 igo dira otsailean Euskadin
Batez ere etxebizitza garestitu zen, elektrizitatearen eta gasolinaren prezioen gorakadak eraginda. Espainian, inflazioa % 7,6koa da, 1986tik ikusi gabeko mailak.
2022/03/10 - 15:40
1.000 pertsona kontratatu eta elektrifikazioari bide emango dion teknologian buru izan nahi du Ingeteamek
Ingeniaritza elektrikoan diharduen enpresa honen plan estrategikoa teknologian nahiz instalazioetan oinarrituko da. Aurreikusitakoaren arabera, 2024 bukaerarako 5.100 langile izango ditu konpainiak.
2022/03/10 - 15:34
Euskal enpresa asko kinka larrian daude energiaren prezioagatik
Euskal erakundeak Parisera begira daude, han hartuko baitira etengabeko gorakada gelditzeko neurriak. Jaurlaritza bat dato aztertzen ari diren neurriekin, batez ere gasari muga jartzearekin.
2022/03/10 - 12:01
Arantxa Tapia: "Energia bertan sortzeko ahaleginak egin behar dira"
Arantxa Tapia sailburua EAEk energetikoki duen dependentzia handiarekin bukatzeko pausoak ematearen alde agertu da. "Energia berriztagarriak behar ditugu eta baliabideak aztertu behar ditugu, beraien aldeko apustua egin", esan du sailburuak.
2022/03/10 - 11:33
Tapia: "Lehen erabakia europarra izan behar da eta elektrizitatearen eta gasaren lotura eten egin behar da"
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren esanetan, energia bertan ekoizteko apustua egin behar da eta hori gauzatzeko erabakiak hartu.
2022/03/09 - 22:01
EBk adierazi du Europan ez dela elikagai faltarik izango, baina ohartarazi du prezioak garestitu egingo direla
Argindarraren prezioaren gorakadak eta Ukrainako gerrak elikagaien ekoizpenean eta horniduran izango duten eragina aztertu du Europar Batasuneko aditu-talde batek.
2022/03/09 - 19:00
Argindarraren garestitzeak hainbat altzairutegi, paper-fabrika eta enpresa gelditzea eragin du EAEn
Olaberriako Arcelorren, Sestaoko ACBn, Michelinen, Mercedesen edo Arangureneko eta Hernaniko paper-fabriketan ekoizpena gelditu behar izan dute, argindarraren prezioaren gorakadagatik edo hornidura faltagatik.
2022/03/09 - 15:38
Errusiak esan du kontrolpean hartu dituela Txernobylgo eta Zaporizhiako zentral nuklearrak
Ukrainako Ukrenergo enpresa energetikoak jakitera eman du Txernobylgo zentral nuklearra sare elektrikotik "guztiz deskonektatuta" utzi duela Errusiak, otsailaren 24az geroztik egindako erasoaldiekin.
2022/03/09 - 15:29
Etxeko berokuntza-tenperatura jaistea eskatu die herritarrei Josep Borrellek
Adituen arabera, jaisten den gradu bakoitzak kontsumoa % 7 murriztu dezake; baina gasa ez da garestitu den bakarra. Argindarra ere asko garestitu da azken hilabeteetan.
2022/03/09 - 15:24
Argiaren prezioari muga jartzea, Espainiaren proposamena
Sanchez presidenteak Vladimir Putinen gainean deskargatu du prezioen igoera geldiezinaren gaineko erantzukizun osoa. Gobernuaren helburua Putinen xantaia energetikoaren bahituak ez izatea da.
2022/03/09 - 15:16
Arcelor ekoizpena eten eta aldi baterako erregulazioak prestatzen hasiko da
Tantaka eta etengabe datoz geldialdiak euskal enpresetara. Sestaoko Arcelorreko lantegiak hilaren 13an hasi behar zuen lanean, baina geldirik jarraituko du. Olaberriko plantan berriz, gelditu ondoren, lanari ekin diote berriro ere, baina murriztuta.
2022/03/09 - 14:26
Sestaoko ACBk ez dio ekoizpenari berrekingo igande honetan, elektrizitatearen kostu "jasanezina" dela eta
Enpresak datorren astera arte itxarongo du egoera berriz aztertzeko.
2022/03/09 - 12:46
Ansolak esan du Euskadi ez dela hornidurarik gabe geratuko, ez baitago Errusiako gasaren menpe
Hala ere, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak "prezio ero horiek murrizteko premiazko neurriak" eskatu dizkio Europako Batzordeari. Bestela, "Euskadiko enpresen itxiera ikus genezake".